Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 16:47:14

Izenburua: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 16:47:14
Hasteko historia klasetxo bat... euskal-encodings izena eta proiektua "Orophin"-ek sortu zuen 2003an. Berez, Dragoi Bola euskeraz muntatzeko foroa lez sortu zuten, baina arturo erregea eta beste serie batzuk ripeatzeko asmoa zegoen. Azkenean bertan behera geratu zen foroa eta proiektu guztiak geldirik. 2005ko abenduak 8an berriz zabaldu zen foroa gaur egun ezagutzen dugun moduan (itxura aldaketak alde batera utzita) eta ordutik hona ia 4 urte pasatu dira.

4 urte ez dira egunero betetzen, eta zerbait egin beharko genuke 4. urteurrena ospatzeko, ezer handirik ez bada be. Serieren bat ripeatu... pelikularen bat... ez dakit, bakoitzak ideiak eman ditzala.

Baina batez be, aukera ikusten dut aldaketaren bat egiteko, foroa hobetu dadin. www.euskal-encodings.com nabigatzailean sartuta Bolg-a zabaltzen da. Foroa ezagutzen ez duenarentzako hori da euskal-encodings-en itxura eta egia esan behar bada, bloga ikusita nahiko itxura eskasa ematen dugu. 2008ko abuztuaren 15an zabaldu zan eta ordutik hona zazpi mezu idatzi dira, eta azkena apirilan. Egunero idaztea nahiko zaila da, baina astero edo zerbait idatzi beharko litzateke, txandaka edo. Blog honetan ere, sarrerako mezu bat jarri beharko genuke, Pop-Up leiho horretariko batean esanez web honetan ez dagoela material ilegalik eta linkak baino ez direla agertzen etab. hau da: eskuak garbitzeko mezu horietako bat.

Blog hau ere bakarra izan beharko litzateke, ez dakit nork sortu zuen euskal-encodings.dg edo ez dakit zelango web bat ere eta sustatun edo nonbaiten agertu zen. Gauza hauekin ere nahiko itxura txarra eman dugu orainarte. Foroak be nire ustez berrantolaketa bat behar du, mezu kopuruaren araberako taldeen izenak... (heldu berria, bihurkorra), upload-ak, proiektuak (batez ere azken hau), norbaitek ideiak ematea eskertuko nuke. Ni imajinaziorik gabe geratu nintzen bere egunean.

Ba hori, gauza nahiko ondo doa, egunero dago foroan zerbait berria, norbait berria... eta antolaketa eta bultzada txiki bategaz nik uste dut asko irabaz dezakegula.

Zuen iritziak irakurri gure dotaz! Ikusiko zenduen mezu osoa batueraz idatzi dotela azkeneko mezu hau izen ezik. Blog-eko sarrera guztiak batueraz idatzi beharko zirelako nire ustez. Euskalkiak norberak erabilteko eta gauza ofizialetarako batuera.

Andoni.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 16:57:11
Zaila da ezer berezia ateratzen daukagun materialarekin... nik One Piece eta Dragon Quest, une honetan egiten ari naizen proiektuak, ahal dudan erritmoan ateratzen jarraituko dut, ze nahiko izorratuta ibiltzea tokatzen zait aurten :wacko
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: orionatk Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 18:04:40
Bueno, ba 4. urteurrena ospatzeko saiatuko naiz Dragoi Bola kapitulu sorta eder bat jartzen...  :egiptooo
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 19:58:02
Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 18:04:40
Bueno, ba 4. urteurrena ospatzeko saiatuko naiz Dragoi Bola kapitulu sorta eder bat jartzen...  :egiptooo
Hori ederto egongo litzateke!!

