Euskerazko foroak

Sortzailea Maiu, 2014ko Irailaren 03a, 23:22:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Maiu

Epa! Urteak dira Euskal Encodingsen jarraitzaile naizela, hau nire lehen mezua bada ere, esan behar dut ikaragarrizko lana egiten duzue hemen, gure seme-alabentzako ondare bikaina! (Arale azkenik lortzea benetan mundiala izan da mutilak!! Boomfire!!! :goku:)

Beno, interneten asko ibiltzen naiz eta bitxia da ezagutzen dudan euskerazko foro bakarra hau dela, ni friki bat naiz eta euskal encodings primerakoa da baina asko interesatzen zaizkit ere aktualidadea, kirolak, historia eta denetariko gaiak, baina dena gazteleraz topatzen dut beti, nola da posible? Amorrua ematen dit honelakoak gure hizkuntzan ez topatzeak, horren exkaxa da euskal sarea?

Beno, ez dakit exageratzen ari naizen, baina honi buruzko informazioa bihotzez eskertuko nuke.

Gora gu ta gutarrak!



jonnydbz

Ba litekeena da foro hau euskaraz idazten dugun bakarra izatea. Nik ere ez dut besterik ezagutzen... Eta foroa euskaraz badago, bertako erabiltzaile batek euskaratu zuelako da (orain ez dut gogoratzen nork euskartu zuen). Ez legoke gaizki foro gehiago egotea.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Maiu

Jo, ba pena da, topatu ditut gaztelerazko foroetan euskerazko azpiforoak: bai Realari buruz (diariovasco.com-en), politikari buruz, eta baita historiari buruz ("Hispanismo" deituriko espainiar eskuin muturreko foro batean [uff, beldurra]), baina euskera hutsez euskal encodings bakarrik. Nola da posible? Internet-en erabiltzaileak gazteak izanda, euskal erabiltzaileak gaztelerara jotzen dugu soilik? Zaila egiten zait ulertzea. Kalean euskera aldarrikatzen, eta sarean beti gazteleraren itzalean? a ze amorrua!

Euskal foro bakarra, Euskal Encondings, gora frikiak!

Ez dakit programatzen, eta foro berriak sortzen ezin dut asko lagundu, baina erabiltzaile bezala biziki eskertuko nuke

Eskerrik asko erantzuteagatik, jonnydbz