gizon basatiaren telesaila eta animalietan bihurtu telesaila

Sortzailea biotiko, 2015ko Martxoaren 07a, 19:49:39

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

biotiko

Oso aspaldiko bi telesailen bila nabil.
Gizon bat edozein animaliatan bihurtzen zen, eta neska rubia bat eta beltz bat zeuden.
Eta beste bat, gizotsoa edo gizon basatia zen, eta gaizto batzuen aurka aritzen zen. Serie hau oso zaharra da, emakume bionikoaren garaietakoa.

carlocollodi

"V"ko Marc Singer (Donovan) zen protagonista? Edo filme batekin nahasten ari naiz?

biotiko

Kaixo carlocollodi.
Barkatu hain berandu erantzuteagatik.
Zuk esaten dezun Donovanena, El señor de las bestias da, arrano batekin, tigre edo pantera batekin (ez naiz ondo gogoratzen) eta bi surikato edo urtxintxekin (ez dakit ze aninalia klase ziren) komunikatzeko gauza zen.
Gogoratzen dut, etb1en ikusi nuela aurreneko aldiz pelikula hau, txikitan kriston beldurra ematen zidan pasiluko ateak iriki eta beso izugarri haiek irteten zirenean.

Baina nik esaten ditudanak serieak dira, lehendabizikoa uste det otso batzuk hazi zutela edo horrelako zerbait, eta eskolatik bueltan eguerdi aldean edo emititzen zutela egunero.

Bigarrenak ez zuen animalien beharrik, bere gorputza bihurtzen zelako animalia, bravestarr bezela, baina marrazkiak izan ordez hezur haragizkoa zen.