No More Tour (2013) (Fermín Muguruza) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea arrakala, 2022ko Irailaren 06a, 09:32:45

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

NO MORE TOUR (2013)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Dokumentala
Urtea: 2013
Zuzendariak: Daniel Gomez, Fermin Muguruza
Gidoia: Fermin Muguruza, Lara Cano, Daniel Gomez
Argazkia: Daniel Gomez
Musika: Fermin Muguruza
Aktoreak: Fermin Muguruza, Daniel Gomez, Aritz Lonbide, Jon Elizalde, Igor Ruiz, Zigor Lanpre, Xabier Solano, Victor Navarrete
Ekoizpena: Talka Records & Films
Sinopsia: Fermin Muguruzaren 2013 No More Tourrek munduan barrena topatutako erresistentzia eta konplizitatez osatutako mapa bat marrazten du. Bost hilabeteko biran emandako berrogeita hamabost kontzertu guztira, hogeita hamar urtez taula gainean izan ondoren. Akaso behin betikoa izan daitekeen bira.
Nota Filmaffinityn: 6,7



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara (zati batzuk azpititulatuak)
Iraupena: 105 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,17 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (YouTube)
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*


Ekaitz Aldi

PINTXOAK EUSKERAZ:

Kaixo Euskal Encodings-en lanean gogor ari zaretenoi (`Arrakala´ kasu hontan). Zuen "webguneko" erabiltzaile kontsumista izan gara azken sei-zazpi urtetan zer nahi hura hartu izan delarik gure ekintza hutsa, oraingoan ordea eskaera desberdin batekin gatorkizue, gune hontara igo/igotzeko duzuen materiala eskatzera hain zuzen ere. Ez dakigu zenbat zareten ez bakoitzak zer/zenbat material daukazuen eta gustatuko litzaiguke "dena" fisikoki (digitalki esan nahi dugu) lortzea (animazio eta irudi errealeko filmak, azpititulatuak batizpat eta zenbait serie ere bai) ondorenean jendeari "usb-etan edo" banatzeko batizpat (baina ez bakarrik) gure herriko/herrietako guraso munduan/munduetan (batizpat ikastola-eskola inguruetaz hari gara), euskerazko lanak familiartean eta etorkizuneko pertsona helduak bultzatzeko gunerik `gogorrena´ delakoan bait gaude.

Zenbait borrokak jarraitzen badu ere euskera eta ikus-entzunekoen inguruan (Pantailak eta plataformak euskeraz? Eitb beste bide bat hartzea? Zinemak euskaraz? Argia-Berria-Elhuyar-Tokiko komunikazio taldeetako yutubeko bideoak bakarrik ikusi? Euskaldun denak Euskal-encodings-en materiala igo eta jaitsi ibiltzea?) gure hau ekintza zuzen zuzena eta oso eraginkorra izan daitekeelakoan gaude, jendeak beren ordenagailuetan eta telebistetan pintxoetako ikus-entzunekoak gorde ditzaketelakoan baikaude. Bururapen hau agian ikastolako atarian ordu gehiegi igarotzen dugulako izango da, kar kar!!


I. eta S.

postdata:
Email hau 2 pertsonak sinatzen dugu baina materiala beste dezenakari helaraziko genioke guk eta horrela gelditu gabe zabal daitekeelakoan gaude, hau egiteko taldetxo bat ere erraz sortu daitekeelakoan gaude. Ikus-entzunekoak euskerara gerturatzeko bidean hasi hau ernaldu dezakegu!!

Istoria hontan parte hartu nahi bazenuke idatzi ezaiguzu beheko emailera eta gure helbidea zein den erantzungo dizugu, suposatzen dugu MEMORIA ERAMANGARRI horietakoetan bidaliko zenizkigukeela materialak, horrela balitz adierazi ezaiguzu zer nahi zenuken (berriro zuri bueltatzea "MEMORIA" behin guk kopiatu dugunean edo bere kostua [erosketa eta bidalketa] ordaintzea, edo beste moduren bat)


emaila:
ekaitzaldiabloga@gmail.com