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2009ko Urriaren 18a, 16:47:14
4 urte ez dira egunero betetzen, eta zerbait egin beharko genuke 4. urteurrena ospatzeko, ezer handirik ez bada be. Serieren bat ripeatu... pelikularen bat... ez dakit, bakoitzak ideiak eman ditzala.
Ripeatzearena betikoa litzateke, jendea badago marrazkiak eta pelikulak igotzen dituztenak. Zerbait berria eta nobedosoa izateko, benetan nobedadea izan beharko litzateke. Eta orain nobedadeak gutxi daude, Blue Dragon agian, baina hau Taichisan egiten dabil jada. Bestela nodebadea izateko bikoiztuta ez dagoen zerbait azpititulatzea litzateke. Ni prest egongo nintzateke subak itzultzeko, baina timeatu eta gauza horiek guztiak ez. Gaztelerazko srt edo ass batzuk aurkituz gero ez litzateke hainbesterako zerbait ateratzea.

Hemen faltan botatzen dudan zerbait HDn egindako gauzak dira, Dragoi Bola Zren filmeak puntazo bat dira. Gainera orain HD rawak lortzea ez da zaila. Adibidez Ghost in the Shell-en lehen denboraldiko BRripak atera berri dira, Full HDn gainera. Srt subak baditut, nahi izanez gero zerbait ateratzea posible litzateke, 26 atal dira soilik. Hau nire esku egitea badago, raw-ak oraindik torrent bidez jeisteko moduan badaude eta subak itzultzea bere lana dauka, baina egin daiteke.

Anime munduan azken nobedadea Fairy Tail da, lehen atala estreinatu berri dago. Hau azpititulatzea ere badago (srt edo ass-rik egonez gero), baina anime hau oso luzea izango da eta horrelako proiektu bat hastea arriskutsua da eta porrot batean buka daiteke. FMA2 ere hor dago, Heroiak bera. Arlo honetan nobedadeak badaude, bikoiztutako gauzetan ez hainbeste.

4. urteurrenerako gauza asko batuz gero, aste batean gauza berri bat has daiteke. Adibidez, lehen egunean DBko atalak, bigarren egunean peliren bat (berezia bada hobe), hirugarrenean azpidatzitako zerbait, laugarrenean beste gauza bat. 7 gauza izanez gero aste betean egunero idatzi ahalko genuke blogean ere.

Eta nire irudimenak onetarako bakarrik ematen du. Abenduaren 8rako gauzak presta daitezke baina gordeta eduki. Aju adibidez, Flyren beste tomo bat egiten baduzu, edo One Piecen atal batzuk montatu, ordurarte ez jarri. Horrela bi egunerako gaiak egongo lirateke.

Nire aldetik GITS proposa dezaket, interesatzen bazaizue esan eta ordurako atal batzuk eginda izan ditzakedala uste dut.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 19a, 08:34:15
Niri burura etortzen zait foro hontan gehien galdetzen didatena: IZARRETAKO GERRA(STAR WARS), ni trilogia originala euskaraz daukat dakizuen bezela, baino baita ere dakizuenez ezin det ezer ripeatu ta gauza da muntaia egin daitekeela edizio mugatuaren 2. diskoko filmearen zinemetan estreinatutako bertsio originalarekin. Orduan inork lortu ahalko balituzke 3 filme horiek dvdripen(bereziki esan ditudanak) eta nirbaitek itzultzen baditu azpititulo eskaxak(dvdtatik aterako nituzke str-n edo) ba nik uste dut oso material egokiaq izango litzakeela. Baita ere pentsatu dut Mamu harraparien lehen denboraldia igotzea, ia ia prest daukat eta(13 atal dira), baita ere 4.urtebetetzea ospatzeko.

Arsenicumek esaten duen garbiketaren alde ados nago, lehendik ere esan nuen batez ere uploadetan txukundo behar zela, eta blogarena egia esan nik oraindik ez dakit ezta nola funtzionatzen den ere, zeren bestela berri guztiak han jarriko nituzke lehendike ere...

