Aupa guztioi,
Ba hori, bikoizketa dagoeneko hasi da, Kepa Kuetok esan digunez, baina ez dago batere seguru Jainkoen Batailaren bertsio luzatua Euskaraz bioiztuko denik, behintzat hilabete hontan aterako duten bertsioan euskarak ez ditu ezena horiek bikoiztuta.
Hasi dira azkenean! Bazuten garaia! :rock:
Aspalditxo esan zuten euskaraz ere bikoiztuko zela, baina panorama ikusita zalantzak izaten hasia nengoen.
Ea bikoizketa txukuna egiten duten aurreko filmarekin bezala.
Irrika bizian nago filma ikusteko. Japonieraz ikusteko tentazioari eutsi diot orain arte.
Espero dut merezi izana. Freezer beti izan da Dragoi Bolako bilaurik onena nire ustez. :barre:
Eta Jainkoen Batailaren bertsio luzatua bikoiztea ere ondo legoke. Baina euskararen egoera ikusita ez dut itxaropen handirik egia esan.
Ea oraingoan propaganda hobea egiten duten. Aurreko filmarekin ez zen inor enteratu! :threat:
Kaixo.
Galdera bat egin nahi nuke, badakizue zein egunetan estreinatuko den euskaraz doblaturik?
Badakit gaztelaniaz eta katalanez azaroaren 6an estreinatzen dela, euskaraz ere bai? Jainkoen bataila ezin izan nuen euskaraz ikusi eta hau gustatuko litzaidake ikustea norbaitek esan ahal badit eskertuko nuke. :Olatu: :goku: :trunks:
Kontrakorik esaten ez badute euskaraz ere egun berean estreinatuko da: azaroaren 6an.
Ostiral honetan Mangamoren "DBZ Jainkoen Bataila" eta "Doraemon Stand by me" filmak proiektatuko dituzte euskaraz. Hurbil bazaudete aprobetxatu joateko. Dohainik da eta giro bikaina egoten da bertan! :barre:
Nik eramango dut filmea Mangamorera ahin zuzen XD
Estreinaldirako bi aste baino gutxiago falta dira eta oraindik ez daukagu trailerrik euskaraz! Beti berdin! A zer fundamentua!!
Gaztelaniaz eta katalanez duela hilabete bat jarri zuten trailerra YouTuben... :aspertu:
EDIT: Bale... Orain ikusi dut DiarioVascon jarri dutela... Baina zergatik ez dago ezta Selectaren YouTubean ezta Zinema Euskarazen webgunean!?
Egoini, sentitzen dut baina duela aste bat dago Zineuskadiren Youtubean trailerra jarrita, Selectak ez du ezer gehiago jakin nahi baina interneten dakazu jada Trailerra ;) :goku:
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 21:15:52
Egoini, sentitzen dut baina duela aste bat dago Zineuskadiren Youtubean trailerra jarrita, Selectak ez du ezer gehiago jakin nahi baina interneten dakazu jada Trailerra ;) :goku:
Agian itsu nago... Baina lehen ere begiratu dut eta hemen ez dut ikusten: https://www.youtube.com/user/zineuskadi/videos (https://www.youtube.com/user/zineuskadi/videos)
Eta Zineuskadiren webgunean sinopsia besterik ez dute jarri...
Dena dela pozten naiz. Ea film honek aurrekoak baino arrakasta handiagoa izaten duen zinemetan eta euskal bikoizketaren egoerak hobera egiten duen. Gokuk salbatuko gaitu! :goku:
Trailerra "El Diario Vasco"-n dago ikusgai, hemen utzikotsuet link-a:
http://www.diariovasco.com/videos/culturas/201510/23/dragoibola-berpiztua-filmaren-aurrerapena-4574029278001-mm.html
etb1en iragarki labur bat... enteratzerako bukatu da baina...
azaroak 6 datarekin geratu naiz behintzat
gaur berriro eman dute atzo ikusitako iragarkia etb1en, eguraldiaren ostean, :festa:
ea oraingoan kanpaina hobea egiten duten jendeak trailerra ikusi dezan gutxienez :evil:
Hemen daukazue pelikula emango duten Euskal Herriko zinemak:
Barakaldo: Max Ocio (eu/es)
Bilbo: Ultis (eu)
Donosti: Antiguo Berri (eu)
Errenteria/Orereta: Niessen (eu)
Irun: Ocio (es) :shit:
Iruñea: Golem la Morea (es?) :shit:
http://misiontokyo.com/noticias/lista-de-cines-actualizada-para-dragon-ball-z
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Urriaren 31a, 16:43:34
Hemen daukazue pelikula emango duten Euskal Herriko zinemak:
Barakaldo: Max Ocio (eu/es)
Bilbo: Ultis (eu)
Donosti: Antiguo Berri (eu)
Errenteria/Orereta: Niessen (eu)
Irun: Ocio (es) :shit:
Iruñea: Golem la Morea (es?) :shit:
http://misiontokyo.com/noticias/lista-de-cines-actualizada-para-dragon-ball-z
Fundamentu gutxi ikusten dut nik hor...
