Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 10:37:35

Izenburua: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 10:37:35
Oraingoan bai, ordenagailuak lehertu gaiztoa hartu du nonbait. Egun dexentetan tirriki-tarraka ibili ondoren, gaur pantaila beltz ikaragarria agertu zait hizki nimino batzuekin: "A disk read error occurred". Nik eskela antza hartu diot, behintzat. Hortaz, bolada batez ezingo dut ezertxo ere egin. Mobiletik hemengo berri jarraitu baino ez, alegia.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 10:51:34
Ez larritu, gizon!
Hala gertatzen da makinekin.  :ahozabal:
Hemendik egongo gara zure zain.

Animo! :baibai:
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 20:15:07
Nire ustez, ordenagailuak "Armas de desesperación masiva" dira. (batez ere Windows...).

Esandakoa: Animo!
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 22:00:03
Niri ere horrelakoak gertatzen zaizkit sarri, horregatik oso ondo komprenitzen zaitut Burrundaie. Besteok esan bezala, animo ta espero degu laster berriz matraka dexentekin etortea!
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 23:41:09
Bihar goizean konpontzera eramango dut garantia hartuta (urtebete eta bi hilabete eskas dizkik). Ziur niok zerbait asmatuko dutela konponketa beren gain ez hartzeko. :shock:
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Irailaren 10a, 00:35:14
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 23:41:09
Bihar goizean konpontzera eramango dut garantia hartuta (urtebete eta bi hilabete eskas dizkik). Ziur niok zerbait asmatuko dutela konponketa beren gain ez hartzeko. :shock:

Mezu horrekin disko gogorra erre dela edo arranke hondatu dela esan nahi du. Bigarren kasua dela esango nuke nik.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 10a, 08:17:26
Arrazoi duk, Baron Luigi, arrankea duk. Aspalditxotik arazo dexente ematen zebileken, erabat hondatu den arte. Ikusiko diagu nolako arregloa duen...
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 10a, 21:57:54
Azkenean ordenagailua konpontzera eraman dut. Itxura denez, disko gogorraren akatsa da; hortaz bi berri eman dizkidate, bat ona eta.bestea txarra. Ona zera da,  aberia garantian sartzen dela eta ez dudala sosik ordaindu beharko. Txarra berriz bi aste beharko dituztela konpontzeko... BI ASTE!! :goku:
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 04:48:08
Datuak salbatuko dira?
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 06:52:43
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 04:48:08
Datuak salbatuko dira?
Denak galduko dituk. Hala ere garrantzia zuten datuei kopia egin nieken, hortaz kezka handirik ez.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 14:13:02
Nire ustez egoerarik onena: Disko bat bi partizioekin: Sistema (20 gb.) eta Datuak (beste guztia); eta Mis Doc zuzendu Datuak-era. Sistema izorratzen bada (birusa, malwarea, etab.), askotan Datuak ondo mantentzen dira. Eta diskoa, fisikoki izorratzen bada (orain bezala), badaezpadaere, kanpoko disko batean Datuak-en kopia aldiro (egunero, astero...).
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 20:01:36
Windows-entzat 20 giga motz gelditzen zaizkit. Programak instalatzen hastean bereala betetzen da, eta eguneraketekin zer esanik ez.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 22:47:29
Bale. XP-n 7-8 gb-kin nahikoa eta sobera da. Ni, Linux-en (Ubuntu 10.10) 10 gb. ditut eta 4,5 okupatuta.

W-7-k hainbeste behar izatea astakeri galanta da, baina tira. Jarri 40 edo behar den guztia.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 12a, 13:41:00
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 22:47:29
W-7-k hainbeste behar izatea astakeri galanta da, baina tira. Jarri 40 edo behar den guztia.

Goiz osoa atzo jarri nuen honekin kezkaturik egon naiz eta argitu nahi dut badaezpada ere: Ez nuen esan nahi, jonnydbz, zuk esandakoa astakeria denik. inola ere ez; hau garbi geratzea nahi dut.

