Haurrentzako serieak

Sortzailea Sephiroth, 2023ko Abuztuaren 01a, 17:34:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Sephiroth

Kaixo!

Ba al dago haurrentzako serieak edota filmak jaisteko atal bat? ez dut "pocoyo" edo "pepa pig" horrelako marrazkiak aurkitu nire lagun baten mutilentzako

eskerrik asko!

arrakala

#1
Kaixo!

Haurrentzako telesailak bilatzeko, errezena aurkibidean bilatzea da. 'Aukera gehiago' sakatzen baduzu, 'Haurrentzat' laukitxoa aukeratu ahal izango duzu, eta horrela haurrentzat egokiak diren telesailak bakarrik agertuko zaizkizu. Behin hori eginda, modu desberdinetan sailka ditzakezu telesail horiek, puntuazioaren arabera, urtearen arabera, herrialdeka, ...

Bideotutorial honetan azaltzen da nola atera zukua aurkibideari, 2:40-tik aurrera, interesatzen bazaizu.

Aipatzen dituzun bi telesail horiek ez ziren inoiz bikoiztu euskarara, baina aukera handia daukazu hala ere.

Edozein zalantza, galdetu lasai.

Segi bizkor!


Sephiroth

Benetan eskertzen dizut. Izugarri lagundu didazu. Ongi izan eta mila esker euskara bultzatzeagatik