Oraintxe ikusi dut iragarkia ETB1en. 10-15 segundu di-da batean pasatzen direnak. Aurreko filmarekin egin zuten promozio berdina egiten ari dira, astebete lehenago iragarki txiki bat eta fuera. Gero han aterako dira Alfa Picturesekoak esanez hemen ez duela jarraipenik izan. Euskararen errealitatea ezagutuko balute herri txikietan emango lukete. Eskerrak Zineuskadiren xedea ez den audientzia, bestela ez lukete ezer gehiago ekarriko.
PD: Atzo marrazkigileetako batek esan zuen 3. filma aterako dutela.
Kaixo.
Bilatzen nabil ea pelikula noiz eta non emango duten eta astelehena da iada eta barakaldoko zineman ez dator ezer ere ez pelikulari buruz, baita esan nahi nuke nik ez dakidala bilbon non demontre dauden ultis zinemak, sekulako fundamentu falta iruditzen zait guzti hau....
Hoberena twitterretik Selecta Visión eta Alfa Picturesi galdetzea izango litzake, ze googlen ez da ezer ageri...
Antza denez, Bilbon Multis-en emango dute, ez Ultis-en (Selectakoek horrela argitaratu zuten... (https://twitter.com/SelectaVision/status/661466240284798976)). Alfa Pictures-en twitterrean ikusi dut irudia zuzenduta:
https://twitter.com/alfapictures/status/661885097977753600
(https://pbs.twimg.com/media/CS98-glXAAAC-aP.jpg)
Eta ordutegiak zer? Interneten bilatzen aritu naiz baina ez dut ezer topatu. Ez Barakaldon, ez Bilbon, ez Donostian, ez inon...
Estreinaldiaren bezperan gaude jada eta ez dago informaziorik. Entzun beharko da gero jende gutxi joan dela! :haserre:
Norbaitek zerbait topatzen badu esan dezala zeren hau desastre hutsa da... :kolpe:
Hemen Donostiko zinean botako dutela dio:
http://www.gruposade.com/cine/index.php/proximos-estrenos
Baina ordutegia ikusi botoian sakatzean ez da ezer kargatzen... Kriston kaka egiten ari dira berri ere
http://antiguoberri.admit-one.eu/index.php?s=SABERRI&p=details&eventCode=21858
Hala ere esan lagun bat galdetzera joan da eta eta bihar (ostirala) 17:30etan da, eta larunbat eta igandean arratsaldean izango dela, "interneten begiratzeko" esan diotela... Ostia txarrez benetan...
Adi! Antza denez Barakaldon ez dute filma emango! :evil:
Lagun bat ordutegia galdetzera joan da eta filma ezeztatu egin dutela esan diote! :threat:
Bilboko Multicinesekin harremanetan jartzen saiatu da ere eta ez diote erantzun...
Momentuz Donostia bakarrik daukagu konfirmatuta. Ale, denok Donostiara! Ederra plana...
Sekulako porrot usaina hartzen diot hau guztiari. Oso jende gutxik daki filma euskaraz egongo dela egin duten propaganda eskasagatik... Eta gutxi horietatik gehienek ez dakite nora eta noiz joan behar duen informazio faltagatik... Azkenean zineman lau katu izango gara eta betikoa esango dute... :aspertu:
Benetan ere... zelako ahaleginak egin behar diren film bat euskaraz ikusi ahal izateko...
Aipamenaren egilea: Egoni Noiz: 2015ko Azaroaren 05a, 19:50:56
Adi! Antza denez Barakaldon ez dute filma emango! :evil:
Lagun bat ordutegia galdetzera joan da eta filma ezeztatu egin dutela esan diote! :threat:
Bilboko Multicinesekin harremanetan jartzen saiatu da ere eta ez diote erantzun...
Momentuz Donostia bakarrik daukagu konfirmatuta. Ale, denok Donostiara! Ederra plana...
Sekulako porrot usaina hartzen diot hau guztiari. Oso jende gutxik daki filma euskaraz egongo dela egin duten propaganda eskasagatik... Eta gutxi horietatik gehienek ez dakite nora eta noiz joan behar duen informazio faltagatik... Azkenean zineman lau katu izango gara eta betikoa esango dute... :aspertu:
Benetan ere... zelako ahaleginak egin behar diren film bat euskaraz ikusi ahal izateko...
