MEGA.CO.NZ-ek banda zabalerra murrizketak ezarriko ditu laster

Sortzailea baronluigi, 2014ko Martxoaren 25a, 14:16:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Zihuraski konturatuko zineten zuen MEGA kontuen aukeren artean, 10 GBetik zenbat GB kontsumitu dituzuen azaltzen duen bat dagoela (beheko argazkian, eskubitara dagoena)



Kopurua beti 0 zifran dagoela ere konturatuko zineten.

Hori guztia MEGAK etorkizunean banda zabaleraren murrizteko ezarriko duen sistema da. Doako kontu bakoitzak 10 GBko banda zabalera izango du. Banda zabalera kopurua, fitxeroak (nahiz geuk zein beste norbaitek) deskargatzen diren einean joango da jaisten, eta 10 GB agortzerakoan, berriz berreskuratu arte itxaron beharko da. 500 MB berreskuratuko dira 30 minutu bakoitzeko. Hau da, 10 GB horiek berreskuratzeko, 10 orduz itxaron beharko da.

Murrizketa sistema hau noiz ezarriko duten galdetu diet, eta ahal bezain laster egingo dutela esan didate.



Murrizketa honi aurre egiteko bi modu otu zaizkit:

1- Fitxeroak ordainezko kontuetara igotzea, horrela 10 GB baino gehiagoko banda zabalera edukiko baigenuke (1 TB gutxienez, ez dago gaizki)

2- Bakoitzak beretzat doako kontu bat sortzea, eta jaitsi nahi den fitxeroa loturatik zuzenean jaitsi beharrean bere kontura inportatzea. Horrela, ez da jatorrizko kontuaren banda zabalera gastatuko.

Hau dena egitea ez da beharrezko oraindik, baina kontuan hartu beharreko zerbait dela uste dut.

Aju

Espero dut farol bat izatea eta ez edukitzea potrorik hori martxan jartzeko.

baronluigi

#2
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2014ko Martxoaren 25a, 15:20:28
Espero dut farol bat izatea eta ez edukitzea potrorik hori martxan jartzeko.

Zerbitzua hasi zenetik daukate hori abian jartzeko asmoa. Oraindik ez dute martxan jarri baina jarriko dute.

Ez da arraroa. MEGAUPLOADek premium bezala eskaintzen zuen abiadura berbera, dohainik eta inongo propagandarik gabe. Horrek guztiak dirua balio du eta mundu mailan daukan eskaera kontuan izanik, ez da merkea izango.