Oriona, zuk Dragoi Bolarekin emoiozu egurre, badakizu gehien itxaroten dutena da etaXD.
Jonnydbz, azpititulatzearen alde nago ni ere, nik pentsatu nuen filme batzuk azpititulatzea(dvdan ditudanak noski), baino azpititulaketetan ez naiz oso trebea ta hasi dezaket baino amaitu ez zihuraskoXD Nik pentsatzen dut adibidez FINAL FANTASI AADVENTR CHILDREN azpititulatu ahalko zela, seguru hemengo askook gustoko dutela, ta euskaraz ikusi ahal izatea asko mereziko dau, baita ere KING OF FOGHTERS ANOTHER DAY mini telesaila, 4 atal dira 10 minutukoak gutxi gora behera, rawak aurkitu beharko ziren baino ez dut uste lan zaila denik, gainera ni hasi nintzen hauek azpititulatzen(lehengoa soilik) baino gero nanai de la chinaXD

Ba bueno, nire proposamenak hor daude ere, gehiagorik bai?
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 19a, 10:25:50
Subak itzultzearena nik egin dezaket, baina itzuli, eta ez hutsetik egin, badaezpada argi gelditu dadila.

KOF jokora jolasten nuen txikitan, ke puntazo, ez nekien animerik zuenik. Lau atal horien subak baldin badituzu bidalizkidazu, horiek itzultzea nire kontu. Gero Final Fantasy ez dut sekula ikusi baina egin daiteke, suben bat egonez gero itzuliko nuke.

Izarretako Gerraren inguruan, egia da aspaldidanik horri itxaroten gabiltzala xD. EliteFreak-en bertsio batzuk aurkitu ditut, suposatzen dut bertsio berriak direla, emule bidez banatzen dute eta gazteleraz dago. Ingelesez aurkitu ditudanak DDn zeuden eta linkak ezabatuta zeuden. Badaezpada EFko linkak jartzen ditut, batek 2 CDrako bertsioa da, eta bestea CD bakarrerako:[spoiler]http://www.elitefreak.net/peliculas/2534/starwarsepisodioivunanuevaesperanza.htm
http://www.elitefreak.net/peliculas/2535/starwarsepisodiovelimperiocontraataca.htm (http://www.elitefreak.net/peliculas/2535/starwarsepisodiovelimperiocontraataca.htm)
http://www.elitefreak.net/peliculas/2536/starwarsepisodiovielretornodeljedi.htm (http://www.elitefreak.net/peliculas/2536/starwarsepisodiovielretornodeljedi.htm)

http://www.elitefreak.net/peliculas/676/starwars-episodio4-unanuevaesperanza.htm (http://www.elitefreak.net/peliculas/676/starwars-episodio4-unanuevaesperanza.htm)
http://www.elitefreak.net/peliculas/677/starwars-episodio5-elimperiocontraataca.htm (http://www.elitefreak.net/peliculas/677/starwars-episodio5-elimperiocontraataca.htm)
http://www.elitefreak.net/peliculas/678/starwars-episodio6-elretornodeljedi.htm (http://www.elitefreak.net/peliculas/678/starwars-episodio6-elretornodeljedi.htm)[/spoiler]
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 19a, 13:35:10
Ba jarritako linkak edizio berriarena dira, orduan ez dute balio. Nik esaten diotzuet guztioi badauzkadala originalak ripeatzeko prest, inork ripeatuko balitu orduan hobeago litzake...
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 19a, 13:50:38
Uste nuen esaten zenuela bertsio berria egiteko, eta eszena berriak azpititulatuta jarriz. Horrela hobeto, ze hizkuntza saltoak ez zaizkit gustatzen xD. Orduan hauek ez dute balio. Ea norbait ripeatzera animatzen den, ze hauek edukitzeko gogoak baditut.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 20a, 12:03:52
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Urriaren 19a, 13:35:10
Ba jarritako linkak edizio berriarena dira, orduan ez dute balio. Nik esaten diotzuet guztioi badauzkadala originalak ripeatzeko prest, inork ripeatuko balitu orduan hobeago litzake...

Izarretako gerrarena, nik ripeoa egin ezkero, zuk muntaia egin dezakezu? Holan bada egiteko prest nago.