Esan nahi nuena hauxe zen: ez dakit zein arrazoi ilunengatik Microsoft-ek (artifizialki?) pustutzen duen Sistema Operatibo bat 20 gb-tik gorako espazioa behar izateko disko gogorrean. Iruditzen zait ez dela beharrezkoa (astakeri galanta) baina horrela eginda dago eta ezin aldatu.

Hala ere nik makina birtual batean W-7 bat daukat probak egiteko eta, programa batzuk instalatuta, 8,2 gb. okupatzen dit. Horregatik iruditzen zitzaidan 20 gb.kin nahikoa izango zela.

Espero dut argitu izana. Barkatu gaizki azaldu banuen.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Irailaren 12a, 18:23:36
Lasai horregatik. Nik beti jarri izan dizkiot 45-50 giga soberan edukitzeko.

Nik ez dakit beste sistemekin zelan izango den, baina aste honetan bertan WinXP SP2 bat instalatu berri dut, 2 giga eta zerbait behar zuen. SP3a instalatu eta ia 5 gigara igo zait. Gero kontutan izan instalatzen ditudan programak: Office, Photoshop, Gimp, antibirusa, kodekak, reproduktoreak, Nero... Guztira beste 4-5 giga dira. Okerrena espero ez diren datuak dira. Aplikazioek konfigurazio datu eta artxibo tenporal asko gordetzen dituzte. Adibide bat jartzearren, Spotifyk, naiz eta "streaming" izan, abestiak diskoan gordetzen ditu eta behin 8 gigako opari bat aurkitu nuen aplikazioaren datu ezkutuetan... Horrelako gauzengatik nahiago dut lekua soberan izan.

PD: nik ez dut W7 erabiltzen ;)
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 12a, 20:08:10
Zumarra, hire sistemak zenbat espazio behar du? Konparatze   aldera besterik ez bada. Nire ustez noizbehinka ordenagailuaren gainkarga garbitzea, komeni izaten duk, baina badakizue horretarako ona den programaren bat?
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 12a, 21:37:37
Aupa Burrundaie:

Nik, sistema nagusia bezala, Ubuntu 10.10 (Maverick) daukat 10 gb.ko partizio batean. Bertan behar ditudan programa guztiak (gutxi edo asko, ez dakit esaten) kontutan hartuta 4,5 gb. okupatuta daude (libre beste hainbeste).

Duela 5 urte aldatu nintzen W-XP-tik eta orain bai XP eta 7 ditut makina birtual moduan (Virtualbox programarekin) Ubuntu barruan probak egiteko; adibidez, Mipony W-XP-n dut eta Streamtransport W-7-n (Linux-erako bertsioak ez bait daude).

XP erabiltzen nuenean, sistema garbitzeko Ccleaner (http://www.piriform.com/CCLEANER) eta Tune Up erabiltzen nituen. Sistema oso ondo mantentzen zen. Lehenengoa W-7-rako badago eta dohainik da. Bigarrena pirateatuta nuen eta, nola W-7 ez dudan inoiz erabili sistema nagusi bezala ez dut gehiegi ikertu.

Informatika gustuko baduzue, probatu virtualbox-ekin (https://www.virtualbox.org/wiki/Downloads) (dohako programa) linux distribuzioak; hasteko errazenak  Linux Mint (http://www.linuxmint.com/index.php) eta ZorinOS (http://zorin-os.com/free.html). ISO deskargatu eta probatu Virtualbox-en.

