Foroa .eus domeinura pasatzea

Sortzailea arrakala, 2020ko Azaroaren 02a, 13:01:57

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

Iepe! Gaia ez dut gehiegi kontrolatzen eta ez dakit ze kostu izango luken (bai diru eta bai lan aldetik), baina uste dut interesgarria izango litzakela foroa euskal-encodings.eus domeinura pasatzea. Euskal komunitateari mesede handia egiten dio foroak nere ustez, eta iruditzen zait foroaren filosofoarekin bat datorren erabakia izango litzakela .eus dominio bat erosi eta foroa bertara pasatzea.

Ez dakidana da gaur egun ordaintzen ditugun hosting eta abarrekin alderatuz zenbat igoko litzaken kostua. Gaia kontrolatzen duen norbaitek azalduko balu, eskertuko nuke. Baina uste dut hurrrengoan berriz dirua bildu behar denean hosting eta abarrak ordaintzeko, diru bilketa handixeago bat egin eta .eus-era pasatzea posiblea izango litzakela.

Gaur egun erraztasun handiak ditugu jendeak donazio txikiak egin ahal izateko: sare sozialetan .eus domeinura pasa nahi dugula aipatu eta horretarako bizum bidez ekarpenak eskertuko genituzkela erranez, nik uste dirutxo  bat lortzeko ez genukela arazorik izango..

Alde teknikoa ere ez dut kontrolatzen, ez dakit zenabteko lana suposatuko luken migrazioa egiteak edo dena delakoak..

Beno, hortxe proposamena! Ni baino gehiago kontrolatzen duzuenek argibide batzuk ematen ahal badituzue, primeran.

Segi bizkor!

Ainz

Guebs-en 15€-gatik erregistratu eta 2 urtez eduki daiteke .eus domeinu bat. Ondoren urtero 21€ ordaindu beharko lirateke.

https://www.guebs.eus/domeinuak/eus