Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 16:12:00

Izenburua: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 16:12:00
Kaixo lagunok:

Zalantza bat daukat, kontua da samsung telebista daukadala etxean, eta honek pendrive batean zuzenean grabatzeko aukera ematen duela. Baina, telebistan grabatutakoa ezin da inolaz ere ordenagailuan ikusi, samsunek jartzen dion babes sistemaren bat dela eta.
Internet arakatzen ibili naiz eta ez dut asko topatu. Batzuek diote XFS formatua ematen diola pendriveari eta horregatik ezin dela ordenagailuan ikusi.
Niri ordenagailuan sartzean formateatzeko eskatzen dit zabaltzen utzi gabe.
Hortaz, badaki baten batek nola irakurri formatu hori?
Ez daukat ideaiarik ere ez holako gauzei buruz, baina nahi nuke lagundu grabaketak egiten.
Eskerrik asko
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 16:13:34
Sekula ez dut entzun halako formaturik. Itxura guztia dauka formatu propio bat izateko, horrela ordenagailuak ezagutu ez eta ezin izateko ezer egin. Horren aurrean ezin daiteke ezer egin.
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 16:16:33
joer, zurea bai erantzun bizkorra Aju...
Ba ez dakit, irakurtzen ibili naiz, eta formateatzeko modu bat besteri ez da antza, linux-en erraz ireki daitekeela ere ikusi dut nonbait. Kontua da ez duela inork ezer argi uzten, denek uzten dute kontua erdizka.
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 16:19:31
Ba Ajuk dioen bezala ez dut sekula formatu horretaz ezer entzun... kuriosoa da benetan telebista batek formatu "pribatua" erabiltzea ezin ripeatzeko.. egia esanda tontakeria hutsa da zeren grabaketa horiek gorde nahi badituzu zer?....
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 16:27:42
Ez dakit, ni ia bastante potrotaino naukate, hainbeste pega eta haibeste tontakeria, azkenean grabagailua erosi beharko dut. Baina hori bai, ez da samsung izango.
Begiratu zer topatu dudan, ez dut uste samsungen formatu propioa denik....
http://enredando.euskadigital.net/foro/3-software-libre-gnulinux/4465-leer-sistema-de-archivos-xfs-en-windows.html
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 18:22:25
XFS disko gogorretarako fitxategi sistema da, kasu honetan pendrive batena. Hau Windows-eko FAT32 edo NTFS bezalakoa da.
Info pixkat: http://es.wikipedia.org/wiki/XFS

Windows-en fitxategi sistema hori duen diskoa irakurtzeko driver bat instalatu beharko da, ext3 eta ext4 irakurtzeko bezala. Uste dut driver hori hemen dagoela:
http://www.crossmeta.org/redmine/

Probatu ea balio dizun.
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 18:22:25
Nik pendriva EXT3an formateatuko neuke, eta berriz frogatu ordenagailura pasatzen.

Siemens TDT bt euki nuen nik eta EXT3an formateatu behar ziren disko gogorrak. Linuxeko fitxategia izan arren uste dut zerbait instalatzen windowsek irakurri egiten zuela.
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 18:24:29
Hara, segundu berean idatzi dugu XD
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 19:02:02
Linux-eko formatoa da, ext2, ext3 eta ext4, reiserfs, etab. bezala. Eta formato hauen window-etik irakurtzeko arazoak izaten dira.

Non erosi duzu pendrive hori? Normalen fat32-en egoten dira eta. Hala ere, nik NTFS-n formateatuko nuke eta kitto. Orain arteko grabaketak galduko dituzu baina aurrerantzean ez duzu arazorik izango.

Beste aukera, burua hausteko gogoa baduzu hasiera batean behintzat, Linuxera pasatzea da. Honek formatu guztiak irakurtzen dizkizu...
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 19:05:45
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 19:02:02
Linux-eko formatoa da, ext2, ext3 eta ext4, reiserfs, etab. bezala. Eta formato hauen window-etik irakurtzeko arazoak izaten dira.

Non erosi duzu pendrive hori? Normalen fat32-en egoten dira eta. Hala ere, nik NTFS-n formateatuko nuke eta kitto. Orain arteko grabaketak galduko dituzu baina aurrerantzean ez duzu arazorik izango.

Beste aukera, burua hausteko gogoa baduzu hasiera batean behintzat, Linuxera pasatzea da. Honek formatu guztiak irakurtzen dizkizu...
Formatua telebistak ematen dio, eta horren aurrean ezer gutxi egin daiteke. Edo programaren bat existitzen da Windowsen onartzeko edo Linuxetik egin beharko.
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 19:51:19
Joder!! Honen arabera ez dago ezer egiterik:

http://settorezero.blogspot.com/2010/10/xfs-filesystem-and-samsung-ledtvs.html

Telebista aldatu dezakezu???

Beste aukera merke bat telebista grabatzeko TDT-HD Usb (edo PCI) erostea da eta ordenagailuan jarrita, bertako disko gogorrean grabatzeko. Nik hala daukat telebistako kablea zuzenean ordenagailua eta primeran grabatzen dit. Jakin beharko litzateke, kablea ezin baduzu zuzenean lotu, antenarekin zer nola jasotzen den seinalea. Ez dira batere garestiak, 13 €-tik - 40€ ra. Holako kasuetan onena hipermerkatu batean erosi eta 15 egunetan probatzea da. Ez badabil, bueltatu eta kitto.

http://www.pcbox.com/comprar-sintonizador-tdt-avermedia-avertv-volar-hd-usb_avme21.aspx?ch=000002051100030B03120312000202124b005b683cad64af778b51fdeb76a0b80
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 22:25:55
Egia esan, badut ordenagailutik grabatzeko aukera eta badut telebista sintonizatzeko gai den disko gogorra ere.
Erosoagoa egiten zait ordea telebistatik grabatzea, zeren ordenagailua (portatila) une oro piztuta uzteak ez nau konbentzitzen, baina bueno. Ezin bada besterik egin,piztuta utzi ta punto.
Hala ere eskerrik asko guztioi nire arazotxoa konpontzen saiatzeagatik.
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 22:40:05
Crossmeta-ren driver-a probatu duzu?
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 22a, 06:15:24
Ordenagailua ere programatu daiteke grabaketa bukatzean bera bakarrik itzaltzeko.

http://shutdown-timer.programas-gratis.net/descargar#estasviendo
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: Ippon Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 15:51:21
Ez nuen programa hau ezagutzen...
Lehengo egunean frogatu nuen lehenengoz eta grabaketetarako ez ezik gauzak igotzeko orduan ere erabilgarria da; nire igoera eraginkortasuna nabarmen hazi da :keinu:
Oso ona!!
Izenburua: Er: XFS formatua nola irakurri?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 16:14:04
Holako programa asko daude. Ordenagailua ordu jakin batean itzaltzeko balio dute, besterik gabe, edozein lan egin eta gero (edo lan erdian...)

Bestalde, zeozer entzun dut, BIOS-a aldatuta nolabait, ordenagailua ere programatu litekela bera bakarrik pizteko ere bai, baina ez naiz saiatu ere egin.