Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 20a, 23:53:46

Izenburua: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 20a, 23:53:46
ETB-3ko programazioa begiratu dut oraintxe eta ustekabe atsegina hartu dut. Igandean, nonbait, HARRY POTTERS ETA SUAREN KOPA botako omen dute. Ea egia den!!!! Hautsa kendu grabagailuei :osopozik: :osopozik:
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 21a, 00:38:53
Egia da, aspaldi banekien Harry potterren filme guztiak bikoiztu izan direla... noiz emango dute 2.filma? nork jakinXD erne egongo naiz!
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 21a, 06:12:34
Hala ere EITB-ren estrategia berria da serie-en atalaren izenburua ez jartzea, ez jakiteko botako dutena badaukagun ala ez? Zuei ere berdin pasatzen zaizue:

(http://i.imgur.com/61vfm.png)
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 21a, 06:40:03
Bai, halaxe duk zumarra....
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Irailaren 21a, 13:16:59
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 21a, 06:12:34
Hala ere EITB-ren estrategia berria da serie-en atalaren izenburua ez jartzea, ez jakiteko botako dutena badaukagun ala ez? Zuei ere berdin pasatzen zaizue:

(http://i.imgur.com/61vfm.png)
Doraemonek akzioak dauzka ETB3n :barre: :barre:
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 22a, 16:01:12
Bueno, hemen nator nik orain esatera, EPGan agertzen den informazioa eta Webgunekoa ez datozela bat. Gehiago esango dut, gaurko filmea ez da HARRy POTTER izango baizik eta ALTXOR GALDUKO ZALDUNAK filme horren 1 partea... engainatzen hari gaituztela uste dut.
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 22a, 16:25:57
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Irailaren 22a, 16:01:12
Bueno, hemen nator nik orain esatera, EPGan agertzen den informazioa eta Webgunekoa ez datozela bat. Gehiago esango dut, gaurko filmea ez da HARRy POTTER izango baizik eta ALTXOR GALDUKO ZALDUNAK filme horren 1 partea... engainatzen hari gaituztela uste dut.

Oraintxe euskalteleko programazioa begiratu diat, eta zera agertzen duk: gaur gauerako Zaldunen ezkutuko altxorra 1 edo dena delakoa izango omen duk, eta biharko, iganderako, Harry Potters eta suaren kopa. Hala ere, ez ziok fidatzerik. Badaezpada ere, nik grabagailua prest edukiko diat! :baibai:
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: fernandisko Noiz: 2012ko Irailaren 22a, 23:43:00
Hemen Nafarroan ETB ezin dugu ikusi UPN eta PSNri esker.

Eskerrik asko bi alderdiei.
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 01:26:32
Lasai Fernandisko, horretarako gaude guk eta, grabazioak egin eta munduarentzako ikusgai ahal izateko;)
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 17:10:27
Flipantie, ba emititzen hari darie bai... a ze putakumeok diren... ia datorren astean bigarren filma emititzen badigute behingoz osatuta edukitzeko behintzat!
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 21:45:19
Kabenzotz!!!  :haserre:
Bakarrik filma erdia grabatu dut!
Burrundaie!... Grabatu duzu?
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 21:50:20
Aipamenaren egilea: Godelet  Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 21:45:19
Kabenzotz!!!  :haserre:
Bakarrik filma erdia grabatu dut!
Burrundaie!... Grabatu duzu?

Bai, lasai Godelet. Oraintxe horretan nabilek eta gaur ez bada bihar igoko diat. Nire kontu! :baibai:
Izenburua: Er: ERNE IGANDEAN!!!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 24a, 11:05:43
Nik ere grabatu dut, ez dakit nola grabatuko zen baino uste det guztia dudala, ahala eta guztiz ere Burrundaieren bertsioagaz geratuko naiz ta igo bezain pronto jaitsi!! 1 falta zaigu bilduma amaitzeko!! (6, 7-1 eta 7-2 ondino ez du fortak erosi, erositakoan espero dugu Harry potter saga guztia euskaratua izatea!).
Norbaitek prest ahal legoke HD bertsio muntai bat egiteko filme bilduma hauekin??