Alde on asko ditu eta horietako bat antibirusa ez dela beharrezkoa da. Android gehiago hedatzean ikusiko dugu (Linux-en oinarrituta dago) birus gehiago sortzen diren Linux-erako....
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 13a, 00:45:51
Eskerrik asko informazioarengatik. Gogoa zeukat Linux probatzeko, baina irudipena diat erabiltzeko orduan oso mugatua ez ote litzatekeen geldituko (bazekiat aurreiritzi hutsa dela, inoiz ez baitut erabili).
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 13a, 05:53:09
Linux-erako milaka programa daude, denetik egiteko, denak dohainik. Askotan windows-erako eta Linux-erako bertsioak daude (Firefox, Jdownloader, Gimp, Avidemux, Google Earth, Openoffice, Libreoffice, Audacity, Vlc, Fileuploader...) Gehienetan, programa paraleloak daude eta erabiltzen ikasi behar dira. Linux distribuzioen barruan "Centro de Software" deritzana dago; bertan programa guztien zerrenda, beren ezaugarriak eta klik batekin instalatzen duzu. Beste batzuk, internetetik jeitsi eta instalatu (adibidez Ubuntu-n programak .deb izaten dira; Fedora-n .rpm eta bi aldiz klik emanda instalatzen dira .exe bat bezala). Hemen windows-erako alternatiba libreen zerrenda (ez dakit eguneratuta dagoen). Alegia Photoshop ez dago baina Gimp duzu. Ezberdina da baina antzekoa eta arazo bakarra erabiltzen ikastea da: http://www.freealts.com/index.php

Eta windows-erako bakarrik dagoen ezinbesteko programa bat baduzu, bi aukera dituzu: Wine (Win emulator) izeneko programa dago Linux-erako Windows emulatzen duena. Wine barruan instalatu dezakezu askotan windows-erako bakarrik balio duen hori (nire kasuan 7zip). Eta honek funtzionatzen ez duenerako, bigarren aukera da Linux-en barruan Windows birtual bat sortu eta bertan instalatu behar duzun programa hori (nire kasuan Mipony, Streamtransport). Erabat funtzionala geratzen da. Baina hainbeste programa daude denetik egiteko, behin Linux-era pasata, dauden programa horiek erabiltzen ikastea gomendatzen da ahalik eta dependentzia gutxien izateko Windows-ekin.

Bere garaian 6 hilabete behar izan nituen nire sistema nagusia Linux izan arte. San Google oso ondo etorri zitzaidan; dena dago bertan. Pixka bat zaila iruditu zitzaidan ezberdina delako baina reto bat izan zen. Orain ez dut planteatzen bueltatzea. Ehundaka linux distribuzio daude eta probatzen ibiltzen naiz, hobby bezala eta akaso topatuko dut oraingoa baino politagoa edo hobeagoa den bat.

Animatzen bazara badakizu non nagoen.  :keinu:

Nire eskritorioak window-en itxura du:

(http://i.imgur.com/17jvh.png)
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 13a, 20:24:47
Egia esan, Linuxen kontua erakargarri egiten zaidak. Gertuagotik ezagutu nahi nikek baloratzeko zenbateraino merezi duen, tanteatzeko pixkat, alegia. Ez diat nire burua ikusten orain aldaketa handitarako, denbora falta nire etsai handienetakoa baita, eta orain arte ikasi dudan apurra utzi beste istori batean hasteko pereza  ematen zidak. Ba al dago bata edo bestea erabiltzeko aukerarik? Batzutan  bat eta bestan bestea erabiltzekoa, alegia.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 13a, 20:40:20
Probatzeko errazena, zure ordenagailua ukitu gabe. makina birtual baten bidez da; zure Windows-aren barruan beste bat sortzen duzu (Linux-a) eta, azkenean, beste programa bat balitz bezala martxan jartzen duzu.

