ETB HD?

Sortzailea burrundaie, 2013ko Abuztuaren 01a, 21:50:58

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Honez gero jakingo duzuen bezala, ETB SAT kendu eta, horren partez, ETB HD martxan jartzeko asmoa omen dute ETBko arduradun burutsuek udazkenerako. Programazioari dagokionez ezer gutxi aurreratu digute momentuz, ezta euskarari nolako garrantzia emango zaion kanal berri horretan ere. Hortaz, presta zaitezte Lizarrako gaiteroak, paella lehiaketak eta Bakioko parrokiako meza nagusia HD-en ikusteko... Tumatxa!!!

Aju

Just for laughs, artzai txakurren txapelketa eta en-dakit-nongo jaiak ("ondo pasatzen ari zara?") HDn.

Taichisan

Zer nolako telebista izango litzake hau, ETB1n ez badaukate edukinik sartzeko ze ostia egingo dute ba?
Egia esan nahiago dut berriz ETB1 eta ETB2 bakarrik egotea dirua alferrik ez galtzeko eta ETB1 finkoagoa eta erakargarriagoa egin, baina noski, hauek ez dute EUSKARAZKO kateak gaztelaniakoa baino edukin gehiago edukitzea....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Nire ustez, ETB HD erdarazko edukinekin egingo dute gehienbat. Gero, euskaraz zeredozer jarri disimulatzeko eta itxura egiteko...eta kitto! Horra beren neurriko ETB HD eginik! Hortik aurrera edukiko dute esatea teknologia modernoa erabiltzen dutela...

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Abuztuaren 08a, 20:48:27
Nire ustez, ETB HD erdarazko edukinekin egingo dute gehienbat. Gero, euskaraz zeredozer jarri disimulatzeko eta itxura egiteko...eta kitto! Horra beren neurriko ETB HD eginik! Hortik aurrera edukiko dute esatea teknologia modernoa erabiltzen dutela...
Oker ez banabil ETBk emisio-frekuentzia bakarra dauka, eta frekuentzia bakarrarekin bi aukera dauzkazu: edo 4 SD kanal emititzen dituzu (orain arte bezala, ETB1, 2, 3 eta sat/K) edo HD kanal bat eta 2 SD emititzen dituzu (HD kanalak 2 SD okupatzen ditu). Bigarren hau egitekotan omen dira, hau da, ETBsat/K kendu eta haren banda zabalera ETB1i gehitu, ETB1 HD izateko. Zure komentarioa egia balitz ETB1ek euskarazko kate izateari utziko lioke, eta hori ezinezkoa da.

burrundaie

Hortaz, udazkenerako Etb1 berritua, edukin berriekin, indartua eta HDn gainera? Ez dut sinisten, Gogoratu Iturbe andrea zeinen botoekin atera zen...

Aju

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Abuztuaren 09a, 14:22:09
Hortaz, udazkenerako Etb1 berritua, edukin berriekin, indartua eta HDn gainera? Ez dut sinisten, Gogoratu Iturbe andrea zeinen botoekin atera zen...
Ba hor zehar irakurtzen ibili naiz eta ez dut ezer ulertzen.

Ulertu dudanagatik ETB1, 2, 3 eta HD egongo dira, baina hori ez da frekuentzia bakarrean kabitzen, bi behar dira, eta oker ez banago bigarrena kendu egin zioten. Agian berriro eman diote bigarrena?, hala bada eta frekuentzia batetik ETB1, 2 eta 3 emititzen baditu, eta bestetik ETB HD bakarrik... izugarrizko kalitatea izan dezake emisio horrek; TVEren HDak frekuentziaren banda zabalera erdia erabilita egurra ematen dio beste kateen HDari, eta ETB HDk banda osoa beretzat bakarrik badauka ez dut imaginatu nahi ere egin.

Edo hori edo ETB HD puntualki bakarrik emitituko dute. TVEk olinpiadak FullHDn emititu nahi zituenean puntualki, Teledeporte kendu egiten zuen une batez haren banda zabalera TVE HDri emateko. Agian hori egingo dute?, ETB1ek edukiren bat HDn eman dezakeenean ETB1 desaktibatu eta ETB HDra pasatzeko esango digute?, antzina TVEk txirrindularitzarekin egiten zuen moduan, ordu bat iristen zenean La2era pasatzeko esaten zuen. Baina irakurri dudanagatik ETB1ek egunean 10 orduko eduki berriak izango ditu, eta suposatzen dut ez dutela jendea zoratu nahiko, "orain pasa ETB HDra, orain ETB1era, berriro ETB HDra...".

Ikusi arte ezin jakin.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2013ko Abuztuaren 09a, 18:18:33

Beraiek ba ote dakite?? :evil:

Taichisan

Nik berriz diot, tontakeri hutsa da HD kate bat EITBn bikoizketa arloa zapuzten badute gero, orduan zer... bazegoen dirua horretarako baina ez bikoziketak egiteko ezta??
Ia Irailean zer gertatzen den, baina ezer honik ez dut espero...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Bide batez, zer moduz zabiltza, Aju?

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Abuztuaren 10a, 20:26:28
Bide batez, zer moduz zabiltza, Aju?
Hobetzen eta hobetzen joan naiz baina azken asteetan molestiaren bat edo beste agertzen joan zait saihetsaldeetan, baina beno, esan zidaten 6 bat hilabetean molestiak izatea normala dela.

zumarra

Ea ba, pazientzia orduan... azkenean dena pasatzen da.

burrundaie

ETB HDren kontua ari da argitzen. Itxura batera, nahiz eta ETB telebista publikoa izan, bakarrik Euskalteleko bezeroek izango dute hori ikusteko ditxa. Hainbeste aldarrikatu ETBHD abian zela eta egundokoa izango zela eta azkenean horra zertan gelditu den kontua. Alproja koadrilla zer diren gero!!!!! :evil:

http://www.deia.com/2014/04/07/ocio-y-cultura/comunicacion/la-television-digital-de-euskaltel-incorpora-etb-hd-a-su-parrilla-desde-este-lunes-

Taichisan

Orduan zer egingo dute... TVE HD EN PRUEBAS bezalaxe?? Eta bikoizketaren diruarekin jokatzen.... manda kojones... :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Eeeeez, aber, ETB HD martxan dago baina TDT bidez emititzeko leku baten zain dago. Euskaltelen nahi haina leku dagoenez han jada uzten diote emititzen.

"La difusión del canal de HD, que mantendrá de base la emisión de ETB 1 complementándola con todo aquel programa que se disponga en alta definición en ETB 2, comenzará sus emisiones cuando esté disponible un segundo MUX de TDT, así como en la plataforma Euskaltel. El canal ha empezado sus transmisiones en pruebas en el dial 00 de Euskaltel el 7 de abril de 2014 con la Euskal Herriko Itzulia."

Hartzazue Euskaltelekoa proba periodo gisa. Ea Xplora eta hauen desagerpenarekin lekuren bat lortzen duten ahalik lasterren.