Alfa Picturesek berriro puñaladak idazten dituenean hauxe bera erantzun behar zaio, ea zer dioen.
Nik be konfirma dezaket Egonik esandako bera. Lagun batek Cinesaren Twitterrean galdetu ta literalki esan diote ez dagoela programatuta.
Multisean zihurasko emango dutela baina gaueko 12etararte itxaron beharko dugu "EL CORREO"ko zinema horria ikusi ahal izateko... Eta horixe bera diot nik, sekulako esfortzue egin behar da zerbaik zineman euskaraz ikusi ahal izateko, ta ez diot soilik filme honetaz hari, PAN ikusteko jan barik jun izan behar nun zinemara euskarazko ikusentzunezkoak bultzatzeko, baita ere Tarzan estreinatu zanian ere.... Ez da batez normala tratua, ta ZINEUSKADIk aitzakiz aitzaki beti, ez dagoela haien esku, ezin dutela ezer egin.... Horretarako hobe zineman ez sartzea ta bikoizketak DVD eta Blu Rayetan behintzat egotea, zeren hori bestea da... Hurrak eta Lapurrak ezin ikusi, ta dvdan euskararik ez. Enderren Jokoak eta Dinosauroen Artean be zineman ikusi ezinik ta dvdetan euskara pistarik ez (eskerrak Artadi gorenari audioa behintzat grabatu zuela ta muntaia egin),....
Barregarria da oso Eusko Jaurlaritzak propaganda zikinarekin no la "bultzatzen duen euskara".... bikoizten diren %85 umeentzako filmeak eta beste %15 inork ikusten ez dituzten filme suediar, alemaniar, kanadiar edo horrelako "gafapasta" filmeak... Katalanek estreinu potoloak haien hizkuntzan bikoiztu ahal badute ta zinemetan ordutegi guztietan eskaini... ¿Ze demontre egiten du gure "gobernu" anormala?
Antiguo Berriko ordutegiak orain ikus daitezke.
Beno, hemen jartzen dut badaezpada ere:
viernes 06 noviembre 2015
17:30
sábado 07 noviembre 2015
16:45
18:15
domingo 08 noviembre 2015
16:45
18:15
Antiguo Berriko lehen emisioan egon naiz eta 12 pertsona bakarrik egon gara areto osoan. Horietatik 5 ume txikiak ziren eta gainerakoak haien gurasoak... En fin...
Pelikula primerakoa izan da. Niri asko gustatu zait. :pozik2:
Bikoizketaren aldetik... Satan Txikiri Roronoa Zororen ahotsa jarri diote!? Oso oso oso arraro geratu da... :wow:
Pello Artetxek lan paregabea egin du Freezerren paperean beti bezala. Gainerako ahotsak ere primeran mantendu dira, nahiz eta Gohanen ahotsak oraindik ez nauen asko konbentzitzen... (Jainkoen Batailan jarri ziotena).
Billsi ahotsa aldatu diote Freezerrengatik, baina ez zaio gaizki geratu.
Dena den, borroketan oihu gehienak japonieraz utzi dituzte...
Asko nabaritzen ez den arren detaile horiek zaindu beharko lirateke. :baibai:
Ni igande arratsaldean joango naiz beste bi lagunekin. Gutxienez ostiraleko aforoaren %25era iritsiko gara.
ez baldinbadakizu zineman dagoenik, jakinda ere ze zinematan botako duten eurek ere ez badakite, eta euskal herrian 2-3 puntutan bakarrik botatzen badute nola demontre nahi dute jendeak erantzutea :evil:
nik oraingo hau ezin izango dut ikusi... asteburua beterik dut. pena bat, aukera duzuenok goza ezazue!
Antiguon aste barruan ere emango dute:
lunes 09 noviembre 2015
17:30
martes 10 noviembre 2015
17:30
miércoles 11 noviembre 2015
17:30
jueves 12 noviembre 2015
17:30
http://antiguoberri.admit-one.eu/index.php?s=SABERRI&p=details&eventCode=21858
Filma ikusita, egia esan uste baino hobeto dago. Aurrekoarekin alderatuta askoz gehigo gustatu zait. Barreak ere bota ditut. 39 pertsona kontatu ditut, areto erdia, gehienak umeak eta gurasoak. Ea zelan bukatzen den.
Hari berri bat ez sortzeagatik berton jarriko dut.
