ETB euskerari atzea ematen.

Sortzailea FHarlock, 2006ko Abenduaren 24a, 17:32:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Gaur 25, Pianojolea filma eman dute ETB2, ez TDT-en ez analogikoki dual soinua erabilita, ezin izan da euskeraz zinemetan ikusi ahal izan genuena.

Bihar 25, Harry Potter-ren filmarekin berdina egingo digutelakoan nago. Gogoratu gainera, oraingoan ez dela beharrezkoa bere garaian egin zen bezala bi kateek aldi berean emititzea bakoitz hizkuntz baten teknologiak aukerak ematen ez zuelako eta dual telebistak gutxi zirelako, baina orain TDT edukita, euskeraz ez emititzeko eragozpenik ez dago, nahi izatearena izan ezik.

Mail hauek aurkitu ditut eskaria eta kexua egiteko:
EITB-ren web orrialde ofizialean: info@eitb.com
Eta hau uste dut eusko jaurlaritzako kultur salieko mail orokorra dela: kultura@ej-gv.es Hauei gogoratu, ETB-ri dirulaguntza euskera sustatzeko ematen zaiola, guk zergetan oradintzen dugun diru publikoarekin.

Ea zer erantzuten dizueten.

Taichisan

Ba animatu egin nahiz eta parrafada itzela idatzi diet EITBko zuzendariei, zeren ez da normala gauza hauek egitea ta gero esatea euskara zuztatzaile suhutsuak direla, zeren ez du inork sinizten.
Gauzak horrela ere esan diet TDT an bi hixzkuntzetan behintzat emititzearena ahal duten material gehiena, baita ere bikoizketetan diru gehiago sartzea eta euskaraz material gehiago eukitea(amets egitea dohainik da aizue
)asike bueno euskara gutxika gutxika galtzen goaz euskal herrian(argentinan eta nikaraguan gehituz doa baina, el mundo al reves esaten dana)eta nahiz eta hitzegin ikusten dugu inori bost axola zaiola geure hizkuntza, etan ik behintzat ez nago ados geure hizkuntzaren zapalkuntzaren alde, eta neuk neure "rol"a edo "lana" egiten segituko dut euskararen alde, euskalduna bait naiz, euskaraz pentsatzen eta hitzegiten ahalegintzen bait naiz gaztelaniar mundu honetan. Bueno...beste behin ere sugarra piztu zait neure barnean....uste berri on guztioi.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!