Nafar telebista

Sortzailea burrundaie, 2015ko Urriaren 25a, 10:53:22

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Dakizuen bezala, Nafar telebista kanal berria abian da zeinak bi kate dituen:  Ntb1 elebiduna eta Nafar osorako lizentzia duena, eta Ntb2,euskara hutsez, Iruñea aldean emititzen duena. Kontua da, oraintxe Nafarroan nagoela eta horra non ari diren ematen Ntb1etik Ninja mutilak izeneko marrazki japoniarrak euskaraz. NTB ikusteko aukera eskatu beharko dugu Etbren trukean, irabazten atera baietz!

Aju

#1
Ninja mutilak, ez datorkit gogora zein den. Suposatzen dut ETBri antzinako serieen (merkeak direlako) bikoizketak erosten arituko direla. Aukera ona litzateke.

EDIT: Sinestezina, beraien webean ere ez daukate programaziorik jarrita. Berrian bakarrik aurkitu dut, eta detalle oso gutxirekin.

EDIT2: Ikusten dudanez esku pilota, debateak eta marrazki bizidun mordoa ematen dituzte. Irudi errealeko serie eta filmen arrastorik ez. Ez dago zer lortu handirik, ikusita zer nolako material mordoa daukagun jada, baina eskertzekoa litzateke iruñerriko erabiltzaile aktiboren bat izatea.

Ronbin

Ni nafarra naiz eta ntb ikusten dut. Kate honek daukan arazoa da programazioa ez dela 24 ordukoa: egunean zehar "kortinila" bat errepikatzen da behin ta berriz ta noizbehinka zerbait emititzeko kentzen dute. Horregatik oso zaila da jakitea noiz ematen duten zer.

Batzutan pelota partiduak, debateren bat edo erreportaia bereziren bat (nafarroa oinez izan zenean adibidez) emititzen ari zirenean ikusi ditut, baina ez askoz gehiago.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2015ko Azaroaren 02a, 12:06:01
Ni nafarra naiz eta ntb ikusten dut. Kate honek daukan arazoa da programazioa ez dela 24 ordukoa: egunean zehar "kortinila" bat errepikatzen da behin ta berriz ta noizbehinka zerbait emititzeko kentzen dute. Horregatik oso zaila da jakitea noiz ematen duten zer.

Batzutan pelota partiduak, debateren bat edo erreportaia bereziren bat (nafarroa oinez izan zenean adibidez) emititzen ari zirenean ikusi ditut, baina ez askoz gehiago.

Ni orain dela bi aste Nafarroan egon nintzen, Ultzama aldean, eta igande goizean marrazki dexente eman zituzten Nafar Telebistatik, haietako asko ikusi gabeak. Ez dakit igande goizero botako dituzten ala zerbait puntuala izan zen, tamalez Gipuzkoatik ezin egiaztatu... :kolpe: