ia nireak egin dik!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Irailaren 09a, 10:37:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Oraingoan bai, ordenagailuak lehertu gaiztoa hartu du nonbait. Egun dexentetan tirriki-tarraka ibili ondoren, gaur pantaila beltz ikaragarria agertu zait hizki nimino batzuekin: "A disk read error occurred". Nik eskela antza hartu diot, behintzat. Hortaz, bolada batez ezingo dut ezertxo ere egin. Mobiletik hemengo berri jarraitu baino ez, alegia.

Godelet

Ez larritu, gizon!
Hala gertatzen da makinekin.  :ahozabal:
Hemendik egongo gara zure zain.

Animo! :baibai:
G o d e l e t

zumarra

Nire ustez, ordenagailuak "Armas de desesperación masiva" dira. (batez ere Windows...).

Esandakoa: Animo!

Taichisan

Niri ere horrelakoak gertatzen zaizkit sarri, horregatik oso ondo komprenitzen zaitut Burrundaie. Besteok esan bezala, animo ta espero degu laster berriz matraka dexentekin etortea!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Bihar goizean konpontzera eramango dut garantia hartuta (urtebete eta bi hilabete eskas dizkik). Ziur niok zerbait asmatuko dutela konponketa beren gain ez hartzeko. :shock:

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Irailaren 09a, 23:41:09
Bihar goizean konpontzera eramango dut garantia hartuta (urtebete eta bi hilabete eskas dizkik). Ziur niok zerbait asmatuko dutela konponketa beren gain ez hartzeko. :shock:

Mezu horrekin disko gogorra erre dela edo arranke hondatu dela esan nahi du. Bigarren kasua dela esango nuke nik.

burrundaie

Arrazoi duk, Baron Luigi, arrankea duk. Aspalditxotik arazo dexente ematen zebileken, erabat hondatu den arte. Ikusiko diagu nolako arregloa duen...

burrundaie

Azkenean ordenagailua konpontzera eraman dut. Itxura denez, disko gogorraren akatsa da; hortaz bi berri eman dizkidate, bat ona eta.bestea txarra. Ona zera da,  aberia garantian sartzen dela eta ez dudala sosik ordaindu beharko. Txarra berriz bi aste beharko dituztela konpontzeko... BI ASTE!! :goku:

zumarra


burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 04:48:08
Datuak salbatuko dira?
Denak galduko dituk. Hala ere garrantzia zuten datuei kopia egin nieken, hortaz kezka handirik ez.

zumarra

Nire ustez egoerarik onena: Disko bat bi partizioekin: Sistema (20 gb.) eta Datuak (beste guztia); eta Mis Doc zuzendu Datuak-era. Sistema izorratzen bada (birusa, malwarea, etab.), askotan Datuak ondo mantentzen dira. Eta diskoa, fisikoki izorratzen bada (orain bezala), badaezpadaere, kanpoko disko batean Datuak-en kopia aldiro (egunero, astero...).

jonnydbz

Windows-entzat 20 giga motz gelditzen zaizkit. Programak instalatzen hastean bereala betetzen da, eta eguneraketekin zer esanik ez.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Bale. XP-n 7-8 gb-kin nahikoa eta sobera da. Ni, Linux-en (Ubuntu 10.10) 10 gb. ditut eta 4,5 okupatuta.

W-7-k hainbeste behar izatea astakeri galanta da, baina tira. Jarri 40 edo behar den guztia.

zumarra

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 22:47:29
W-7-k hainbeste behar izatea astakeri galanta da, baina tira. Jarri 40 edo behar den guztia.

Goiz osoa atzo jarri nuen honekin kezkaturik egon naiz eta argitu nahi dut badaezpada ere: Ez nuen esan nahi, jonnydbz, zuk esandakoa astakeria denik. inola ere ez; hau garbi geratzea nahi dut.

Esan nahi nuena hauxe zen: ez dakit zein arrazoi ilunengatik Microsoft-ek (artifizialki?) pustutzen duen Sistema Operatibo bat 20 gb-tik gorako espazioa behar izateko disko gogorrean. Iruditzen zait ez dela beharrezkoa (astakeri galanta) baina horrela eginda dago eta ezin aldatu.

Hala ere nik makina birtual batean W-7 bat daukat probak egiteko eta, programa batzuk instalatuta, 8,2 gb. okupatzen dit. Horregatik iruditzen zitzaidan 20 gb.kin nahikoa izango zela.

Espero dut argitu izana. Barkatu gaizki azaldu banuen.

jonnydbz

Lasai horregatik. Nik beti jarri izan dizkiot 45-50 giga soberan edukitzeko.

Nik ez dakit beste sistemekin zelan izango den, baina aste honetan bertan WinXP SP2 bat instalatu berri dut, 2 giga eta zerbait behar zuen. SP3a instalatu eta ia 5 gigara igo zait. Gero kontutan izan instalatzen ditudan programak: Office, Photoshop, Gimp, antibirusa, kodekak, reproduktoreak, Nero... Guztira beste 4-5 giga dira. Okerrena espero ez diren datuak dira. Aplikazioek konfigurazio datu eta artxibo tenporal asko gordetzen dituzte. Adibide bat jartzearren, Spotifyk, naiz eta "streaming" izan, abestiak diskoan gordetzen ditu eta behin 8 gigako opari bat aurkitu nuen aplikazioaren datu ezkutuetan... Horrelako gauzengatik nahiago dut lekua soberan izan.

PD: nik ez dut W7 erabiltzen ;)
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa