Bideotutoriala - Nola lan egin azpitituluekin

Sortzailea arrakala, 2022ko Otsailaren 07a, 20:28:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

Iepe! Bideotutorial bat prestatu dut azpitituluekin nola lan egin azalduz, nola sortu azpitituluak bideo bati, nola editatu sortuak dauden azpititulu batzun denborak, fps tasa... eta nola txertatu azpitituluak bideo bati. Software desberdinak daude lan hauek egiteko, baina bideoan AegiSub eta Handbrake erabilita egin dut, nik hauek erabiltzen ditut normalean eta.

Espero dut norbaiti baliagarri suertatzea! Ea norbait animatzen den Azpitituluak.eus eta Filmazpit.eus orrietatik azpitituluak hartu, filmei txertatu eta filmak forora igotzen!

Norbaitek zalantzarik baldin badu galdetu lasai, eta saiatuko naiz laguntzen. Eta ea denborarekin bideo gehiago igotzeko modua dudan.