KODEA LYOKO ATAL BERRIAK!!

Sortzailea egoninobi, 2015ko Uztailaren 28a, 22:27:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Adi lagunok! Antza denez Kodea Lyokoren atal berriak emititzen hasi dira ETB3n. Beti bezala, ezer esan gabe.

Gaur bertan ohartu naiz. Hasieran zalantza egin dut, baina ahots aldaketak batzuk izan dira eta argi dago. Gaur 57. eta 58. atalak eman dituzte, hirugarren denboraldikoak.

Ahal duenak grabatu dezala mesedez. Oso serie ona da. Mila esker!  :agurtu:

SonGorka4

ETB rena ez da normala...  :kolpe:

batzuetan serie berriak, filmak ordutegi onean, bikoizketak erosi, eta besteetan kontrakoa gure kontra dabiltzaneko sentsazio hori  :evil:

egoninobi

Ez da normala, ez. Fundamentua zer den ere ez dakite hauek.

12 atal bikoiztu dituzte soilik! Berriro utzi gaituzte erdizka!!  :haserre:

Lotsagarria. Eta falta diren 30 atalak zer? Noizko bikoiztuko dira?  :evil:

Edo noizko emititu, zeren ETB ezagututa ez litzateke harritzekoa jada bikoiztuta edukitzea baina emititzeko gogorik ez izatea.  :threat: