Bikoizketari buruzko elkarrizketa egin didate

Sortzailea Taichisan, 2014ko Otsailaren 08a, 15:00:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi, gaur elkarrizketa bat egin didate Euskal-Encodingseko kide eta sortzaile bezala eta baita ere bikoizlaria izanda.
Oso entretenigarria izan da batez ere gure kide batek egin didalako.
Esan beharra dago gauza askotaz hitzegin dudala, nola sortu zen Euskal Encodings, zenbat kide garen guztira, ze nolako pentsakera dugun, horrelakoak.... ETBri buruz asko hitzegin da noski, haien politikei buruz eta beste gauza askotaz, baita ere etorkizunari begira nola ikusten dudan bikoizketa euskaraz. Dragoi bola ere asko ikutu egin da, batez ere jakinda nahiz ta telesail arrakastatsua izan, gure garaikoeei markatu egin digula euskara aldetik (hika gu geuk ikasi gendun azken finean dragoi bolari esker).
Baina galdera bat egon da non zuek erantzutea nahi nuke....
Ba ahal dago Euskal frikirik? Esan nahi dut, ba ahal dago euskaraz bizi diren "frikiak"(telesail amerikarrak, filmeak, japoniar telesailak, etab. kontsumitzen dituenak eta euskaraz ikustea gustatuko litzaiokeenak)????
Zeuen erantzunen zain egongo naiz^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#1
Apuntetxo bat egingo dizut. Foroa Frozen-layerren sortu zen eta sortzailea, Orophin erabiltzailea, jada ez dago Euskal-Encodingsen. Sortu eta hilabetera edo bertan behera laga zuten (ikusi erregistroetan etena). Euskal-Encodings bertan behera geratu eta gerora gutariko batzuk Dragoi Bola euskaraz jaisteko ba ote zen bilatzen hasi ginen, eta bilaketa hartan ezagutu ginen. Existitzen ez zenez guk geuk sortzea erabaki genuen, eta www.dragoibola.com orrialdea sortu zuen taldeko batek foro gisa (ez naiz gogoratzen nork, agian mamorro izan zen). Web hura erori egin zen eta egileak etzuen konpontzen. Une hartan Euskal-Encodingsez gogoratu nintzen; oraindik martxan zegoen, baina bi urte bertan behera utzita. Webmasterrari mail bat bidali nion ea forua berreskuratzeko asmorik ote zuen, eta esan zidan ideia gustatzen zitzaiola baina berak ez zeukala denborarik, eta horregatik admin bezala jarri ninduen gero guk erabiltzeko.

Berari idatzitako mailen bila nabil, baina antza denez garai hartan hotmail neukan, eta hainbeste urtean erabili ez dudanez kontua ezabatu didate. Gmaileko kontuan hari idatzitako 3 mail bakarrik dauzkat. Batean honako diot: "Tengo montados 82 capitulos de DBZ y este verano le meteré caña. Con GT tengo que empezar ahora, y también montaré Arturo Erregea. Algún capullo copió varias cintas del Koldo Mitxelena, y además me han castigado por devolver las cintas fuera del plazo :( Pero he encontrado a alguien que en su día capturó toda la serie :) Me va a pasar los audios y haré un montaje con videos italianos, que son rips de vhs pero son bastante buenos y es lo mejor que hay." Joder, haiek bai garaiak :barre: Berandu entregatzeagatik zigorra, horretaz ez nintzen gogoratzen :barre: Eta beste mail batean zera diot: "Hoy hace 4 años que me diste la administración". Hori zuzena bada 2.005eko abenduaren 8an eman zigun foroa.

