GD zerbitzaria berriz ere martxan?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Irailaren 23a, 23:48:45

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Dakizuen bezala, azken aldian GD zerbitzaria arazoak ematen ari zen fitxategiak jaisteko orduan (zuzenean bazegoen ikustea baina ezin deskargatu, ordea). Ba, itxura batera, arazo horiek desagertu egin dira. GDera igotako artxiboak (nik egiaztatu ditudanak behinik behin) ikusi eta deskargatzeko moduan daude. Hala balitz, berri ona izango litzateke zalantzarik gabe, artxibo asko baitauzkagu zerbitzari horretan jasoak. :osopozik:

baronluigi

Kontua da bideoekin zegoen arazo hori (bideoekin bakarrik gertatzen zen) konpondu baldin bada ere, beste arazo bat agertu dela.  Edozein fitxero deskargatzen saiatzerakoan, mezu hau agertzen da, nahiz eta fitxeroak inoiz elkarbanatuak ez izan

AipatuUne honetan ezin duzu fitxategia ikusi edo deskargatu.

Erabiltzaile gehiegik ikusi edo deskargatu dute fitxategi hau azkenaldian. Saiatu fitxategia berriro atzitzen geroago. Atzitu nahi duzun fitxategia bereziki handia bada edo jende askorekin partekatu bada, 24 ordu behar izan ditzake fitxategiak hura ikusteko edo deskargatzeko gai izan zaitezen. 24 ordu igaro ondoren ere fitxategia atzitu ezin baduzu, jarri domeinuaren administratzailearekin harremanetan.

Munduan zehar gauza berbera gertatzen hari zaion jendearen berriak jazo dira.  Googlek arazoa konpontzen ahal bezain lasterren saiatuko dela adierazi du.