ESKU PILOTA PARTIDUEN ESKARIAK (edo eskaintzak)

Sortzailea Arsenicum, 2008ko Urriaren 29a, 00:03:13

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

 Hari hau zabalduten dot, norbaitek partidu bat ikusteko gogoa badeko, eta ez badau deskargatzeko foroan. Batenbat pelotari baten jarraitzailea izan ahal da ta bere partiduak euki gure deuz. Hemen eskatu eta deskarga zuzenera igoten saiatuko naz.

Era berean, norbaitek txapelketaren bateko partidu bat grabatuta badeko eskertuko da zinta edo dvd-a pasa ahal badeu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra


Arsenicum


Arretxe, Eugi ta Barriola zer?  Ze partidu da hori?  ::Vudu
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

txuritxapel

Aimar eta barriolaren arteko partidak lau terdian 2002.urtean mesedez.:!ligaxkakoa eta final asko eskertuko nuke.

Arsenicum


Sentitzen dot, baie 2002ko lau terdikorik ez dekot...  Dekotazen gehienak 2005tik aurrerakoak direz. 2006, 2007...

Horretarako VHS dekon norbait agertu beharko zan. Aber suertea dauen egunen baten.

Ah! Ta ongi etorri!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

txuritxapel

Eskerrik asko arsenicum! beno ba irujo eta abeleek gasteizko ogetan buruz buruko 2007 duel bi urte jokatutako partidua baldin badezu hortikan .Hori ikusteko gogokin nago bertn egn nintzen ta ezin izan nun partida grabatu.
Aresen igotzea ahal bedzu hobeki sk neri emule etzaizkit partidak jeisten... eta julian reteguiren erreportaia aresen sartzea ahal bedzu. igual gehiegi eskatzea da baina beno..
Beste gauza bat nik azken urteotako partida dexente dauzkat aurtengo binakako finala ,irujo eta aimarren arteko buruz buruzkooak, psaden urteko 4\2ko ligazkan jokatutako partida Aimar eta titinen artean..
2005 Buruuz buruzkoan Irujo patxi ruiz baten bat nahi baduzu esan ok ! aioo

Arsenicum


Aupa, esan dozuzen danak uste dot badekotazela. http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?board=22.0

Hor dekotaz igondako partiduek. Emulen jartzen dotaz, ez dot Ares erabiltzen. Nahiko zaila da iturriak mantentzea emulen, eta aresen sartzen banaz... ezinezkoa. Partidu batzuk megauploadera igon dotaz, eta gehiago igoteko intentzioa dekot. Rapidshare premium kontu bat itxi doztie eta horra igoten hasiko naz. Hor ez direz partiduek ezabatuko denbora bat pasata.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.