Clone Nyan Attack jokoaren aurkezpentxoa

Sortzailea MikelEiza, 2014ko Otsailaren 21a, 12:53:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Kaixo guztioi,

aspaldian ez naiz oso aktibo ibili foroan, baina ixilpean beti jarraitu izan ditut foroko gorabeherak. Badakit gai honek ez daukala zerikusi zuzenik foroarekin, baina publizitate pixka bat egiteko aukera oso ona iruditu zait.

Duela dexente, lagun batekin mugikorretarako joko bat egiten hasi nintzen eta bart eman ziguten baiezkoa; eta horren berri ematera nator. Jokoa esan bezala, mugikorretarako dago eskuragarri Android eta iOS plataformetan eta beste hizkuntza batzuen artean; nola ez, euskara aurkitu dezakezue. Jokoa friki samarra da eta bi pertsonen artean garatua izateko, nahiko ongi geratu zaigula uste dut; baina hori jendearen iritziak jasotzean jakingo dugu.

Besterik gabe, hona hemen aurkezpen "txikitxo" bat:



Jokoaren inguruan:

Clone Nyan Attack bi garatzaile Indiek sortutako joko bat da: Mikel Eizagirre eta Victor Goñi. Denbora librean garatu izan den plataforma mugikorretarako joko bat da. Interneten ezaguna den NyanCat memean oinarriturik, historia berri bat sortu dute, non katua doctore maltzur batek bahitu eta NyanCataren ostadarra zein klonaz konbinatuz armada bat sortzen duen, klonak Lur planeta menperatzeko sortuak dira.

Erabiltzailearen misioa sinplea da: Malignus doktoreak Lur planeta menperatzeko dituen planak zapuztea da; katu klonak zanpatuz, eragozpenak gaindituz zein hiri ezberdinetako erasoak garaituz.

Jokoaren deskripzioa:

Malignus doktoreak NyanCata bahitu du bere energia amaitezinarekin esperimentu ankerrak egiteko. Hainbat urtez aukera baten zain egon ostean, azkenean bere mendeku plana aurrera eramateko bidea aurkitu du, eta orain gizadiak ilargira erbesteratu izana ordainduko du!
NyanCataren milaka klon sortu ditu eta orain, munduko hiri garrantzitsuenetan infiltratu nahian dabil. Hori lortuz gero ezagutzen dugun mundua suntsituko luke! Bere armada "garaitezina" garaitzeko gai izango zara? Guztion patua zure hatzetan dago... Zanpa itzazu!
iOS eta Androiden eskuragarri.

Ezaugarriak:

  • 12 maila istoria moduan, 12 misio eta 3 maila infinitu.
  • 27 klon ezberdin
  • 11 item ezberdin
  • Lorpenak
  • Sailkapenak mundu mailan

Jokoko irudi batzuk:



Esteka interesgarriak:
Web orria: cna.3monkeybits.com/
Youtubeko trailerra: ingelesez eta gazteleraz momentuz euskaraz ez daukagu bideorik... :(

   

Kritika, iritzi eta ideiak ongi etorriak dira. Mila esker txapa guzti hau irakurtzeagatik :D

jonnydbz

Tamalez ez daukat ez android ez ios, beraz, ezingo dut probatu... :puppy2: Egizue windows phonerako jajaja

Ez dakit zati hau web orriren baten daukazuen, baina horrela bada akats txiki hau ikusi dut.
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2014ko Otsailaren 21a, 12:53:20
Jokoaren inguruan:

Clone Nyan Attack bi garatzaile Indiek sortutako joko bat da: Mikel Eizagirre eta Victor Goñi. Denbora librean garatu izan den plataforma mugikorretarako joko bat da. Interneten ezaguna den NyanCat memean oinarriturik, historia berri bat sortu dute, non katua doctore maltzur batek bahitu eta NyanCataren ostadarra zein klonaz konbinatuz armada bat sortzen duen, klonak Lur planeta menperatzeko sortuak dira.