Bigarren aukera da zure ordenagailuan partizio berri bat sortzea (10-20 gb.koa) eta bertan instalatu. Linux-eko ISO-a pendrive batean edo cd batean grabatu (akaso dvd-a) eta bertatik arrankatu eta sortutako partizio horretan instalatu. Instalatzean, Linux-ak zure Windows-eko partizioa detektatuko dizu. Hortik aurrera, ordenagailua piztean pantaila berri bat agertuko zaizu non aukera izango duzun betiko windows-en edo Linux berrian sartzeko.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Irailaren 13a, 21:54:17
Live CD/DVD bat erabiltzeko aukera ere badago lehen kontaktua egiteko.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 13a, 22:13:37
Agian, eta hasiera batean, makina birtualarena errazena iruditzen zaidak. Tira, lehendabizi ordenagailua konpondu behar zidatek, gero programak instalatu etab. Dena kontrolpean daukadanean laguntza eskatuko diat.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 14a, 06:01:20
jonnydbz-k arrazoia du. Linux-eko ISO-a duzunean, cd-dvd edo pendrive batean grabatu eta bertatik arrankatu. Linux sisteman sartuko zara eta erabili dezakezu zure ordenagailuan ezer aldatu gabe (bertan, eskritorioan, ikono bat agertzen da "Install" izenekoa disko gogorrean instalatzeko aukera emango dizuna, aipatu dizudan bigarren aukera).
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 16a, 23:20:00
Ez dakit zer den aspergarriagoa, ordenagailurik gabeko bizitza ala EITB-ko programazioa... :threat:
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Irailaren 16a, 23:31:22
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Irailaren 16a, 23:20:00
Ez dakit zer den aspergarriagoa, ordenagailurik gabeko bizitza ala EITB-ko programazioa... :threat:

Ez al dakazu kontsolarik edo denbora pasatu ahal izateko xD?
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Irailaren 16a, 23:55:36
Aizu... hona hemen idei eroa... IRAKURRI liburu on bat!!!  :barre:
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 17a, 06:56:56
Bat ez, bi. Lehengo astean bi liburu irakurri nituen: Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (ondo idatzia baina engantxatu ez ninduena) eta Agata Cristhiren El caso de los anonimos. Hala ere hutsunea hor dago...
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Irailaren 17a, 20:38:17
Hasi Canción de Hielo y Fuegorekin, tarte baterako izango duzu XD
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 17a, 22:07:17
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Irailaren 17a, 20:38:17
Hasi Canción de Hielo y Fuegorekin, tarte baterako izango duzu XD
Martxa honetan "Gerla eta bakea"-rekin ausartuko naiz, edo okerrago izan daitekeena, Saizarbitoriaren Martutenerekin.  :evil:
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 18a, 11:44:39
ERAZTUNEN JAUNA euskarazko edizioa eta HOBBITA irakurri, baino fisikoki eh?! horiek bai gozagarriak euskaraz!
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 18a, 13:22:57
Nik azken aldian irakurri ditudanak oso gustora: Millenium (trilogia). Eta oraintxe "La caida de los gigantes"-ekin ari naiz. Oso ondo ere bai.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 18a, 21:16:22
Bai, banian triologiaren aditzera eta irakurtzeko gogoa ere bai. Aukeran genero fantastikoa edo denbora pasako literatura nahiago diat nik gai seriotakoa baino. Bestela ere nahiko kezka eta buruhauste baditugu eta.
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 19a, 14:28:29
Aleluia! Gaur arratsaldean emango didate ordenagailua,  :osopozik: :txistu: :omgomg: :pozik:...
Izenburua: Er: ia nireak egin dik!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 19a, 14:48:00
Zuk albiste ona eta nik txarra dakarkizut: FU-ko guztiak borratuta daude. Abisua hauxe:

------------------------------------------------
Datei existiert nicht!

Diese Datei wurde vom User oder durch eine Abuse-Meldung gelöscht.

Tipp: Kredite und mehr!


El archivo no existe!

Este archivo ha sido eliminada por el usuario o por un mensaje de abuso.

Consejo: Préstamos y mucho más!

-----------------------------------------------

Nire hiru kontuak indarrean segitzen dute (ez daude blokeatuta) baina hustu dizkidate.

Pikutara File-Uploader.