Hemendik aurrera ETB1eko filmak azpititulatuak?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Abuztuaren 17a, 20:57:37

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Hona hemen ETBko zuzendari berrirari egindako elkarrizketa non, besteak beste, esaten duen ETB 1en egongo den aldaketa nabarmenena horixe bera izango dela: filmak bikoiztuak ez, baina azpititulatuak emango direla hemendik aurrera. Honek bi galdera sortarazten dizkit:
1. Horrek esan nahi du, azkenean, film emanaldi duin eta zabala eskainiko zaigula? Ala, film eskasak eta azpititulatuak emango dituztela?
2. Lehen ere hau Surioren agintaldian probatu zen, film bikoiztuekin batera. Ez dut uste aparteko arrakasta izan zuenik baina, ukatzerik ez dago merkeago ateratzen dela. Nire bigarren galdera honako hau da: zergatik ez dute egiten hori erdarazko filmekin? Planteatu ere ez? Murrizketak beti euskarazko etb-ek nozitu behar? Denbora eman beharko zaio zuzendari berriari nondik jotzen duen jakin dezagun. Nik, momentuz, ez diot oso usain ona hartzen kontu honi. Eta argi geldi dadila ez nagoela film azpititulatuen aurka, baldin eta eskaintza guztia horretara murrizten ez bada, behintzat. Azpititulatuak bai, bikoiztuak ere bai (bikoiztaileek bizi beharko dute bada!)

http://www.diariovasco.com/politica/201408/17/nuevo-director-descarta-emitir-20140817134936.html




Aju


zumarra

Eta euskaraz azpititulatutako filmak jende gutxiagok du ikusteko gogoa...

Taichisan

Hau aitzakia besterik ez da, azpititulatu dituztenean filmeak ETB3rako izan dira soilik eta azpititulo erreak gabe (tdtkoak bakarrik, eta noski, TDT-ak ez badizu testuak grabatzen aio).
Hau gero eta bikoizketa gutxiago eragiteko da, Ajuk dioen moduan, argi eta garbi. Mixerreko bikoizleak esagutzen zitut, batzuk be lagun ditut eta hau sekulako ganorabakeria da, ikusita euskal telebista batean nola tratatzen duten euskarazko zine emanaldiak. Zeharo nazkatuta daude, guk ere bai, kexatzen garenean ezer ez da gertatzen (beno bai, baneatzen zaituztela haien facebook horrialdeetatik eta kitto, arazoa komponduta).
Zergaitik ez dituzte bi bertsioak emititzen? Zein da arazoa, dirua?? Gero diru hori barne produktu kopietan inbertitzeko?? (Sukaldari, Just for Laughs a la vasca, No es pais para sosos,....), zeharo barregura emoten didate honelako gauzok. Politika telebistak direzenean ez dago demokraziarik ta dena balio du, Telemadrid-en, Aintzinako Canal 9-n ta EITB-n ere.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

PNVek nire ustez aspaldi erakutsi zuen euskararekiko duen interesa...