Aitajauna II - The Godfather II (1974) (Francis Ford Coppol) [720p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Abenduaren 20a, 13:52:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

AITAJAUNA II -  THE GODFATHER PART II (1974)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Drama
Urtea: 1974
Zuzendaria: Francis Ford Coppola
Gidoia: Francis Ford Coppola, Mario Puzo. Eleberria: Mario Puzo
Argazkia: Gordon Willis
Musika: Nino Rota, Carmine Coppola
Aktoreak: Al Pacino, Robert De Niro, Diane Keaton, Robert Duvall, John Cazale, Lee Strasberg, Talia Shire, Gastone Moschin, Michael V. Gazzo, Marianna Hill, Bruno Kirby, Danny Aiello, Harry Dean Stanton, Troy Donahue, Roger Corman, Morgana King, Joe Spinell, Richard Bright, James Caan, Dominic Chianese, Francesca de Sapio, G.D. Spradlin, Frank Sivero, Oreste Baldini, Tom Rosqui, Leopoldo Trieste, Amerigo Tot, John Aprea, Abe Vigoda
Ekoizpena:  Coppola Co. Production. Ekoizlea: Francis Ford Coppola. Banatzailea: Paramount Pictures
Sinopsia: The Godfather Part II Francis Ford Coppolaren eta Mario Puzoren arteko elkarlanaren bigarren emaitza da, handik urte batzuetara hirugarren film batekin itxi zena. Trilogiaren gailurtzat dute askok bigarren zati hau, lehenengo zatian aurkeztutako hainbat gaitan sakontzen baita honetan: boterearen eragina gizonarengan, familiarekiko leialtasuna, mendekua, mafiaren eta politikaren arteko lotura estua...
Filmak bi garai islatzen ditu: batean Michael Corleone-k, Familiako Don berriak, bere eragin eremua New Yorketik Las Vegasera aldatu nahi du. Bestean, haren aita Vito Corleoneren bizitza azaltzen zaigu eta nola bihurtu zen Siziliako ume isil hura Mafiako Aitajaun.
Nota Filmaffinityn: 8,9



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Ingelesa eta italiera (euskarazko azpitituluekin)
Iraupena: 200 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,43 GB
Erresoluzioa: 720p
Esteka (UpStream)


Euskaraz Bikoiztua
Euskal Encodings-eko Esteka


Geuk egin ezean, gureak egin dau.

xbartola

Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Josu Etx


Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Jaimartxo23

Weborri ederra hemen duzuena!!! One piece osoa ikusi eta gero filme zaharrak ea euskaratuak dauden ikusten hasi eta AitaJauna aurkitu dut. Alere bigarren zati honen megako lasterbidea eroria dago... Animo, egiten duzuen lana osoaberasgarria baita!!

TxoJai

arrakala

Iepa Jaimartxo! Ongi etorri! Bai, Aitajaunaren film guztiek arazo aunitz ematen dituzte Megan, etengabe botatzen ditu.. UpStream-era igoko ditut guztiak oraingoz ahal dudanean, ea hor arazo gutxiago ematen duten.. Abixatuko igotzen ditudanean

arrakala

Bale, lixto, Aitajaunaren film guztiak UpStream zerbitzarira igo ditut. Ez zait gehiegi gustatzen zerbitzari hau, pop-up nazkagarri batzuk ateratzen dira ez baduzu adblock edo aktibatuta. Baina tira, oraingoz horrela begarko du, Megan ezinezkoa da ta.
Aitajauna 2 HDra pasatzea ere pendiente daukagu, ea noiz egiten dugun.  :zaldian:

Aipamenaren egilea: Jaimartxo23  Noiz: 2023ko Martxoaren 28a, 09:28:34Weborri ederra hemen duzuena!!! One piece osoa ikusi eta gero filme zaharrak ea euskaratuak dauden ikusten hasi eta AitaJauna aurkitu dut. Alere bigarren zati honen megako lasterbidea eroria dago... Animo, egiten duzuen lana osoaberasgarria baita!!

TxoJai