EITB gizarte kontratua ez du bete

Sortzailea FHarlock, 2007ko Apirilaren 05a, 14:48:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

2002-an, ETB, gizarte kontratu bat sinatu zuen, 2005 arte beharko zukeena, baina 2007-ra luzatuz joan dena.

Honi esker, ETB ez zuen urteroko presupuestoei itxaron behar zenbat diru gastatzeko edukiko zuen jakiteko eta ditu hori aurretik jasotzeko, dirulaguntzak ekintza egin ondoren ordaindu ohi bai dira.

Kontratuaren nora norakoak hemen dituzue, diru sarrerak zeaztuz: http://www1.euskadi.net/acuerdos/indice_c.apl?Fecha=22/10/2002

Ba beno, kontratu horretan ETB-ek bikoiztu behar zituen ordu minimo bat zehazten zen, eta ordu kopuru minimo hori ez du bete. Gero euskal bikoizketa etxeak gosez hiltzen egongo dira.

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20070403/sociedad/oposicion-acusa-miren-azkarate_20070403.html

Hortaz gain, audientziak makilatzen dituela zalatu zaio, ETB1+ETB2 ematen du, noski ETB1 jeisten joango da ETB2-n zentratzen direlako, eta ETB1-ko programazioa, gero eta txarrago, gero eta errepikatuagoa delako. Eta audientzi ofizialak eman beharrean, kaleko inkestako batekoak ematen ditu... gaizki usaintzen du honek.

Bete ez den beste gai bat, haurrentzako irrati ordu minimoak dira.

Gauza on bakarra, ez dela endeudatzen. Bai Eusko jaurlaritzak diru piloa sartzen duela, ETB-ek darabilen 70%, baina beste kate autonomikoetan antzera dabiltzala uste dut, eta kredituekin gaizki dabiltza. Baina hau lortzeko, euskerazko bikoizketekin negozio egiten lortzen badute, okerrerako da.

Bestetik, ETB bilboko instalazio berriak inaguratu ditu 25 urteurrena festejatuz.
http://eitb.com/euskara/albisteak/albistea.asp?id=365032
http://eitb.com/euskara/albisteak/albistea.asp?id=365066
Udaberrian traslado nagusia hasiko da, eta uda ondoren, informatiboena egingo dute.

Iurreta, ez zaitugu ahaztuko.