XFS formatua nola irakurri?

Sortzailea ar_abatarra, 2012ko Otsailaren 21a, 16:12:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

ar_abatarra

Kaixo lagunok:

Zalantza bat daukat, kontua da samsung telebista daukadala etxean, eta honek pendrive batean zuzenean grabatzeko aukera ematen duela. Baina, telebistan grabatutakoa ezin da inolaz ere ordenagailuan ikusi, samsunek jartzen dion babes sistemaren bat dela eta.
Internet arakatzen ibili naiz eta ez dut asko topatu. Batzuek diote XFS formatua ematen diola pendriveari eta horregatik ezin dela ordenagailuan ikusi.
Niri ordenagailuan sartzean formateatzeko eskatzen dit zabaltzen utzi gabe.
Hortaz, badaki baten batek nola irakurri formatu hori?
Ez daukat ideaiarik ere ez holako gauzei buruz, baina nahi nuke lagundu grabaketak egiten.
Eskerrik asko

Aju

Sekula ez dut entzun halako formaturik. Itxura guztia dauka formatu propio bat izateko, horrela ordenagailuak ezagutu ez eta ezin izateko ezer egin. Horren aurrean ezin daiteke ezer egin.

ar_abatarra

joer, zurea bai erantzun bizkorra Aju...
Ba ez dakit, irakurtzen ibili naiz, eta formateatzeko modu bat besteri ez da antza, linux-en erraz ireki daitekeela ere ikusi dut nonbait. Kontua da ez duela inork ezer argi uzten, denek uzten dute kontua erdizka.

Taichisan

Ba Ajuk dioen bezala ez dut sekula formatu horretaz ezer entzun... kuriosoa da benetan telebista batek formatu "pribatua" erabiltzea ezin ripeatzeko.. egia esanda tontakeria hutsa da zeren grabaketa horiek gorde nahi badituzu zer?....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

ar_abatarra

Ez dakit, ni ia bastante potrotaino naukate, hainbeste pega eta haibeste tontakeria, azkenean grabagailua erosi beharko dut. Baina hori bai, ez da samsung izango.
Begiratu zer topatu dudan, ez dut uste samsungen formatu propioa denik....
http://enredando.euskadigital.net/foro/3-software-libre-gnulinux/4465-leer-sistema-de-archivos-xfs-en-windows.html

jonnydbz

XFS disko gogorretarako fitxategi sistema da, kasu honetan pendrive batena. Hau Windows-eko FAT32 edo NTFS bezalakoa da.
Info pixkat: http://es.wikipedia.org/wiki/XFS

Windows-en fitxategi sistema hori duen diskoa irakurtzeko driver bat instalatu beharko da, ext3 eta ext4 irakurtzeko bezala. Uste dut driver hori hemen dagoela:
http://www.crossmeta.org/redmine/

Probatu ea balio dizun.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Nik pendriva EXT3an formateatuko neuke, eta berriz frogatu ordenagailura pasatzen.

Siemens TDT bt euki nuen nik eta EXT3an formateatu behar ziren disko gogorrak. Linuxeko fitxategia izan arren uste dut zerbait instalatzen windowsek irakurri egiten zuela.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Hara, segundu berean idatzi dugu XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Linux-eko formatoa da, ext2, ext3 eta ext4, reiserfs, etab. bezala. Eta formato hauen window-etik irakurtzeko arazoak izaten dira.

Non erosi duzu pendrive hori? Normalen fat32-en egoten dira eta. Hala ere, nik NTFS-n formateatuko nuke eta kitto. Orain arteko grabaketak galduko dituzu baina aurrerantzean ez duzu arazorik izango.

Beste aukera, burua hausteko gogoa baduzu hasiera batean behintzat, Linuxera pasatzea da. Honek formatu guztiak irakurtzen dizkizu...

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 19:02:02
Linux-eko formatoa da, ext2, ext3 eta ext4, reiserfs, etab. bezala. Eta formato hauen window-etik irakurtzeko arazoak izaten dira.

Non erosi duzu pendrive hori? Normalen fat32-en egoten dira eta. Hala ere, nik NTFS-n formateatuko nuke eta kitto. Orain arteko grabaketak galduko dituzu baina aurrerantzean ez duzu arazorik izango.

Beste aukera, burua hausteko gogoa baduzu hasiera batean behintzat, Linuxera pasatzea da. Honek formatu guztiak irakurtzen dizkizu...
Formatua telebistak ematen dio, eta horren aurrean ezer gutxi egin daiteke. Edo programaren bat existitzen da Windowsen onartzeko edo Linuxetik egin beharko.

zumarra

Joder!! Honen arabera ez dago ezer egiterik:

http://settorezero.blogspot.com/2010/10/xfs-filesystem-and-samsung-ledtvs.html

Telebista aldatu dezakezu???

Beste aukera merke bat telebista grabatzeko TDT-HD Usb (edo PCI) erostea da eta ordenagailuan jarrita, bertako disko gogorrean grabatzeko. Nik hala daukat telebistako kablea zuzenean ordenagailua eta primeran grabatzen dit. Jakin beharko litzateke, kablea ezin baduzu zuzenean lotu, antenarekin zer nola jasotzen den seinalea. Ez dira batere garestiak, 13 €-tik - 40€ ra. Holako kasuetan onena hipermerkatu batean erosi eta 15 egunetan probatzea da. Ez badabil, bueltatu eta kitto.

http://www.pcbox.com/comprar-sintonizador-tdt-avermedia-avertv-volar-hd-usb_avme21.aspx?ch=000002051100030B03120312000202124b005b683cad64af778b51fdeb76a0b80

ar_abatarra

Egia esan, badut ordenagailutik grabatzeko aukera eta badut telebista sintonizatzeko gai den disko gogorra ere.
Erosoagoa egiten zait ordea telebistatik grabatzea, zeren ordenagailua (portatila) une oro piztuta uzteak ez nau konbentzitzen, baina bueno. Ezin bada besterik egin,piztuta utzi ta punto.
Hala ere eskerrik asko guztioi nire arazotxoa konpontzen saiatzeagatik.

jonnydbz

Crossmeta-ren driver-a probatu duzu?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Ordenagailua ere programatu daiteke grabaketa bukatzean bera bakarrik itzaltzeko.

http://shutdown-timer.programas-gratis.net/descargar#estasviendo

Ippon

Ez nuen programa hau ezagutzen...
Lehengo egunean frogatu nuen lehenengoz eta grabaketetarako ez ezik gauzak igotzeko orduan ere erabilgarria da; nire igoera eraginkortasuna nabarmen hazi da :keinu:
Oso ona!!