Bueltan

Sortzailea Ainz, 2020ko Otsailaren 28a, 20:12:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ainz

Kaixo denoi!! Ze poza eman didan foroa oraindik bizirik mantentzen dela ikusteak. Seguruenik ez zarete nirekin gogoratuko baina orain dela urte batzuk materiala berrigotzen aritu nintzen. Denbora faltagatik gero eta gutxiago sartzen nintzen forora eta azkenean erabat ahaztu nuen.

Berriro ere laguntzen hasi nahiko nuke ahal dudan gauzetan. Ni informatikaria naiz eta ikusi dudanez (aurreko hariak irakurtzen ibili naiz) hemendik bada informatika kontrolatzen duen jendea. Web orriak nire "fuertea" ez izan harren, zerbaitetan lagundu dezaket.

Igoerak/berrigoketak egiteko materiala beharko nuke. Post batean irakurri dudanez, jendeak esperientzia txarrak izan ditu disko gogorrak utzi eta gero berreskuratu ezinda. Nik ez dut arazorik hutsik daukadan disko gogor bat uzten eta materiala duenak bere etxean egitea kopia eta ondoren diskoa jasotzera pasako nintzateke. Horrela ez dago materiala galtzeko arazorik.

Esango didazue.

Josu Etx

#1
Kaixo eta ongi etorri berriro ere. Eskerrik asko laguntzeagatik. Nik gutxinaka ahal dudan guztia jeisten ari naiz, baina guztia ez dago jeisteko eskuragai. Jendea azken aldian ez dago oso aktibo eta nahiko material dago erorita dagoena.

Zer egiteko prest zaude?

Gauza nahiko ditugu egiteko: Film onenak kalitate handian igotzea, materiala online ikusgai jartzea, filmen informazioa gehitzea (sinopsia egin eta eredua jarraitzen informazioa betetzea), azpititulatu edo azpititulatuta dauden filmak eta telesailak igo...

Baliteke berak bere estiloan eta bere kabuz egin nahi izatea, baina zu informatikaria izanda baliteke MikelEiza -k egiten ari den aurkibidean lagundu ahal izatea.

Ainz

Oraingoz irudi errealeko filmak jaisten hasi naiz. "Mezu berrienaren egilea"-ren arabera ordenatu eta lehenbizi zaharrenak direnak jaisten hasi naiz (erortzeko probabilitate handiagoa izan dezaketela uste dut). Onekin batera erorita dauden estekak zein diren komentatzen joango naiz.

Filmei informazioa gehitzen eta eredu estandarra aldatzen ere lagundu dezaket.

Dagoen material guztiaren datu base bat egitea ere pentsatu dut, ahalik eta informazio gehien bilduz: film/seriearen datuak, igotako materialaren datuak (dauden bertsio guztienak), estekak, ... Hau programa bat erabiliz automatiko egiteko, denak formatu estandar bat eduki beharko luke. Hau dela-eta lehentasuna dena estandarizatzeak izango luke eta ondoren datu basea egin.

Aurkibidean laguntzari behar badu prest nago ahal dudanean laguntzeko.

Josu Etx

Nola zoaz, guztiak jeitsi dituzu dagoeneko? Erorita zeudenak "offline" Sub-boardean sartu ditut, ea dituztenek igo ahal dituzten. Mila esker

Ainz

Ia gehineak jaitsi ditut baina oraindik batzuk falta zaizkit, hala ere Megan material asko dago eta honen deskarga mugak direla-eta oraindik pare bat egun beharko ditut dena jaisteko. Oraindik Jdownloader-era gehitzeko film batzuk gertzen zaizkit, oraingo saioan falta direnak gehitzea espero dut. Ea zortea dagoen eta eroritakoak igotzeko aukera dagoen.

Josu Etx

Posible litzaizuke, film guztiak jeisten dituzunean gutxinaka mp4 h264-era bihurtu eta megara igotzea, online eskuragai izateko? Mila esker lanarengatik.

