One Piece Terminologia 2.0

Sortzailea Bilhau, 2023ko Urtarrilaren 06a, 20:40:16

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Bilhau

Hari honen bidez One Piece euskaratzen dudan bitarten arkuz arku erabili ditudan terminoak zehaztuko ditut, etorkizuneko itzultzaileek ere berdin erabil ditzaten hala nahi badute. Honen aurretik "One Piece Terminologia" izeneko haria begiratzea komeni da.

Hotsak itzultzeko gidaliburua
https://www.berria.eus/estiloliburua/gaikako-hiztegiak/21

Pertsonaien izenak
- Marshall D. Teach: Marshall D. Teach "Bizarzuri"
- Jesus Burgess: Jesus Burgess "Txapeldun"
- Doc Q: Doc Q "Herio"
- Van Augur: Van Augur "Supersonikoa"
- Zorok Sanjiri: Bekain-oker / Sukaldari lizun
- Sanjik Zorori: Algaburu
- Sanjik Zeffi: Azeri zahar

Kontzeptu garrantzitsuak
- Devil fruit: Deabruaren fruitua
- Gorosei:
1- Entitateari erreferentzia egiteko: Horrelaxe utziko da: "Gorosei"
2- Gobernu Zentraleko agintari gorenak, bost pertsonako talde gisa: "Bost zaharrak/agureak"
- World Government: Gobernu Zentrala
- Kenbunshoku no Haki: Behaketa-koloreko Hakia
- Will of D. : Dren borondatea
- Poneglyph : Halaxe uzten da
- Busoushoku no Haki: Armadura-koloreko Hakia
- Haoushoku no Haki: Agintari-koloreko Hakia / Enperadorearen Hakia
- Banbutsu no Koe/La voz de todas las cosas: Gauza guztien ahotsa
- Eternal youth (Trafalgar Law-en abileziak ematen duena): Biziarteko gaztaroa
- Gear (Luffyren abileziaren mailak): Martxa
- Fruituak Abilezia ematen du.

Skypiea

- Void Century/Siglo Vacío: Ehunurteko galdua
- Unspoken Story: Historia Mutua
- The True Story: Benetako Historia
- Knock Up Stream: Goranzko korrontea (ETBk horrela itzuli zuen).
- Shandorian Golden Belfry Bell: Shandorako Urrezko Kanpaia/Kanpai Handia. Bertakoek "Shandorako Argia" esaten diote (The Light of Shandora)
- Sea Cloud: Itsas-lainoak
- Milky Dial: Esne Diala
- Impact Dial: Talka Diala
- White Sea: Itsaso Zuria
- White-White Sea: Itsaso Zuri-Zuria
- Lord of the Sea (suge erraldoia): Zeruetako Maisua
- Upper Ruins: Goi-hondakinak
- Upper Yard: Dagoen bezala uzten da
- White-Barbed: Burdin hari bizardunak
- Ordeal: Proba
- Ordeal of Iron: Burdinaren Proba
- Ordeal of Swamp: Zingiraren Proba
- Ordeal of String: Harien Proba
- Ordeal of Balls: Bolen Proba
- Survival Game/Battle: Biziraupen Jokoa
- Divine Soldiers: Gerlari Zerutiarrak

Pertsonaien izenak (Jaya, Skypiea)
- Mont Blanc Cricket -> Bere horretan uzten da, baina Luffyk "Morkotx" esaten dio (EITB).
- Gan Fall -> Gan Fall. Izen osoa esaterakoan "Zaldun Zerutiarra, Gan Fall"
- Luffyk Gan Fall-i: "Zaldun bitxi"

Aju

Nik esango nuke EhunurteKO galdua izan beharko litzatekela.

Bilhau


Bilhau

#3
Zuek nola jarriko zenukete "Will of D." edo "Voluntad de D."?

Aju

D-ren gogoa edo borondatea? Kurtsiba batekin D hizkia nabarmenduz? Halaxe da gramatika, horrek ez du atzera bueltarik.

Bilhau

Inkesta bat argitaratu dut terminologiaren inguruan!

Aju

Ba Bost agure zerutiarrak bozkatzera nindoan, itzulpen egokiena bezala ikusten dudalako, baina originalean uzteak agian gehiago konbentzitzen nau. Gainera ziur azpititulu askotan eskertuko dela termino motz bat erabiltzea.

Bilhau

Agian lehen aldian ohar bat jarriko dut, eta handik aurrera "Gorosei" erabili. Dena dela, iristen denean pentsatuko dut. Eskerrik asko, eta hurrengo kapitulua bihar-edo :olatua: