Vasco Jaurlaritzak kulturan gastatzeko 15 ? ematen ditu

Sortzailea darko, 2009ko Abenduaren 20a, 14:14:04

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleok "kultura bonua" eskuratzeko aukera dugu urtarrilaren 5a baino lehen.

25 euroren truke 40 euroko bonu bat eskura dezakegu (15 euroko "oparia") kulturan gastatzeko: liburuak, diskoak, filmak, ikuskizunetarako sarrerak... 76.666 bonu salduko dituzte (zeini bururatu ote zaio kopuru hori?).

Baskongadetan bizi bazarete, kontuan izan hau denon dirutik aterako dela eta, bonurik erosten ez baduzue ere, ordaindu egingo duzuela. Beraz, aprobretxatu Patxigoitik ongi egindako lehen gauza eta Gabon hauetan bultzatu euskarazko kultura!

Informazio gehiago:
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/informacion/kultura_bonua/eu_bono/kultura_bonua.html
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

GS

Badakizu zein den Euskal herrian gertatu den benetako aldaketa soziologikoa? Bada herriak utzi diola ETB ikusteari eta Radio Euskadi entzuteari.

darko

Aipamenaren egilea: GS  Noiz: 2009ko Abenduaren 22a, 00:25:42
Badakizu zein den Euskal herrian gertatu den benetako aldaketa soziologikoa? Bada herriak utzi diola ETB ikusteari eta Radio Euskadi entzuteari.

Baliteke.

Baina gai honi dagokionez ("kultura bonua"), ahal bada aprobetxatu beharreko aukera dela iruditzen zait.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik