Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleok "kultura bonua" eskuratzeko aukera dugu urtarrilaren 5a baino lehen.
25 euroren truke 40 euroko bonu bat eskura dezakegu (15 euroko "oparia") kulturan gastatzeko: liburuak, diskoak, filmak, ikuskizunetarako sarrerak... 76.666 bonu salduko dituzte (zeini bururatu ote zaio kopuru hori?).
Baskongadetan bizi bazarete, kontuan izan hau denon dirutik aterako dela eta, bonurik erosten ez baduzue ere, ordaindu egingo duzuela. Beraz, aprobretxatu Patxigoitik ongi egindako lehen gauza eta Gabon hauetan bultzatu euskarazko kultura!
Informazio gehiago:
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/informacion/kultura_bonua/eu_bono/kultura_bonua.html (http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/informacion/kultura_bonua/eu_bono/kultura_bonua.html)
Badakizu zein den Euskal herrian gertatu den benetako aldaketa soziologikoa? Bada herriak utzi diola ETB ikusteari eta Radio Euskadi entzuteari.
Aipamenaren egilea: GS Noiz: 2009ko Abenduaren 22a, 00:25:42
Badakizu zein den Euskal herrian gertatu den benetako aldaketa soziologikoa? Bada herriak utzi diola ETB ikusteari eta Radio Euskadi entzuteari.
Baliteke.
Baina gai honi dagokionez ("kultura bonua"), ahal bada aprobetxatu beharreko aukera dela iruditzen zait.