Badirudi Katalunian DBZ Kairen bigarren zatia hastear dagoela (http://misiontokyo.com/noticias/fecha-de-estreno-y-horarios-de-dragon-ball-z-kai-saga-de-boo-en-super-3). Taichisan, badakizu euskaraz bikoizten ari direnik edo?
Aspaldi ez dudala kontakturik inorekin, dena den ez dut uste EITBk oraindik ezer erosi duenik ikusita nolako jarrera izan zuten DBKAI eta beste telesaileekin....
Galiziarrek ere erosi dute Kairen bigarren zatia. Oraindik geu izango gara bakarrak serie gabe geratuko direnak... Ze ez dut uste lehen zatiak onarpen onegia izan zuenik... Egunean 2 atal estrenaitzen zituzten eta berehala jarri ziren 3 ematen, gainetik kentzen bezala.
Aurrekoan enteratu nintzen bigarren zati honen bertsio internazionalak 8 atal gehiago dauzkala eta ezingo zirela erabili raw japoniarrak... Animelliuren badago tipo bat bluray frantsesak jaitsi eta ripeatzen ari dena, baina ea nork jaisten dituen 350 GB asiandvdclub-etik (ratioa mantentzera behartzen dute eta ezinezkoa izaten da ezer igotzea).
Agian nahikoa zenuke aparteko atal horiek jeistea, horrela ere giga mordoa izango dira baina...
Ea zorte pixka bateaz ekartzen duten!! :goku:
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Urtarrilaren 21a, 17:49:34
Agian nahikoa zenuke aparteko atal horiek jeistea, horrela ere giga mordoa izango dira baina...
Ea zorte pixka bateaz ekartzen duten!! :goku:
Ez, ez, ez nuen esan nahi 8 atal OSO extra daudela. Atalen iraupena desberdina da. Atal japoniar batek 1 irauten badu, internazionalak 0'88 irauten du, eta desfase horrekin eratzen dira 8 atalak. Hori ulertu nuen behintzat. Diozun moduan izango balitz tipo katalan horrek ere berdina egingo zuen.
Ba horrela bada, japoniarrak bizitza konplikatzeko gogoaz dabiltza...
Okerrena da japoniarrek hasiera batean bertsio internazionala egin zutela eta beranduago haien bertsioa hortik abiatuta. Hau da, esan daiteke bertsio internazionala originala dela eta bertsio japoniarra zentsuratua.
Dena dela bertsio internazionala japonieraz bikoiztu zen osorik eta nik entzuna neukan japoniar blu-ray eta DVDetan atal guztiak internazionalean bezala egongo zirela... Japoniar bertsio zentsuratu hori telebistarako soilik egin omen zuten... Dena den hau ezin dizuet konfirmatu ez baititut blu-ray/DVDak oraindik ikusi.
Ea euskeraz bikoizten duten... eta ganoraz kontxo! DBZko Boo Ahaltsuaren saga primeran bikoiztu zen bere garaian.
Beste txapuza bat egin behar badute hobe audioak zaharretik hartuko balituzte eta copy-paste egin. Azken batean hori egiten dute Shin Chan eta Doraemonen opening eta endingekin... Alpoja horiek! :threat:
Opening eta endingei buruz... bertsio internazionalak ingelesezko abestiak dauzka eta ez dira beste hizkuntzetara bikoizten (korearrek, frantsesek eta katalanek ez badute egin ETBk are gutxiago). Nire ustez oso gaizki geratzen da anime bat euskeraz bikoiztuta entzun eta openinga ingelesez egotea... :kolpe:
Abestiak bikoiztuko ez dituztenez ea gutxienez ganorazko bikoizketa egiten duten!! Ah, egia... oraindik ez dakigula atal berriok bikoiztuko dituzten ala ez... :aspertu:
Bale, torrenten web frantses batean serie osoa aurkitu dut (herenegun edo igota) x265 codec-arekin kodifikatuta. Gainera etorkizuneko codec-arekin! Ezin hobeto beraz. Kabroiek torrentak jaisteko IP frantsesa edukitzera behartzen zaituzte baina proxyekin konpon daiteke. Hemen ere ratioa zaindu behar da baina beno, hiruzpalau kontu sortu eta kitto.
EDIT: Jaitsita ordubetean :barre:
Programa mordoa probatzen ari naiz Kairen atal aurrerapenak webetik atera behar badira eta lortu dudan gauza onena "FVD Video Downloader" da. Erreproduzitzen dagoen atalak zati oso txikietan jaisten du, 10 bat segundukoak. Audioak atera eta itsatsi egin daitezke (perfekto geratzen da). Kriston koñazoa da, baina aurrerapenak motzak izaten direnez, behintzat aurrerapenak bermatuta genituzke 4-5 zatitxo itsatsita.