"Bi eta bat" be ripeatzen nabil. Lehenengo 12 atalak prest dekotaz. 24. atala ez dekot eta bantenbat seguruenik txarto egongo da bebai. Aket-egaz berba in beharko dot, ia berak badeko zeozer.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 20a, 14:57:55
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2009ko Urriaren 20a, 12:03:52
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Urriaren 19a, 13:35:10
Ba jarritako linkak edizio berriarena dira, orduan ez dute balio. Nik esaten diotzuet guztioi badauzkadala originalak ripeatzeko prest, inork ripeatuko balitu orduan hobeago litzake...

Izarretako gerrarena, nik ripeoa egin ezkero, zuk muntaia egin dezakezu? Holan bada egiteko prest nago.

"Bi eta bat" be ripeatzen nabil. Lehenengo 12 atalak prest dekotaz. 24. atala ez dekot eta bantenbat seguruenik txarto egongo da bebai. Aket-egaz berba in beharko dot, ia berak badeko zeozer.
Hori izango litzake ideia, norbaitek ripeatzea ta gero nik montaketak egitea, dena den hobeagoa litzake mutaketari bana egotea filme bakoitzagaz, ze uste dut filme hauek ez direla errazak izango montatzekoXD Dena den uste dut hemen gendea falta dela, Aket adibidez eta beste batzuk releaseak egiten dituztenak ere.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 20a, 17:43:21
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Urriaren 20a, 14:57:55
Hori izango litzake ideia, norbaitek ripeatzea ta gero nik montaketak egitea, dena den hobeagoa litzake mutaketari bana egotea filme bakoitzagaz, ze uste dut filme hauek ez direla errazak izango montatzekoXD Dena den uste dut hemen gendea falta dela, Aket adibidez eta beste batzuk releaseak egiten dituztenak ere.

"Banatzaile taldea"-ren barruan dagozenak foro hau ikusi ahal deurie. Izena aldatu ta "Laguntzaileak" jarri daiteke ta Aket eta beste batzuri sarrera eman.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 21a, 12:25:23
Orain oroitu naiz beste filme bat nuela apaldian montatu behar nuena eta gaur amaitu dudana :silba:
Egia esan nahiago nuke audioa hobeago izatea ta mozketarik ez izatea baino daukaguna denez ba berriz audio berriren bat eskuratzen badugu berriz montatuko nuke. Filmea KARATE KID da, oso filme mitikoa ta zihurasko askori gustatuko zaien filmea izango dela, igotzen jarriko dut beste materialarekin batera, ados zaudete?
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 24a, 17:26:46

Beste gauza bat otu dast 4. urteurrenerako ondo egongo zana. Titinen komikiak!

Etxean begiratu dot eta nik bost liburu dekotaz: Tournesolen auzia, loto urdina, castafioreren bitxiak, eguzkiaren tenplua, eta Rackham gorriaren altxorra.

Proba bat egon dot, cbr formatuan ikusteko:

http://www.megaupload.com/?d=KFEZ20C5 (http://www.megaupload.com/?d=KFEZ20C5)

Euskeraz dauzen atalak, nik dakidala...

URREZKO HAGINDUN KARRAMARROA
IKATZ STOCKA
TINTIN ETA PIKAROAK
CASTAFIOREREN BITXIAK
ILARGIRA BIDEAN
RACKHAM GORRIAREN ALTXORRA
ADARBAKARRAREN SEKRETUA
ILARGIAN OINEZ
UHARTE BELTZA
LOTO URDINA
FARAOIAREN ZIGARROAK
TINTIN URRE BELTZAREN LURRALDEAN
TINTIN KONGON
KRISTALEZKO 7 BOLAK
EGUZKIAREN TENPLUA
TINTIN AMERIKETAN
BELARRI HAUTSIA
TINTIN TIBETEN
TOURNESOLEN AUZIA

