Euskarazko fansuben aro berria hasi da!

Sortzailea egoninobi, 2014ko Ekainaren 02a, 13:15:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Eup! Kaixo denoi.
Nire lagun batek eta biok blog bat egin dugu: euskomanga.blogspot.com
Blog honen asmoa, euskal fansubak biltzea da eta egiten dituzten edukiak bertan argitaratzea jendeak ikus ditzan.
Neure aldetik nik fansub bat egin dut eta anime bat azpititulatzen ari naiz. Nire lagunak beste fansub bat egin du eta openingak azpititulatzen ditu.
Proiektu hau duela gutxi hasi dugu eta momentuz nik eta nire lagunak egindakoa bakarrik daukagu. Espero dugu etorkizunean jende gehiago animatzea honetara.
Anima zaitezte!  :goku:

baronluigi

Zorterik onena opa dizuet. Ni ere orain urte batzuk hasi nintzen telesail batzuk euskaratzen (hemen jarri nituen horietako batzuk xD), tamalez, dena neuk egin behar nuenez, aspertu eta alde batera utzi nuen. Uda hontan asti librerik badut lagundu ahalko nizueken agian.

Ondo izan.

Taichisan

Oso interesgarria da zuen proiektua benetan!
Jende gehiagora heltzeko posteatu ditzakezue hemen ere egiten dituzuen telesail eta atalak, ondo egongo litzake ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

SonGorka4

one piecen atal bat jeitsi dut eta lan bikaina lagunak! gazteleraz aurkitu oi ditudan atal batzuk baino bastantez hobeak dira (gaztelerako hainbat ez baidaude erabat zuzen itzuliak edo akats ugari baidute).

ez dakit zer nolako lana supasatzen duen, edo nola egiten den, baina emaitza ederra! Zorionak! ea noiz heltzen zareten 600. ataletara jajaja

nik euskeraz itzulita ez dauden atalak azpiidaztea proposatuko nizueke... 156.atalerarte euskaraz online ikusteko moduan direla uste dut, eta badakit ez dela gauza bera, baina nik besteei emango nieke lehentasuna... hori bai, agian hurruntxo joan nahiz, lan askotxo komunitate txiki batentzat...  :gaixo:

jonnydbz

Badakit zer den itzulpen lanetan ibiltzea eta gogorra da. Animo eta zorte on!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Eskerrik asko guztioi animoengatik. Ea proiektuak luze irauten duen. Ni behintzat oso motibatuta nago honekin.  :txistu:
Aipamenaren egilea: SonGorka4  Noiz: 2014ko Ekainaren 02a, 21:33:08
one piecen atal bat jeitsi dut eta lan bikaina lagunak! gazteleraz aurkitu oi ditudan atal batzuk baino bastantez hobeak dira (gaztelerako hainbat ez baidaude erabat zuzen itzuliak edo akats ugari baidute).

ez dakit zer nolako lana supasatzen duen, edo nola egiten den, baina emaitza ederra! Zorionak! ea noiz heltzen zareten 600. ataletara jajaja

nik euskeraz itzulita ez dauden atalak azpiidaztea proposatuko nizueke... 156.atalerarte euskaraz online ikusteko moduan direla uste dut, eta badakit ez dela gauza bera, baina nik besteei emango nieke lehentasuna... hori bai, agian hurruntxo joan nahiz, lan askotxo komunitate txiki batentzat...  :gaixo:
Berez, One Piecen atalak nik neuk egin nituen hasieran proba gisa. Praktika hartzeko eta programak erabiltzen ikasteko.
Momentuz ez dut One Piecekin segituko lan handia eskatzen baitu halako anime luzeak. Baina egunen batean jarraitzekotan 156. ataletik hasiko nintzateke ziurrenik.
Orain euskaraz inoiz ikusi ez den anime bat azpidazten ari naiz: Danshi Koukousei no Nichijou. http://euskomanga.blogspot.com.es/search/label/Danshi%20Koukousei%20no%20Nichijou
Oso ona da, denoi gomendatzen dizuet ikustea. Ez zarete damutuko.  :barre: