One Piece manga (035/???)

Sortzailea darko, 2007ko Martxoaren 11a, 23:55:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Berehala jaitsiko dut.

Eskerrik asko :thumbsup.

darko

Oraintxe igo dut 12. atala, Zakurra. Beti bezala, uploadetan jaisteko prest dago.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Jaitsita :egiptooo.

Eskerrik asko!!!!

PD: Uste dut upload saileko gaiak finkatzea merezi duela. Ea baten batek "txintxeta" jartzen dion.

orionatk

Mila esker!

PD: gaia finkatuta.
PD2: orain pentsatzen dudala, darko-k ere finkatu ahal zuen, bere posta da eta. Bueno lasai, ez dut beste ezer aldatu  :pla

MikelEiza

Atala irakurri berri dut eta gauzatxo bat. Lehengo orria biratuz gero hobeto geratuko dela uste dut; liburukia ateratzerakoan hobe biratuta jartzen baduzu. Bestela primeran dago :thumbsup.

darko

Eskerrik asko txintxetarengatik orionatk. Nik ez dut uste jartzerik badaukadanik...

Aipamenaren egilea: BeleBeltz  Noiz: 2007ko Uztailaren 18a, 21:26:31
Atala irakurri berri dut eta gauzatxo bat. Lehengo orria biratuz gero hobeto geratuko dela uste dut; liburukia ateratzerakoan hobe biratuta jartzen baduzu. Bestela primeran dago :thumbsup.

Orria etzanda hobeto, esan nahi duzu? Berez horrela zen, baina beno.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

MikelEiza

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Uztailaren 19a, 16:10:09
Orria etzanda hobeto, esan nahi duzu? Berez horrela zen, baina beno.
Hori da. Nire ustez hobeto geratuko litzateke etzanda.

darko

13. atala uploadetan igota.

Agian baten bat Uau! Uau! irakurtzeaz nazka-nazka egingo da (ni behintzat bai).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

MikelEiza

Berehala jaitsiko dut :egiptooo.
Eskerrik asko :thumbsup.

Taichisan

A zelako irrika irakurtzeko, Eskerrik asko gudari!^^ :jack
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Beno, 14. atala ere igota dago Upload-etan.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

Mila esker!! orain bertan jetsiko dut :thumbsup
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

kanda

uau! *O*
one piece manga euskaraz!! ederra ideia!! gazteleraz manga guztia ez dut inondik aurkitzen... euskaraz bada hobe! nahiz eta itxaron behar, ona ideia mutilak!

[aprobetxatzen dut post hau ni aurkezteko, kanda_yuu naiz, eta manga euskaratzea oso ideia bikaina dela deritzot (ni ere ari naiz batzuk itzultzen, hau ez dakit non komentatu ahal dudan...) ba hori, poztenaiz foroa ezagutu izanaz]

Arsenicum


Ongi etorri kanda_yuu!! Taichisanek esan dit lehen idatzi egin diozula korreoz youtubeko bideoengatik eta zuk ere manga euskeratzen duzula. Hemen bertan  idazten badozu be ez da ezer pasatzen, edo nahi badozu Orokorrean komentatu dezakezu zer zabiltzan euskeratzen.


Agurr
Geuk egin ezean, gureak egin dau.