Norbaitek giau dekoz?
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 24a, 20:44:08
Ba egia esan, oso ondo ikusten da. Baina nik ez daukat komikirik.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 25a, 00:13:50
Nik baditut asterixen batzuk, nahibaduzu geratzen gera astean zehar momentu baten ta pasatzen dizkizut eskaneatzeko.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 25a, 19:50:05
Haber,....AVATAR telesailaren releasea hasi nahi dut atal guztiak ditut eta, DVDripak jaisten egon naiz baino Ripeo GUZTIAK 29 frametan daude ta niretzako imposible da muntaketa egite horiekin, horregatik bilatzen egon naiz eta Animelliuren release bat aurkitu dut, gauza da DVB dela baino egia esan niri ez zait axola(K3 logotipoa dauko) zeren kalitatea oso ona da ia aurkitu ditudan DVDripak baino hobeagoa, ordun, esaten dizuet Bideo horiekin egingo dudala releasea, jakin dezazuen.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Azaroaren 08a, 12:43:38
Kaixo,
Bada denbora bat lehen atala egin nuela, hemen jartzen dizuet ikus dezazuen nola izango zen. Ikusten baduzue eta iritziren bat badaukazue, esan dezakezue. Rawak jeisteko torrenta hau da (http://www.nyaatorrents.org/?page=download&tid=89750), baina nahikoa duzue lehen atala jeistearekin (Ghost in the Shell - Stand Alone Complex -.TV.2002.BDRIP.x264.AAC.VFR.EP01_DECAY.mkv).
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Azaroaren 10a, 23:34:23
Urteurrenean heriotza helduko dela ematen du :meparto:
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Azaroaren 11a, 15:43:27
+ o - :meparto: :meparto:

jonny, nik ez daukat ezertarako astirik :silba: Unia hasi denetik ez dut astirik izan ezta One Pieceko atal puta bat edo Dragon Questeko orri puta bat egiteko ere.
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Azaroaren 11a, 16:23:54
Eta DBko subak begiratzeko? Beste bi ere egin ditut ::Vudu
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Azaroaren 11a, 18:36:38
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Azaroaren 11a, 16:23:54
Eta DBko subak begiratzeko? Beste bi ere egin ditut ::Vudu
Baaaaai, bai... aber asteburuan :hug:
Izenburua: Er: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Azaroaren 16a, 12:19:25
Nire partetik tamalez dena zapuztu dit ordenagailuaren heriotzak ta nire partetik behintzat ezin izango dut ezertxoere egin urteurreneanU__U sentitzen dut... :brickwall
Izenburua: Re: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: darko Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 20:49:24
Tira, nire iritzia emango dizuet:

Beno, nik ezagutzen dudanetik behintzat foro honek gorabehera handiak izan dituela uste dut, baina Euskal Encodings bezalako zerbait oso garrantzitsua da euskal hiztunontzat. Zer esanik ez gaur egun daukagun panorama antieuskaldun obsesiboarekin. Hemen xentimorik jaso gabe egiten dena ikusita politikari guzti-guztiek lotsa-lotsa eginda egon beharko lukete.

Nire uste apalean bloga edo web orria kendu egin beharko litzateke erregulartasunez eguneratu ezin bada, bestela Euskal Encodings ezagutzen ez duenak hori ikusten badu urtean bi gauza besterik ez direla jartzen pentsatuko du eta ez dio arreta handirik jarriko.

"Legea"ri dagokionez zerbait jartzea garrantzitsua iruditzen zait niri ere, inoiz ez da jakiten zer gerta daitekeen eta gutxiago Euskal Herrian. Nik ez dut uste dendetan eskura dezakegun materiala hemen jarri behar litzatekeenik, baina eztabaida hori FHarlockekin amaitu zelakoan nago. Gutxienez Arsenicumek aipaturiko "eskuak garbitze" hori egitea komeni dela uste dut.

Ez dakit zenbat aldiz esan izan da logotipo bat egin behar zela eta oraindik ez dut uste ezer dagoenik. Ez litzateke txarra 4. urteurrenean behin betiko logotipo ofizial bat aurkeztea ere.

Nire aldetik, abenduaren 3an zerbait jartzeko asmoa nuen euskararen eguna zela eta, baina internetik gabe nengoen ?? Atzo berriz egun osoan kanpoan nintzen, eta gaur... Gaur ez dut ezer ospatzen. Bihar jartzea pentsatzen nuen, baina nahi baduzue asteko beste egunen batean ere egin dezaket. Zuek esango duzue.

