Gutako Azkena - The Last of Us (2023) (Craig Mazin) [1080p|MEGA|ONLINE]

Sortzailea arrakala, 2023ko Urtarrilaren 31a, 13:45:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

GUTAKO AZKENA  -  THE LAST OF US (2023)




Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Zi-Fi / Drama / Beldurrezkoa / Akzioa / Thrillerra
Urtea: 2023
Denboraldiak: 1
Atalak: 9 / 9
Zuzendariak: Craig Mazin (sortzailea), Neil Druckmann (sortzailea), Craig Mazin, Neil Druckmann, Peter Hoar, Kantemir Balagov, Ali Abbasi, Jasmila Zbanic, Jeremy Webb, Liza Johnson
Gidoia: Craig Mazin, Neil Druckmann. Bideojokoa: Naughty Dog
Argazkia: Ksenia Sereda, Eben Bolter, Nadim Carlsen
Musika: Gustavo Santaolalla, Dave Fleming
Aktoreak: Pedro Pascal, Bella Ramsey, Anna Torv, Gabriel Luna, Merle Dandridge, Storm Reid, Melanie Lynskey, John Hannah, Nico Parker, Nick Offerman, Jeffrey Pierce, Murray Bartlett, Elaine Miles, Con O'Neill, Natasha Mumba, Lamar Johnson, Keivonn Woodard, Marlee Grace Becker, Ashley Johnson, Troy Baker, Kevin Sateri, Brad Leland, Graham Greene, Brendan Fletcher, Max Montesi, Rutina Wesley, Taylor St. Pierre, Pardeep Singh Sooch, Connor Stanhope, Nelson Leis, Riley Davis, Arielle Rombough, Sonia Maria Chirila, Autumn T. Dang
Ekoizpena: PlayStation Productions, Sony Pictures Television, Naughty Dog, The Mighty Mint, Word Games. Banatzailea: HBO, HBO Max
Sinopsia: Hogei urte igaro dira zibilizazio modernoa suntsitu zenetik, gizakien gorputzaz jabetzen den onddo baten ondorioz (cordycepsa). Joelek, bizirautea lortu zuen gizon batek, koarentena-eremu zapaltzaile batetik atera beharko du Ellie neska gaztea. Elkarrekin Estatu Batuak gurutzatu beharko dituzte, elkarri lagunduz bizirauten saiatzeko... Naughty Dog-en izen bereko bideojoko ezagunaren telesailerako egokitzapena.
Nota Filmaffinityn: 8,1



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Ingelesa
Iraupena: 50 min inguru ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,45 GB inguru ataleko
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, atalaren erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*


arrakala

#1
Beno, ba telesail puska hau euskaratzen hasi naiz. Oraingoz lehenengo bi atalak lixto, lehenbailehen egingo dut hirugarrena. Astero atal berri bat estreinatuko da, saiatuko naiz azkar xamar euskaratzen eta igotzen. Aunitz gustatzen ari zait telesaila, urteko potenteenetako bat izateko itxura du  :garagardoa:

Bilhau

Itzel, eskerrik asko. Orain euskaraz dagoela, ez dut aitzakiarik ez ikusteko :barregaizto:

arrakala


Aju

Eskerrik asko. Atzo ikusi nituen lehen biak, itxura oso ona du, eta 3. atala oso ona dela irakurtzen nabil.

Bere egunean jokoa jokatzen hasi nintzen eta berehala utzi nuen, jokoa baino pelikula bat zirudielako. Argumentu oso oso ona zuen, baina joko bati jokoa izatea eskatzen diot.

arrakala


Bilhau

Earra! Ea bilatzen dudan tarterik ikusteko, jende askok gomendatu dit

Aju

Azpitituluok Netflixek itzultzen ditu ala azpitituluak.eusetik aterata daude?

arrakala

Nik itzultzen ditut, jeje.. HBO ari da emititzen, 50 hizkuntzatan dauzka azpitutuluak, baina euskaraz ez.. beraz geronek egin behar  :zaldian:

Aju

Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2023ko Otsailaren 06a, 18:30:56Nik itzultzen ditut, jeje.. HBO ari da emititzen, 50 hizkuntzatan dauzka azpitutuluak, baina euskaraz ez.. beraz geronek egin behar  :zaldian:
Deitu Netflixera eta esan jartzeko zu Dahmerren itzultzailearen lekuan :barre: Oso lan ona.

arrakala

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Otsailaren 06a, 18:56:05
Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2023ko Otsailaren 06a, 18:30:56Nik itzultzen ditut, jeje.. HBO ari da emititzen, 50 hizkuntzatan dauzka azpitutuluak, baina euskaraz ez.. beraz geronek egin behar  :zaldian:
Deitu Netflixera eta esan jartzeko zu Dahmerren itzultzailearen lekuan :barre: Oso lan ona.

 :barre:

arrakala

5. atala igota! Estreinaldia aurreratu dute, astelehenean Superbowla omen dela eta.. gaur gauerako plan ederra! :ospatzen2:

Aju

Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2023ko Otsailaren 11a, 14:17:085. atala igota! Estreinaldia aurreratu dute, astelehenean Superbowla omen dela eta.. gaur gauerako plan ederra! :ospatzen2:
Joe, buelta bat ematera ateratzekoa nintzen :aluzinatzen:

Gauean Athletic :txistu2:

Eskerrik asko!

arrakala


arrakala