DRAGOI BOLA Z FREEZERREN BERPIZKUNDEA Bikoiztu egingo da!

Sortzailea Taichisan, 2015ko Urriaren 06a, 22:50:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Hoberena twitterretik Selecta Visión eta Alfa Picturesi galdetzea izango litzake, ze googlen ez da ezer ageri...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Eta ordutegiak zer? Interneten bilatzen aritu naiz baina ez dut ezer topatu. Ez Barakaldon, ez Bilbon, ez Donostian, ez inon...
Estreinaldiaren bezperan gaude jada eta ez dago informaziorik. Entzun beharko da gero jende gutxi joan dela!  :haserre:

Norbaitek zerbait topatzen badu esan dezala zeren hau desastre hutsa da...  :kolpe:

jonnydbz

Hemen Donostiko zinean botako dutela dio:
http://www.gruposade.com/cine/index.php/proximos-estrenos

Baina ordutegia ikusi botoian sakatzean ez da ezer kargatzen... Kriston kaka egiten ari dira berri ere
http://antiguoberri.admit-one.eu/index.php?s=SABERRI&p=details&eventCode=21858

Hala ere esan lagun bat galdetzera joan da eta eta bihar (ostirala) 17:30etan da, eta larunbat eta igandean arratsaldean izango dela, "interneten begiratzeko" esan diotela... Ostia txarrez benetan...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

#19
Adi! Antza denez Barakaldon ez dute filma emango!  :evil:

Lagun bat ordutegia galdetzera joan da eta filma ezeztatu egin dutela esan diote!  :threat:

Bilboko Multicinesekin harremanetan jartzen saiatu da ere eta ez diote erantzun...

Momentuz Donostia bakarrik daukagu konfirmatuta. Ale, denok Donostiara! Ederra plana...

Sekulako porrot usaina hartzen diot hau guztiari. Oso jende gutxik daki filma euskaraz egongo dela egin duten propaganda eskasagatik... Eta gutxi horietatik gehienek ez dakite nora eta noiz joan behar duen informazio faltagatik... Azkenean zineman lau katu izango gara eta betikoa esango dute...  :aspertu:

Benetan ere... zelako ahaleginak egin behar diren film bat euskaraz ikusi ahal izateko...

Aju

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Azaroaren 05a, 19:50:56

Alfa Picturesek berriro puñaladak idazten dituenean hauxe bera erantzun behar zaio, ea zer dioen.

Taichisan

Nik be konfirma dezaket Egonik esandako bera. Lagun batek Cinesaren Twitterrean galdetu ta literalki esan diote ez dagoela programatuta.
Multisean zihurasko emango dutela baina gaueko 12etararte itxaron beharko dugu "EL CORREO"ko zinema horria ikusi ahal izateko... Eta horixe bera diot nik, sekulako esfortzue egin behar da zerbaik zineman euskaraz ikusi ahal izateko, ta ez diot soilik filme honetaz hari, PAN ikusteko jan barik jun izan behar nun zinemara euskarazko ikusentzunezkoak bultzatzeko, baita ere Tarzan estreinatu zanian ere.... Ez da batez normala tratua, ta ZINEUSKADIk aitzakiz aitzaki beti, ez dagoela haien esku, ezin dutela ezer egin.... Horretarako hobe zineman ez sartzea ta bikoizketak DVD eta Blu Rayetan behintzat egotea, zeren hori bestea da... Hurrak eta Lapurrak ezin ikusi, ta dvdan euskararik ez. Enderren Jokoak eta Dinosauroen Artean be zineman ikusi ezinik ta dvdetan euskara pistarik ez (eskerrak Artadi gorenari audioa behintzat grabatu zuela ta muntaia egin),....
Barregarria da oso Eusko Jaurlaritzak propaganda zikinarekin no la "bultzatzen duen euskara".... bikoizten diren %85 umeentzako filmeak eta beste %15 inork ikusten ez dituzten filme suediar, alemaniar, kanadiar edo horrelako "gafapasta" filmeak... Katalanek estreinu potoloak haien hizkuntzan bikoiztu ahal badute ta zinemetan ordutegi guztietan eskaini... ¿Ze demontre egiten du gure "gobernu" anormala?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Beno, hemen jartzen dut badaezpada ere:

viernes 06 noviembre 2015   
17:30

sábado 07 noviembre 2015   
16:45
18:15

domingo 08 noviembre 2015   
16:45
18:15
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Antiguo Berriko lehen emisioan egon naiz eta 12 pertsona bakarrik egon gara areto osoan. Horietatik 5 ume txikiak ziren eta gainerakoak haien gurasoak... En fin...

Pelikula primerakoa izan da. Niri asko gustatu zait.  :pozik2:

Bikoizketaren aldetik... Satan Txikiri Roronoa Zororen ahotsa jarri diote!? Oso oso oso arraro geratu da...  :wow:
Pello Artetxek lan paregabea egin du Freezerren paperean beti bezala. Gainerako ahotsak ere primeran mantendu dira, nahiz eta Gohanen ahotsak oraindik ez nauen asko konbentzitzen... (Jainkoen Batailan jarri ziotena).
Billsi ahotsa aldatu diote Freezerrengatik, baina ez zaio gaizki geratu.

Dena den, borroketan oihu gehienak japonieraz utzi dituzte...
Asko nabaritzen ez den arren detaile horiek zaindu beharko lirateke. :baibai:

jonnydbz

Ni igande arratsaldean joango naiz beste bi lagunekin. Gutxienez ostiraleko aforoaren %25era iritsiko gara.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

SonGorka4

ez baldinbadakizu zineman dagoenik, jakinda ere ze zinematan botako duten eurek ere ez badakite, eta euskal herrian 2-3 puntutan bakarrik botatzen badute nola demontre nahi dute jendeak erantzutea  :evil:

nik oraingo hau ezin izango dut ikusi... asteburua beterik dut. pena bat, aukera duzuenok goza ezazue!

jonnydbz

Antiguon aste barruan ere emango dute:

lunes 09 noviembre 2015
17:30

martes 10 noviembre 2015
17:30

miércoles 11 noviembre 2015
17:30

jueves 12 noviembre 2015
17:30

http://antiguoberri.admit-one.eu/index.php?s=SABERRI&p=details&eventCode=21858
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Filma ikusita, egia esan uste baino hobeto dago. Aurrekoarekin alderatuta askoz gehigo gustatu zait. Barreak ere bota ditut. 39 pertsona kontatu ditut, areto erdia, gehienak umeak eta gurasoak. Ea zelan bukatzen den.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Hari berri bat ez sortzeagatik berton jarriko dut.

Badirudi Katalunian DBZ Kairen bigarren zatia hastear dagoela. Taichisan, badakizu euskaraz bikoizten ari direnik edo?