Erne ibili euskal herri mailan egiten diren jokoen ekitaldiekin, bertan sartzeko aukera izango duzue, eta sariren bat irabaztea ere posible da!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Ba egia esan planteatu genuen Windows Phonerako ere ateratzea, baina tamalez ez daukagu sistema eragile hori daukan dispositiborik.

Mila esker zuzenketarengatik!

Pentsatuta daukagu nonbait aurkeztea, baina momentuz ez dakigu non. Horrelako kontuez enteratzen baldin bazara, abisatu mesedez ;D

jonnydbz

Nik ezagutzen dudana abenduan izaten da Bilboko Alhondigan, HóPlay deitzen da. Iazkoari buruzko informazioa:
https://www.alhondigabilbao.com/hoplay

Bertan programa, ekitaldiak,... daude, lehiaketaren bat ere uste dut badagoela. Aurten Fun & Serious Game Festival delakoarekin batera egin dela uste dut (aurreko estekan lotura bat dago azken parrafoan), baina zuen jokua ez litzateke Fun & Serious kategoria barruan sartuko.

Iaz ere, Gipuzkoako Diputazioak Gipuzkoapp lehiaketa jarri zuen martxan, baina ez dakit oso ondo nola zihoan:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/23/gipuzkoapp-sarietako-bat-segapoto-rentzat/

Lagun batzuk parte hartu zuten, beraz ez da oso zaila izango parte hartzea, hori bai, uste dut gipuzkoarra izan behar zela horretarako. Profesioanal eta amateur kategoriak zeudela uste dut. Agian aurten ere antolatuko dute.

Dena den, zerbait jakiten dudanean idatziko dizut.

Windows Phone bat behar baduzue, Nokia Lumia 520 120 eurogatik lor daiteke (merkeena da, gama baxukoa). Ez dakit presupuesto barruan sartuko zaizuen, baina irabaziko dituzuen sari guztiekin ez duzue arazorik izango ;)
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Eskerrik asko Jonny, Alhondigakoa entzuna neukan baina ez nekien zehazki zer zen; nahiz eta abenduan izan, linka gordeko dut. GipuzkoaApp ezagutzen nuen, baina zuk esan bezala, gipuzkoarra izan behar dela uste dut eta ez ni ez nire laguna ez gara gipuzkoarrak.

Windows Phonearena oso interesgarria. Momentu honetan ez, baina aurrerago posible da bat eskuratzea. Bertsioa ateratzen badugu, abisatuko dizut :D

Ta mila esker animoengatik; ez dakit ezer lortuko dugun joko honekin, baina ondo sartua neukan arantza bat ateratzea lortu dut behintzat; eta hori ez da gutxi :D

jonnydbz

Antza denez gaur, otsailaren 22an, katuaren eguna ospatzen da Japonian jajaja
http://www.normaeditorial.com/blogmanga/blog/?p=7982

Ahaztu egin zait esatea, Durangoko Azokan ere Kabi@ gunea dago, baina ez dakit bertan sartzeko zer egin behar den eta zein balditza bete behar diren.

PD: nik oraindik WP7rekin nabil, hori kontuan hartu jajajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

SonGorka4


jonnydbz

Mikel, orain konturatu naiz WPen garatzeko ez duzuela telefonorik behar. SDK jeisten baduzu, emuladorearekin datorrela konturatuko zara.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Kaixo Jonny, botako diot begiradatxo bat, baina ez naiz fidatzen emuladorearekin bakarrik; hasieran baliteke ezetz, baina momenturen batean beharrezkoa izaten da benetako gailu batean probak egitea.

Hala ere, esandakoa probaren bat edo beste egingo dut ikusteko ea zenbat lan suposatzen duen eta ea emuladorean egin daitekeen. Androiden kasuan, android aplikazio normalak emulatzeko aukera egon badago, baina guk erabili dugun cocos2d-x egiteko ez :(

Baliteke Gipuzkoa Encounterren zerbait antolatzeko aukera izatea; hala balitz abisatuko dut hemen ere; zuetako batzuk hurbiltzen baizarete, ezta?

PD: web orria ia osorik euskarara itzuli dugu eta jendearen  feedbackarekin hoekuntzak egiten gabiltza.
PD2: http://clonenyanattack.tumblr.com/  :D