Nor da pertsonaia?

Sortzailea FHarlock, 2006ko Otsailaren 13a, 22:57:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 3 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

m374L1z3R

Hona hemen erantzuna

The comic Strip:

+Karate Kat

+Mini Monsters

+Street Frogs

+Tigersharks
aton goukakyuu no jutsu

FHarlock

m374L1z3R, ontzat ematen dut edo euskerazko izenik eman ez duzulako, google tranpa erabili duzula pentsatu beharko dut.

Seriearen izena, Komiki tira zen, Rankin Bass-ek eginiko serie gordailua, telebista bakoitzak bere gustura emititzen zuena. Rankin, urte askotan animazioa egiten ibili zen. Famatuena, zihurrenez, Thundercats dugu, baina nire ustez, bere produkzio oberena, "El ultimo unicornio" artelana da, nire ustez, ameriketan 80 hamarkadan egindako zinemarako animazioko filme onena, zein badiduri, irudi errealeko remake bat laster egingo dutena.


Seriaren hasierakoa sarrera hemen ikus daiteke: http://www.retrojunk.com/details_tvshows/361-the-comic-strip/

Lau series osatzen zuten, batetik, Katu karatelaria:


Ez dut gehiegi gogoratzen, serie nahiko tipikoa.


+Mini Monsters

Beste serie tipiko bat. Haurrekoa baino zertxobait entretenigarriagoa.

+Street Frogs, kaleko igelak.

Marrazkigileek erreferentziaz erabiltzen zituzten buruak:


Sarrera ikusi nahi baduzue, joan hona: http://www.retrojunk.com/details_tvshows/112-street-frogs/
Ez dut gehiegi gogoratzen, baina entrenigarria. Bereziki, abestiak zituelako, nahiko martxosoa zen, hori kenduta, tipokada bat izango zitekeen.

+Tigersharks, guk tigremarrazoak bezala ezagutu genituenak

Pertsonaiak: http://cartoons.vpga.com/Tigersharks/bios/ eta eurengan oinaturriko jostailuak http://cartoons.vpga.com/Tigersharks/toys/
Sarrera, hemen ikusgai: http://www.retrojunk.com/details_tvshows/362-tigersharks/
Taldetik gehien gustatzen zitzaidana. Zihurrenez atal luzeagoak zituelako (2 zatiko atalak atal bat bezala ikusi genituen), abentura gehiago zituelako, eta kontzeptua, kuriosoa zen. Bestela, talde serie beste bat bakarrik izango zen.

Zuten ontziaren diseinua, asko gustatzen zitzaidan. Seriearen hasieran, ikusten genuen, nola Mortse izeneko zientzialariak, igerileku berezia sortzen zuen, zeini esker, bertan sartutakoak, itxuraldatu eta urpean arnas zezaketeen. Buruzagiari buruan moztekoa agertzen zitzaion, Olargarneri buruko ilea olagarro bizi baten, beste bat, izur genuen, izurde itzura hartuz, taldeko gazteak, Angelika eta dortoka antza hartzen zuen Bronk. Zuten txakurra ere itxularda zitekeen.

Ur gainean etsai batzuk zituzten, eta ur azpian beste batzuk. Gogoratzen naiz nola kapitulo batean etsaiek igerilekuaz egin eta itxuraldatu ziren, nahiko itsuzi.

Buruzagia, Spoken abotsa zuena.

Eskumatik ezkerrera, Angelika, Bronk, Olagarne, Mako, Mortse.

Ontzia, polita ezta?

Angelika eta Bronk.

Izur.

Olagarne, ze nolako ileak.

Urpeko maltzurra...

eta bere bi laguntzaile tentelak, ezin ziren falta.

Eta ur gaineko itsusia ere zen.



Puntuaketa
3 PUNTU - ZANGALOTINO
2 PUNTU - FHarlock
2 PUNTU - m374L1z3R
1 PUNTU - TAICHISAN
1 PUNTU - Barbadil


Ea bada, hurrengo txanda, hasi bada m374L1z3R.

Barbadil

Ez nintzen oroitzen tigremarazoetaz, asko gustatzen zitzaidan :o

Joku hau geroz eta gehiago gustatzen zait, kriston oroimenak ekartzen dizkit.




PD-> Zenbat telebista ikusten genuen garai haietan.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

m374L1z3R

bai, google power ^^. Eske ez nintzan izenaz akordatzen ondo, ta ga?era txarto idazten neban, ba?a azkenian lortu neban. eske tigersharks super mitikua da! umetako serierik onenetarikua...

google halako laguntza moduan erabili leike eo? ez da en plan enfermizo ezebe jakin gabe bilatzen hastera, berez 'tigremarrazo' izenaz ez nintzan akordatzen, ba?a banekixan zein zan...

Bueno ba badoa:

Erreza ba?o errezaua dan bat ^^.

-Lagun talde bat da, non protagonista horietako bat den.

