Kaixo, berria naiz!
MARUG.A.M.E. gipuzkoar elkartetik nator.
Orain dela denboralditxo bat zuen web-horria ezagutzen dudala, bainan ez naiz animatu posteatzera, alde batetik, euskaldun-berria naizelako eta euskaraz mintzatzea kosta egiten zaidalako (hanka asko sartzen dudala badakit); eta bestetik, denbora libre asko ez dudalako.
Gauza zera da, zuen lanari buruz entzun nuen lehenengo alditatik hauxe galdetu nahi izan dizuet...
ba al dauka norbait ETBn emititutako TONARI NO TOTORO euskarazko bertsioa? Ba al dago hura divx, VHS edo dvdan lortzeko posibilitaterik? Filme hori izan zen manga munduan sarrarazi ninduena, eta ikusi nuen lehenengo aldia euskaraz izan zen, horrezkero euskaraz lortzea asko gustatuko litzaidake.
Horrez gain jakina da ETBk ghibliren beste zenbait filme euskaraz emititu dituela, adibidez Porco Rosso. Filme horiek lortzeko moduren bat ba al dago? Norbaitek grabatuta edo ETBko jendearekin harremanak izanezgero...
Asko ezkertuko nizueke!
Ongi etorri nami_eiku :thumbsup.
TONARI NO TOTOR-taz inori ez diot ezer entzun, baina Porco Rosso-taz zerbait komentatu zidan foroan ibiltzen zen batek. Zoritxarrez, ez dakit berak edo foroko besteren batek zeukan eta berak baldin bazeukan ez dakit lortzerik izango dugunik. Ea baten batek zerbait gehiago dakien.
Porco rosso nik dekotela uste dot VHS baten, 'norbaitek' utzita. Ez nazena gogoratzen da, bertsio originala+subtituloak euskeraz den, edo zuzenean euskerazko bikoizketa egin zuten.
Oin begiratu dot artxibategian eta VO+Sub zan. Denbora dekodanean igual igon beharko da.
Lehenengo eta behin, Ongi etorri Nami_Eiku^^
Totoro.ri buruz neuk dekot filmea vhs-an "norbaitek" utzita euskarazko bikoizketarekin, eta pendiente dago audioa atera eta muntaia egiteko divx-ean^^ espero dut laster izan ahal izatea filme hori audioa hartzeko denbora^^
Eskertzen dizugu asko zure etorria^^ goza ezazu forugaz :king
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Ekainaren 17a, 21:58:04
Porco rosso nik dekotela uste dot VHS baten, 'norbaitek' utzita.
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Ekainaren 18a, 00:56:50
Totoro.ri buruz neuk dekot filmea vhs-an "norbaitek" utzita euskarazko bikoizketarekin
Jajaja ematen du "berataz" hitz egitea pekatua dela edo...
Milesker erantzunengatik
Guzti hau jakinda adi egongo naiz... Kaka emango dizuet nohizbehinka gogorarazteko xD
Ikusi arte!
Aipamenaren egilea: nami_eiku Noiz: 2007ko Ekainaren 18a, 09:24:59
Milesker erantzunengatik
Guzti hau jakinda adi egongo naiz... Kaka emango dizuet nohizbehinka gogorarazteko xD
Ikusi arte!
Jajaja! ondo ondo, presioagaz azkenean egin beharko dot. Ezingo naz eskakeatu.
Nahi izan ezkero, hitzen zentsura jar daiteke eta izen hori aipatzean beste batengatik ordeztu :xD
Zuk eman brasa lasai, azkenean horixe da metodorik onena gauzak lortzeko :lol
Ei, taichisan, Totoro euskaraz daukazula???
Releasen prioridade listan postuz igo beharko duzu totorerena.
Enekien Porco Rosso ere euskaraz zeogenik, Ghibliren pelikuletatik ia gehien gustatzen zaidana da.
Nik ere ez nekien Porco sosso eta totororena.
Kasualitatze Porco rosso duela 5 bat egun hasi nintzen berriro ikusten ez bait nintzen gogoratzen, nire lehenengo animea izan zen, noski orduan ez nekien zer zen animea, Ghost in the shell ikusi eta gero guztiz murgildu nintzen mundu honetan.
PD-> Esan beharrik ez dago presioa handitzen doala ezta Taichisan?
Aipamenaren egilea: Barbadil Noiz: 2007ko Uztailaren 03a, 22:17:41
Esan beharrik ez dago presioa handitzen doala ezta Taichisan?
JOOOOOOOOOOOOOOOOOODOOO, badirudi lana pilatzen zaidala XDDDDDDD
Abuztuan hasiko naiz filme honekin, ze filmeak nola montatzen duten ikusita, badakit arazoak eukiko ditudala sinkronia arloanXD
asko eskertuko nizuke nik ere filme hau muntatuko bazenu