One Piece azpititulatu

Sortzailea fofitxiki, 2014ko Otsailaren 01a, 21:42:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

fofitxiki

Argi dao Eitb-k ez duela jarraituko One Piece bikoizten, beraz hau azpitutaltzen hasiko naiz 156 kapitulutik aurrera. Karaokeak egiten ez dut ideia askorik, norbaitek laguntzen badit eskertuko nioke. Espero dut gogoko izatea proiektu hau, ondo izan.

jonnydbz

Animo proiektuarekin, izan ere ezagutzen dut azpitituluen lana eta oso neketsua da, eta One Piece-ek dituen atal kopurua ikusita...
Zorte on! Ea laguntzailerik aurkitzen duzun!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nik uste dut lehenago edo beranduago zerbait erosiko dutela, ez dira bizitza osoa lehen 156 atalak ematen ibiliko, baina egia esan hainbeste urte dira ezer berririk erosi gabe...

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2014ko Otsailaren 02a, 15:46:21
Nik uste dut lehenago edo beranduago zerbait erosiko dutela, ez dira bizitza osoa lehen 156 atalak ematen ibiliko, baina egia esan hainbeste urte dira ezer berririk erosi gabe...

Nik ez dut uste ezer berririk erosiko dutenik. Daukaten dirua haur/gazteentzat baino elduentzako edukientzat hari dira inbertitzen, eta horrela ere arrakasta gutxi lortzen ari direla uste dut.

Fofitxiki, animo zure proiektuari. 2007 eta 2008 urteen artean ni ere ibili nintzen telesailak euskaratu eta azpidatzen, baina pertsona bakar batentzat lan gehiegi zela konturatu eta segituan utzi nuen proiektua alde batera.

Ahal baduzu saiatu jada azpidatzirik dauden .MKV formatuko atalak jaisten. Formatu honetan azpiidatziak ez dira bideoan txertatzen, eta beste programa batzuk erabili fitxero aske batera pasa daitezke, eta ondoren bertatik editatu. Horrela sinkronizazioa egitea aurreztuko zenuke.

fofitxiki

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Otsailaren 02a, 18:31:02
Ahal baduzu saiatu jada azpidatzirik dauden .MKV formatuko atalak jaisten. Formatu honetan azpiidatziak ez dira bideoan txertatzen, eta beste programa batzuk erabili fitxero aske batera pasa daitezke, eta ondoren bertatik editatu. Horrela sinkronizazioa egitea aurreztuko zenuke.

Horrela egitea nuen pentsatua, modu horretan ez dut uste lana gehiegizkoa izango denik. Ahal dudan neurrian Eitb-koen terminoak erabiltzen saiatuko naiz. Hobekuntzarako edozein aholku ongietorria izango da.