A, bai. Zorionak eta urte askotarako! Eta zorte on ordenagailuarekin, Taichisan.

PD: Azpiforo hau nik lehen ezin izaten nuen ikusi eta gaur agertu zait bat-batean. "Mailaz aldatu" edo horrelako zerbait egin al didazue?
Izenburua: Re: Foroaren 4 urteurrena - hobekuntzaren bat egin beharko da ezta?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 23:49:36
Egia esan ondo dago ausnarketa egitea, ze orain arte ezer gutxi pentsatu da orain arte egin denaren inguruan.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 20:49:24
Nire uste apalean bloga edo web orria kendu egin beharko litzateke erregulartasunez eguneratu ezin bada, bestela Euskal Encodings ezagutzen ez duenak hori ikusten badu urtean bi gauza besterik ez direla jartzen pentsatuko du eta ez dio arreta handirik jarriko.
Honekin bat nator. 2008ko abuztutik 7 sarrera baino ez daude, eta azkena apirilekoa da. Ematen du euskal-encodings geldi dagoela, baina hori ez da egia: Taichisan Keroro eta Blue Dragonekin hasi zen, beste gauzen artean (gero ordenagailua izorratu zitzaion); Dairen abenturak Ajuri esker daukagu; AKETek eta NeuAitorrek filmak igo dituzte; bestelako gauza esporadikoak ere egin dira, DBZko azken filma fansubeatu, DBKko lehen atala,... ; orain gemusen DBZko filmak HDn eskura ditzakegu foro honetan. Hau da, foroak badauka mugimendua, baina hori ez da blogean ikusten.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 20:49:24
"Legea"ri dagokionez zerbait jartzea garrantzitsua iruditzen zait niri ere, inoiz ez da jakiten zer gerta daitekeen eta gutxiago Euskal Herrian. Nik ez dut uste dendetan eskura dezakegun materiala hemen jarri behar litzatekeenik, baina eztabaida hori FHarlockekin amaitu zelakoan nago. Gutxienez Arsenicumek aipaturiko "eskuak garbitze" hori egitea komeni dela uste dut.
Bai, foro gehienetan jartzen den "No nos hacemos responsables del kontenido que cuelgan los usuarios" horretaz ari zara ezta? Ez da ideia txarra.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 20:49:24
Ez dakit zenbat aldiz esan izan da logotipo bat egin behar zela eta oraindik ez dut uste ezer dagoenik. Ez litzateke txarra 4. urteurrenean behin betiko logotipo ofizial bat aurkeztea ere.
Logotipoa egiteko norbait izendatu beharko litzate, photoshop, gimp edo antzekoak erabiltzen ondo dakien bat. Diseinuak egiteko idearen bat badago?

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 20:49:24
Gaur ez dut ezer ospatzen.
Gaur San Nikolas da-eta!!!!! :meparto:

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2009ko Abenduaren 06a, 20:49:24
PD: Azpiforo hau nik lehen ezin izaten nuen ikusi eta gaur agertu zait bat-batean. "Mailaz aldatu" edo horrelako zerbait egin al didazue?
Hasiera batean foro hau emulen iturriak bermatzeko sortu zen, atalak emulen mantentzeko konpromezua zutenentzat. Adibidez, Ajuk DBZko atalak jartzen zituenean hemen jartzen zituen lehengo, horrela publiko egitean ez zen bera bakarrik egongo banaketaren hasieran. Baina gerora gelditu egin da, izan ere gauza asko zuzenean deskargan jartzen delako, eta orain foroko beste gauza batzuk komentatzeko balio du petit comiten. Deskarga Zuzena izenburuak orain zentzurik ez duela esan daiteke.

Abenduaren 8an urteurrena da, eta azkenean hemen ez dugu ezer antolatu, ematen du gaurtik 5. urteurrenerako gauzak prestatzen hasi  beharko dugula xD