Arsenicum

Kaixo Ainz!

Film errealekoak nik dauzkat jaitsita. Agian berriren bat ez dut izango, baina gehienez ere 5 edo 6 izango dira.

Eta megara igotzen ibili nintzen, baina ez dut izan linkak publikatzeko astirik.
Bihar agian zerbait egiten hasiko naiz. DLC erraldoi bat egin nahi dut, eta bertan Film guztiak jarri.

MP4ra pasatzearena ere ideia ona da, baina orduan 6 TB-ko beste disko gogor bat bete beharko nuke.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ainz

Kaixo Arsenicum!!

Niri ordenagailua izorratu zitzaidan aurreko astean eta gaur arte ez dut konpontzeko denbora askorik izan. Niri ere zalantza antzekoa sortu zait, mp4 formatura pasatakoan bi bertsioak gordeko genituzke edo baten alde egingo litzateke?

Ikus-entzunezko gaia ez dut askorik kontrolatzen baina irakurtzen ibili naiz eta ondorengo puntuak ondo ulertu ditudan jakin nahiko nuke.

Linux erabiltzen dudanez, mp4 eta h264-ra kodetzeko ffmpeg erabiliko dut. CRF 17 edo 18 erabilita ez da ia kalitaterik galtzen eta irteerako fitxategiaren tamaina sarrerakoaren antzekoa izango da. Kasualitatez sarrerako fitxategiaren irudia jada h264 formatuan badago, ez da berriz kodetu behar, "demux" egitearekin nahikoa da.

Audioak ze formatu eduki behar du, AAC? Megara igotzeaz aparte Drive-era igotzea ere interesgarria izango litzateke ezta? Irudi errealeko filmeen kasuan material gehiena Megara igota baitago.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Ainz  Noiz: 2020ko Martxoaren 18a, 00:56:25Kaixo Arsenicum!!

Niri ordenagailua izorratu zitzaidan aurreko astean eta gaur arte ez dut konpontzeko denbora askorik izan. Niri ere zalantza antzekoa sortu zait, mp4 formatura pasatakoan bi bertsioak gordeko genituzke edo baten alde egingo litzateke?

Ikus-entzunezko gaia ez dut askorik kontrolatzen baina irakurtzen ibili naiz eta ondorengo puntuak ondo ulertu ditudan jakin nahiko nuke.

Linux erabiltzen dudanez, mp4 eta h264-ra kodetzeko ffmpeg erabiliko dut. CRF 17 edo 18 erabilita ez da ia kalitaterik galtzen eta irteerako fitxategiaren tamaina sarrerakoaren antzekoa izango da. Kasualitatez sarrerako fitxategiaren irudia jada h264 formatuan badago, ez da berriz kodetu behar, "demux" egitearekin nahikoa da.

Audioak ze formatu eduki behar du, AAC? Megara igotzeaz aparte Drive-era igotzea ere interesgarria izango litzateke ezta? Irudi errealeko filmeen kasuan material gehiena Megara igota baitago.

Driven kontuak egitea zailagoa da, telefono zenbakia eskatzen dizulako eta ezin dituzulako nahi haina egin. Megan kontuak berehala eta nahi beste egin diztazkezu. Driven .avi-ak online ikusi daitezke baina driveko erreproduktorea oso txarra da eta pila bat konprimatzen ditu bideoak kalitatea asko jeitsiz.
Megak ordea ez du konprimatzen (edo oso gutxi) eta nik nahiago dut.

Berez bideoaren kalitatea kaxkarra bada ez izan beldurrik CRF-a 25-27ra mugitzeko. Nik hemen filmen bat jeitsi dut 1,6GB pisatzen duena bideo kalitatea izugarri txarra izaten (360p txar bat), interneten 1080p-ren bat pisu horrekin jeitsi eta kalitate ona izaten aurkitu dudan bitartean.

Audioa ACC ongi dago bai.