One Piece manga (035/???)

Sortzailea darko, 2007ko Martxoaren 11a, 23:55:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

ONE PIECE

MANGA EUSKARAZ




SINOPSIA
Monkey D. Luffy izeneko gomazko mutilak amets bakarra du: Marra Handian dagoen munduko altxorrik handiena, One Piece-a alegia, aurkitzea eta Piraten Erregea izatea. Bere bidaian zehar lagun mordoa egingo du eta abentura ugari biziko ditu.



FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala: One Piece
Produkzio Urtea: 1997-??
Liburukiak: 51 (oraingoz)
Egoera: Argitaratzen
Egilea: Eiichiro Oda
Argitaletxea: Jump Comics
Nazionalitatea: Japoniarra
Emisioa Euskal Herrian: ETB1, ETB3 (animea)
Pertsonaiak: Luffy, Roronoa Zoro, Nami, Usopp, Sanji...

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: .rar artxiboak
Arduraduna: Darko
Maiztasuna: ahal den erritmoan
Tamaina: MB gutxiko atalak
Hizkuntza: euskara



IRAKURRI ETA DESKARGATU
1. LIBURUKIA (001-008) Deskargatu osorik (MikelEiza-ek igota)
001: Romance Dawn - Abenturaren hasiera
002: Luffy, lastozko kapeladun mutikoa
003: Zoro pirata-ehiztariaren agerpena
004: Morgan "Aizkora-beso" kapitaina
005: Piraten erregea eta ezpatari handia
006: Lehenengo kidea
007: Lagunak
008: Namiren agerpena

2. LIBURUKIA (009-017) Deskargatu osorik (MikelEiza-ek igota)
009: Emakume maltzurra
010: Tabernako gertaera
011: Ihesa
012: Zakurra
013: Altxorra
014: Arduragabekeria
015: Gong-a
016: Borroka Buggy-ren pirata taldearekin
017: Maila

3. LIBURUKIA (018-026)
018: Buggy, pirata pailazoa
019: Deabruaren fruitua
020: Lapurraren bidea
021: Herria
022: Benetan bitxia zara
023: Usopp kapitainaren agerpena
024: Hartaz gezurrik esan ezin den hura
025: 800 gezur
026: Kuro kapitainaren plana

4. LIBURUKIA (027-035)
027: Plana
028: Ilgora
029: Aldapa
030: Ederki
031: Egia
032: Hondamendia
033: Gizon isila
034: Kurahadol etxezaina
035: Beste aldapa


* Banakako ataletan akatsen bat ikusten baduzu, foroan esan beldurrik gabe eta zuzenduko da.








Beno ba, hementxe duzue, uste baino lehentxeago, One Piece mangaren lehen atala (atalka joango da igoera, FHarlockek eman zituen arrazoiak direla eta).

Lehen atal hau besteak baino luzeagoa da, bikoitza edo. Esango didazue gustatzen zaizuen edo ez. Edozein akats edo hobetu daitekeen zerbait ikusten duenak, esan dezala lasai.

Ongi izan!

PD: eskerrik asko Ajuri elinkak nola jarri esateagatik :thumbsup
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

orionatk

Eskerrik asko darko!!!

Jeisten  :hail :hail :hail

Taichisan

AZELAKOA!! nik uste baino lehenago gainera, ez nuen espero ahin azkar irakurri ahal izatea One piece euskaraz!!XD
Benetan eskerrik asko Darko,Krak bat zara;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

MikelEiza

Nik ere ez nuen horren azkar espero :lmaosmiley3. Baten batek deskarga zuzenera igoko balu eskertuko nioke, auzokidearen konexioarekin emulea nahiko geldo baitoakit eta gogo izugarria baitaukat nola gelditu den ikusteko. Eskerrik asko Darko.

Arsenicum

#4
 Oraindik ez dut osorik irakurri baina ikusi dutenaren arabera oso oso lan ona egin duzu. :hail Oso ondo geratu da. Eskerrikasko darko. Seguru atzoko golak hau jartzera animatu zaituela  :smileyy. Ia gol gehiago eta atal gehiago datozen. :lol

Deskarga zuzeneko link bat ere jarri dut, ze 13 MB-ko fitxero bat izanda agian erosoagoa izan daiteke deskarga zuzenetik jaistea. Nik yousendit erabiltzen dut gehienetan. Pasadan euskal partyan hasi zirela gogoratzen dut 1 GB-rekin eta orain 100 MB-ko limitea dago baina ondo dabil.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Ederki dago, lan bikaina egin duzu, bai horixe :thumbsup

Zein letra mota horren izena??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Eskerrik asko, pozten naiz gustatzeaz. Baten batek azalduko balit deskarga zuzenak nola jartzen diren eskertuko nioke, ze hemendik aurrera atalak 4-5 MB-ekoak bakarrik izango dira...

Jonnydbz, "Laffayette Comic Pro" izena du letrak. www.dafont.com-en letra mota pila dago dohainik.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

darko

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Martxoaren 12a, 13:32:48Seguru atzoko golak hau jartzera animatu zaituela  :smileyy. Ia gol gehiago eta atal gehiago datozen. :lol 

Oaindik itxaropena bazeok!! SI DARKO GOL NO PROBLEM!! :msn-wink
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

orionatk

Primerako lana benetan!!!

Gustatu zait bigarren orriko logoa^^

jonnydbz

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Martxoaren 12a, 14:23:22
Zein letra mota horren izena??
Joder, hau irakurri dudanean ez nekien zer esan nahi zuen, eskerrak nik idatzi dudan... :xD Eskerrak ulertu didazun, Dafont ezagutzen dut, oso ondo dago, ta gainera del.icio.us daukat gordeta badeazpada.

Errepikatzen dut kristoneko lana egin duzula, ez neukan irakurrita (ezta anime ikusita ere), euskaraz irakurri beharko dut!!

:thumbsup
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Oraintxe bukatu dut irakurtzen eta oso lan ona egin duzula esan beharra daukat. Espero nuena baino lan hobea, ea horrela jarraitzen duzun.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2007ko Martxoaren 12a, 21:14:55
Primerako lana benetan!!!

Gustatu zait bigarren orriko logoa^^

Bai bai, logo hori niri be asko gustatu zait. Ia artistaren batek koloro apur batekin edo... fororako logoa izan leike, ni ustez behintzat.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Jode, hainbeste lorerekin animo asko ematen dizkidazue. Mila esker! :laughh

Logo hori zerbait jartzeagatik egin nuen, ofizialaren faltan... Eta hurrengo ataletarako, nola jartzen dira artxiboak deskarga zuzenean? Agian oso erraza izango da, baina ez dakienak ez daki :embarrassedd
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

oso ona kalitatea, eta oso garbi ikusten da, itzulpen ona... jarraitu honekin eh!

www.mediafire.com hor browsen aukeratu artxiboa eta upload eman, igotakoan berak emango dizu linka

Arsenicum


http://www.megaupload.com/es/ --> 500 MB
http://www.yousendit.com/  --> 100 MB
http://www.mediafire.com/ --> 100 MB
http://www.turboupload.com/ --> 70 MB

Honetariko edozein al da erabili. Niri mediafirek arazoak eman dizkit, batzutan ez ziren deskargatzen osorik.. eta horregaitik ez zait asko gustatzen :whistling jaja baina bueno.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.