Taichisan

Gure istorioa gutxi gora behera kontatu dut zeren ez nekien zehazki, baina Oropin, Akromes eta zu aipatu zaituztet zeren gogoratzen nintzen gutxi gora behera nola izan zen guztia. Kontatu diot nola hasi ginen zu ta biok Dragoi bola. com-eko proiektuarekin eta nola heldu ginen Euskal-Encodings izatera^^. Oso interesgarria iruditu zaio guztia zeren badirudi herio antzekoak garela euskaldun frikientzat eta frikiak ez direnentzat ere, guraso asko etortzen zaigu eta esker onez esatera gure webgunea aurkitu zuenetik haien umeek euskaraz ikusten dituztela filmeak eta telesailak.
Baita ere ez naiz zuetaz ahaztu: Arsenicum (zure kirol ripeaketen berri eman dut noski, garrantsitzua bait da ere), Zumarra (gure animazio telesail harraparia ;) ), Godelet (Aurkitzen duen guztia ripeatzen jo ta su!), Burrundaie ( file harraparia deitu behar genizuke zeren zu gabe ez genuke eukiko ahin beste grabazio) eta azkenik Atardi (esaten dudan bezala, gure aingerua izan zara, eguzkia ekarri diguzu Euskal Encodingsera).
Benetan oso interesgarria izan da elkarrizketa, ez dakit zenbat moztuko den zeren 2 ordu zabal hitzegin dugu ordun... baina esperientzi polita izan da^^
Talde bikaina zarete guztiok, hemen zerbait aportatzen duzuenok naiz erabiltzaile gixa zaudetenok, eta komunitate hau gero ta gehiago zabaltzen hari da, egiten gaituzten hurrengo elkarrizketan Aju, zu nirekin etorriko zara fijo!XD Eta beste norbaitek apuntatzen bada hobeto ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Aupa zu! (aupa gu!, je, je). Elkarrizketa hori nonbai ikusi/entzun ahal izango dugu?

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Otsailaren 08a, 21:55:07
Aupa zu! (aupa gu!, je, je). Elkarrizketa hori nonbai ikusi/entzun ahal izango dugu?

Horixe bera galdetu behar nian neuk ere, ea non irakurri edo entzun genezakeen...

Taichisan

Ba seguruenik Euskal-Encodingsen publikatuko dela  :keinu: Besteak beste ere izango dira Xebe Atencia, Felix Arkarazo, Iker Diaz,... eta beste asko!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Azken finean, Euskal encodings= Dragoi Bola

Urteen poderioz eduki gehiago jartzea lortu dugu denon artean, baino oraindik jende asko dago Dragoi Bola euskeraz nondik jaitsi ez dakiena xDDDD

Taichisan

Euskal Encodings ez da soilik Dragoi bola, telesail horrekin hasi ginen eta bai, askotxo jaisten da, baina ez da hori bakarra, komunitate honetan egin dugun lana ez da soilik Dragoi bola izan ta denok dakigu hori, eta denon lanagatik izango ez balitz benetan diotsuet, euskara gero eta hilago egongo lirakeela.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Elkarrizketa hori ikusteko gogoarekin nabil jada  :goku:

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Otsailaren 08a, 15:00:13
Ba ahal dago Euskal frikirik? Esan nahi dut, ba ahal dago euskaraz bizi diren "frikiak"(telesail amerikarrak, filmeak, japoniar telesailak, etab. kontsumitzen dituenak eta euskaraz ikustea gustatuko litzaiokeenak)????
Galderari dagokionez, nire ustez badaude, nahiz eta bertsio originalean ikusteko zaletasuna gorantz dihoan. Nire kasuan animazio zaharretako batzuk ikusteko nahi badut, Arale, Harlock Kapitaina eta Flyren abenturak dira kasu esanguratsuenak, baina beste batzuk ere Bihurkorrak, Txef txikia... Azkenean txikitan ikusitakoak. Animazio berrietan ere asko daude Fullmetal Alchemist, Ghost in the Shell SAC, Death Note... Hauek helduagoentzat zuzenduta daude, eta badakit horrelakoak ez direla bikoiztuko. Serie eta filmetan ez naiz oso zale eta aditua, horregatik kasu honetan Game of Thrones-ekin konformatuko nintzateke XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

carlocollodi

Nire ustez, frikiak, egon badaude. Uste baino gehiago, gainera.
Game of Thrones aipatuta, guztiz ados. Honen zale asko badira, mundu osoan bezalaxe. Eta telesaila euskaraz ez badago ere, honen inguruko materiala euskaraz mugitzen hasia da, kamixetetan behintzat. Martinjulian.net ikustea besterik ez dago.

jonnydbz

#10
Bai, Tronu Demako kamisetak ezagutzen nituen, Stark Eneako kamiseta erostear egon nintzen XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

RAIMIKEL

Euskal friki bat hemen  :rock:
Ojala geuze asko gehiau egongo baziren euskeraz (komikiak, pelikulak, serieak...bai amerikarrak, japoniarrak edo edonongoak)