Aurkezpena!

Sortzailea donatello, 2008ko Azaroaren 26a, 22:02:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

donatello

Kaixo denoi, aspaldidanik naiz foro honen irakurlea, eta behingoz erabaki dut bertan idaztea. Ia geihenok bezala, ez naiz atzo goizean jaioa, eta zuen bezain beste maite ditut, hemen jartzen dituzuen hainbat eta hainbat telesail, eta noski...Dragoi Bola, Kapitain Planet,...eta haimbat geihago.

Laguntzeko prest nauzue, baina laguntza morala eta banaketakoa geihago izango denaren ustea daukat (izatekotan), ze nire herrian oraindik ez da TDT seinalea heldu, eta gainera ez daukat grabagailurik..beraz...

Bada horixe, kaixo denoi!

Eta hasteko galdera bat egin nahi dizuet:

Badakit urteak direla iada, etb-k ninja dortokak emititu ez duela, baina zuetako inork ba al dauka, edo lortu al dezake, ninja dortokak-en opening-a euskaraz? Biziki eta bihotzez eskertuko nioke...

Eskerrikasko denoi!


AKET

Ongi etorri donatello,
Nik ere telesail horren atzetik nabil, ez dut uste inork openinga eukiko duenik, itzaron beharko dugu ea etb3n botatzen duten.

Aju

Ongi etorri.

Lortzeko aukera bakarra ETB3an ematea da, inork ez baitauka. Serie zahar asko dabiltza errekiperatzen, denbora kontua baino ez da.

Taichisan

Ongi etorri Donatello ta eskerrik asko esan duzunarengatik^^

Egia esan hemen daukazu Ninja dortoken friki bat, usease niXD Esan dizuten bezela telesaila edukitzeko modu bakarra ETB3 da ta zihur eduki emitituko dela guztia, dena den nahi izatekotan lehen irudi biziko filmea duzu eskuragarri euskaraz.

Baita ere esan FORTAk( kate autonomiko guztien banatzaile nagusia) TMNT telesaila erosi duela ta zihur asko laster euskaraz ikusteko aukera eukiko dugula, baino oraindik ez dakigu noiz izango den ,jakinda aspalditik etbko zuzendariek asko erosi dutela euskaraz bikoizteko baino ondino ez dira ezta bikoizten hasi, slam dunk adibidezXD

P.D.: Ze ostia gertatzen hari da aste ontan etb3gaz? de katxondeo dabiltzate ala zer?? seinalerik ez gehienetan, atzoko one piece guztiz izorratuta "no signal" putarengatik, gaur doremiren magiako 7.minutuan klabatu zaie irudia guztiz estatikoa ta 3 orduz gainera, etb2an berdin gertatu zaie, ta flipantea zeren gainera konturatu direnean korte a Casper, endinga erditik emititu ta listo(donkeykong, hirukiak ta casper osoak janda!) ta gero berriz Martinaren iragarki bategaz SNORKAK baino lehenago, atal erdia moztuta ta galduta :manifa: :manifa: ta para kolmo ya Gudakatuekin gertatutakoa, derrepente telesailaren 11.minutuan,!flap :stargate003:! mihiluze eta horrelakoa da bizita etb1ekoa! etb1 emititzen etb3 logoagaz ta gero BETIZU, justo Sakura emititzen hasten zirelarik!! ni flipatzen egon naz benetan, nolatan egin daiteke horrelako astakeri ta ankerkeriak kate autonomiko batek! eske no me jodas, ezta TELE BILBAO ta EZTA LOCALIAk ez ditu honelakoak sekula egiten ta aurrekontu gutxiagoa daukate! :manifa: :manifa: ;tximuzoro
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2008ko Azaroaren 27a, 20:58:50slam dunk adibidezXD
Ejem, informazio hori ez zait iritsi orainarte!! Nolako proiektua neukan pentsatuta emititzen bazuten... Preparatzen hasi behar da fijo???