Agur Sarriugarte ere

Sortzailea darko, 2006ko Azaroaren 28a, 18:00:03

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Bakero Realetik bota ondoren, jakingo duzuenez, orain Sarriugarte ere bota dute Athletic-etik. Taldearen emaitza txarrengatik, nola ez. Baina bere errua al zen? Kanpotik ikusita, niri iruditu zait gizajoak ez zekiela non sartu zen eta ez zegoela prest lehen mailan entrenatzeko.

Gaiztoa izan gabe, galdera hau egin nahi dizuet: Athletic-en "filosofiak" benetan balio al du lehen mailan irauteko? beti horrela libratuko al da, Reala eta Osasuna espabilatu eta gipuzkoar eta nafarrak lotzen hasten badira?

Bai Bilbon eta bai Donostian zerbait pentsatu beharra dago, bestela datorren urtean elkarren aurka bai baina bigarren mailan jokatuko dugu... Eta Osasunarekin ere kontuz...

Eta uste baino jende gehiago poztuko litzateke Pancorbotik behera.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Eske hori ere Milikizen apostu fenomenal bat izan da, Valverderena ere antzekoa izan zen ea oso ondo irten zen, ta tipo honek berdina nahi izan du egin Mendilibar ta Sarriugarterekin. Entrenatzaile bezala, mierda bat, aldaketak denboraz kanpo egiten ditu eta hori oso garrantzitsua da (Valentziaren aurkako partidua eszepzioa da).

Taldearen errendimendua nahiko txarra izaten ari da, 100%a ematen ez duten sentsazioa ematen dute, eta hori entrenatzailearen errua da, gogorra izaten ez dakielako, hau bigunegia izan da, edo horren itxura ematen zuen. Mendilibar aspektu honetan ondo hasi zen, gogor egin zuen baina jokalariek paso baina paso egiten zuten, aber zelan nahi duen 90 minutuak korrika egotea. Yeste & company 'para chulo yo' jarri ziren ta azkenean Mendilibarrek galdu.


Athletic-en filosofiari buruz, Osasunak kieras o no ezin ditu jokalariak hain garesti jarri, ez baita talde famatua, eta Realaren filosofiarekin, ez dakit nik zer lotuko duen, 4 milloi ordaindu jokalariari eta 30000ko klausula horrekin... Asko joango zaizkio taldetik horrela jarraituta edo kontratuak zaildu egingo zaizkio ze jokalaria preso sentituko da taldean.

Alemanian adibidez, jokalariak klausularen 10-15%a irabazi behar dute legez, eta Zubiaurreren kasuan, ba... Hemen ez dago indarrean lege hori, baina oso kontuan izatekoa da prezedenteak ematean. Benetan, jokalaria ona izanda, merezi du, eta Barcelona edo Real Madrid bat tartean balego, prepara dadila Fuentes ze jokalaria izorratzea ez du lortuko gainera, ikusi baita Zubiaurrerekin zer gertatu den eta hurrengo taldeak neurriak hartuko baititu hainbeste ez luzatzeko. Aparte ke talde handia izanda, misteriosamente gauzak azkar konpontzen dira.

Demagun beste Xabi Alonso bat datorrela, eta miseri bat ordaindu ta kriston klausula daukala, kasu horretan gehiago merezi du Zubiaurrerekin bezala egitea ta klausularen 15% ordaintzea.