-Irla batean bizi dira.

-Telebista dute.
aton goukakyuu no jutsu

FHarlock


m374L1z3R

xD xD xDDDDDDDDDDDDDDDDDDD

^^'' ordubete bez ez dot iraun xDDDDDDDDDDDDDDD

Marrazki hauen titulu originala:

Ovide







Puntuaketa
3 PUNTU - ZANGALOTINO
3 PUNTU - FHarlock
2 PUNTU - m374L1z3R
1 PUNTU - TAICHISAN
1 PUNTU - Barbadil
aton goukakyuu no jutsu

FHarlock

AipatuPD-> Zenbat telebista ikusten genuen garai haietan.
Garai haietan telebista ona botatzen zuten eta gauza asko ikustea pena merezi zuen, baina gaur egun... gero eta gauza txarragoak. Oso gutxi dira azken urteotan minimo bat gustatu zaizkidan seriak, japoniarrak kenduta GITS SAC eta horrelako materialak ikusgarriak dira, baina japoniar materialetik kanpo, ezer gutxi, Dinsey-ren Kim Possible asko gustatu zait, eta txepel horiek moztu egin zuten. Serie bat egingo ona, eta ez dute ustiatzen.

Aipatugoogle halako laguntza moduan erabili leike eo?
Ezin da kontrolatu, humore piska bat zen. Gainera, googlen zerbait bilatu ahal izateko, nombaitetik hasi behar da, eta zerbait gogoratzen duzula da. Gutxi balitz, nahiko gauza berezia da 4 series osaturiko seriea.

Ovidio bazuen barre egiten arazten zidan gauza bat, sarrerakoan, ikusten zen nola atoloia mugitzen zen.

Beno, eta hauek dira hurrengo PERTSONAIAREN pistak. Askotan seriea esatearekin nahikoa da, baina ez kasu honetan.
- Diruduna da, milloiak ditu.
- Identitate sekretua du.
- Bere garaietan espaziora joan zen.

m374L1z3R

mmmmh...

Lau izugarrietako Reed izan al daiteke?
aton goukakyuu no jutsu

FHarlock

Aipamenaren egilea: "m374L1z3R"Lau izugarrietako Reed izan al daiteke?

Batzutan ongi azaltzen ez naizela iruditzen zait. Hurrengotik, ze kristo ez duzu ulertu?
- Identitate sekretua du.

Denek dakite nor den Red Richards, non lan egiten duen, sein botere dituen eta abar. Marvel unibertsoan identate ezkuturik ez duten pertsonai bakanetarikoa da.

Bai, mister izugarri ere deitzen diote, mote bat bezala, soilik.

Astelen txarra izan dugu, ezta?

m374L1z3R

zuk euki dozu astelehen txarra! edarra kontestazi?ua...
Aipamenaren egilea: "FHarlock"ze kristo ez duzu ulertu?
U??

Posibilitate bat izan zitekeen, ta nik dakidanez joko hau horrelako galdera sortekin jolasten da.Ez dozula asmatzen? bale, ba hurrenguan agian...
Ondo irakurri dot, bai. Ta ondo erantzun ere. Hurrengo batian zaindu zuk zeure erantzunak...
aton goukakyuu no jutsu

FHarlock

Erantzun umoretsu bat izan nahi zuen, emotikona ahaztu zitzaidan. Sentitzen dut.

Beste egun bat, beste pista bat:

- Diruduna da, milloiak ditu.
- Identitate sekretua du.
- Bere garaietan espaziora joan zen.
- Bere momentuan, zinemarako bi luzemetrai izan zituen. Biak, ETB-k eman zituen.

Zangalotino

Batma izan liteke, Justizia ligarekin espasiora irtetzen zen eta Tim bartonek egin zituen bi filmak gogoratzuenak dira. :lol:  :lol:

FHarlock

Ea bi pista hauek hobeto azaltzen ditudan oso argi ez direla geratu iruditzen zait eta:
- Bere garaietan espaziora joan zen.
- Bere momentuan, zinemarako bi luzemetrai izan zituen. Biak, ETB-k eman zituen.

Bere garaietan espaziora joan zela, esan nahi du, serieko momentu kronologikoa baino lehen espaziora bidaiatu zuela, seriean ez duela egiten, eta ez duela ondoren egingo. Bere lanbidea zela eta bidaiatu zuen, obe esanda, bere lanbidea bidai horiek egitea zen, eta lan hori bukatu zuela, astronauta ohia dela.

Bere momentuan, zinemarako bi luzemetrai izan zituen. Hau da, seria egin zen garaian serieko teknikak erabilita, estilo berdinarekin, bi zineko filme egin zituztela.

Zangalotino

Thunderbirds-en buruzagia izan daiteke.
Bota beste pista bat oso galduta nabil :D  :D

Barbadil

Oraingoan zaila jarri duzu FHarlock  :?

Pista bat mesedez
Kupel txarretik...
ardo onik ez.