ERNE IGANDEAN!!!!

Sortzailea burrundaie, 2012ko Irailaren 20a, 23:53:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

ETB-3ko programazioa begiratu dut oraintxe eta ustekabe atsegina hartu dut. Igandean, nonbait, HARRY POTTERS ETA SUAREN KOPA botako omen dute. Ea egia den!!!! Hautsa kendu grabagailuei :osopozik: :osopozik:

Taichisan

Egia da, aspaldi banekien Harry potterren filme guztiak bikoiztu izan direla... noiz emango dute 2.filma? nork jakinXD erne egongo naiz!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Hala ere EITB-ren estrategia berria da serie-en atalaren izenburua ez jartzea, ez jakiteko botako dutena badaukagun ala ez? Zuei ere berdin pasatzen zaizue:


burrundaie

Bai, halaxe duk zumarra....

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 21a, 06:12:34
Hala ere EITB-ren estrategia berria da serie-en atalaren izenburua ez jartzea, ez jakiteko botako dutena badaukagun ala ez? Zuei ere berdin pasatzen zaizue:


Doraemonek akzioak dauzka ETB3n :barre: :barre:

Taichisan

Bueno, hemen nator nik orain esatera, EPGan agertzen den informazioa eta Webgunekoa ez datozela bat. Gehiago esango dut, gaurko filmea ez da HARRy POTTER izango baizik eta ALTXOR GALDUKO ZALDUNAK filme horren 1 partea... engainatzen hari gaituztela uste dut.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Irailaren 22a, 16:01:12
Bueno, hemen nator nik orain esatera, EPGan agertzen den informazioa eta Webgunekoa ez datozela bat. Gehiago esango dut, gaurko filmea ez da HARRy POTTER izango baizik eta ALTXOR GALDUKO ZALDUNAK filme horren 1 partea... engainatzen hari gaituztela uste dut.

Oraintxe euskalteleko programazioa begiratu diat, eta zera agertzen duk: gaur gauerako Zaldunen ezkutuko altxorra 1 edo dena delakoa izango omen duk, eta biharko, iganderako, Harry Potters eta suaren kopa. Hala ere, ez ziok fidatzerik. Badaezpada ere, nik grabagailua prest edukiko diat! :baibai:

fernandisko

Hemen Nafarroan ETB ezin dugu ikusi UPN eta PSNri esker.

Eskerrik asko bi alderdiei.

Taichisan

Lasai Fernandisko, horretarako gaude guk eta, grabazioak egin eta munduarentzako ikusgai ahal izateko;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Flipantie, ba emititzen hari darie bai... a ze putakumeok diren... ia datorren astean bigarren filma emititzen badigute behingoz osatuta edukitzeko behintzat!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Godelet

Kabenzotz!!!  :haserre:
Bakarrik filma erdia grabatu dut!
Burrundaie!... Grabatu duzu?
G o d e l e t

burrundaie

Aipamenaren egilea: Godelet  Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 21:45:19
Kabenzotz!!!  :haserre:
Bakarrik filma erdia grabatu dut!
Burrundaie!... Grabatu duzu?

Bai, lasai Godelet. Oraintxe horretan nabilek eta gaur ez bada bihar igoko diat. Nire kontu! :baibai:

Taichisan

Nik ere grabatu dut, ez dakit nola grabatuko zen baino uste det guztia dudala, ahala eta guztiz ere Burrundaieren bertsioagaz geratuko naiz ta igo bezain pronto jaitsi!! 1 falta zaigu bilduma amaitzeko!! (6, 7-1 eta 7-2 ondino ez du fortak erosi, erositakoan espero dugu Harry potter saga guztia euskaratua izatea!).
Norbaitek prest ahal legoke HD bertsio muntai bat egiteko filme bilduma hauekin??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!