Joder, jendeak edozer gauza botatzen du zaborretara.

Sortzailea baronluigi, 2009ko Irailaren 04a, 15:13:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Atzo nire herriko garbigunera joan nintzen DVD diska batzuk berziklatzeko botatzera. Bota nituenean, eta kanporaka nindoanean, Telebista, ordenagailu eta gauza elektroniko gehiago zeuden kaiola batean DREAMCAST bat, 2 aginte eta VMU memoria txartel bat aurkitu nituen oso osorik. Eramateko baimena eskatu nion bertako zaintzaleari, eta baietz esan zidan.

Ongi, gaur probatu ditut aparailu guztiak eta denek PERFEKTU FUNTZIONATZEN DUTE. Dreamcast-a zen arazoak ematen zituen gauza bakarra, eta tapa irekita edo itxita dagoela zehazten duen palanka zen arazoaren erroa. Kontaktua ondo egiten ez zuenez, makinak ez zekien noiz zegoen irikita edo itxita kontsola, eta ondorioz irakurlea ez zen inoiz martxan jartzen. Azkenean, esparatrapu batekin bildu dut, lodiera gehiago emanez eta kontaktua bideratuz.

Hara ba, orain dreamcast- bat lortu dut dohainik (lehen ere bi neuzkan, honekin hiru), aginte eta memoria txartelarekin gainera xD


Aju

Joder, batzuk bai zortea. Dreamcasta gainera oso estimatua da gaur egun. Ta zuk nondik dauzkazu 2? XD

baronluigi

#2
Iaz erosi nuen bat joko mordo batekin (backup-ak txipik gabe irakurtzen baditu ere, Dreamcast-ak original bezala eduki behar diren joko asko dauzka, Code veronica eta Shenmue, adibidez). 100 eurogatik, ia lehenengo eskukoa (izugarri ongi dabil)

Eta bestea, Dreamcast bat zeukala ez nekien lagun batek saldu zidan, merke, 50 eurogatik. Badakizu, horrelako kontsola batek erreserbako piezak eduki behar ditu.

Gero lagun batek ahaztuta zeukana konpondu nuen, horregatik utzi baitzuen ahaztuta , ez zuelako egiten. Hala ere, laguna zenez, itzuli egin nion.

Baina hau ez. Hirugarren hau niretzat, merezi dut eta xD.

Taichisan

Egia da jendiak sekulako gauzka botatzend ituela garbiguneetara, adibidez nire lagun batek, Yakumo, ona etorten danian(euskalduna da baino bartzelonan bizi da) ta garbiguneetara juten da egun baten zer dagoen ikustera, oraon dela pare bat urte zera atera zuen handik: psx bat 2 mandogaz ta memoria txartelaz, 2 Saturn(bat niri emon zidan), Megadrive eta supernintendo 3(ez da exagerazioa, ikusitak dauzat eta), Nes bat akzesorio guztiekaz, nintengo scope, game boy advance bat(honi botoi bat falta zitzaion baino ondo dabil), espectrum bat eta ordenagailuarentzako 2 monitore mehe....

Asike, badakizue non aurki dezakezue ahin garesti diren kontxola zaharrakXD jendeak ez bait du esagutzen ahien benetako prezioa gaur egun merkatuan XD :egiptooo
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Beno, hori tamalez ez da horrela, eusko jaurlaritzak iaztik ez baitu uzten garbiguneetatik ezer hartzen.

Dirudienez, Errumaniar eta ijito pilla ibiltzen omen ziren lehen handik gauzak hartzen, gero saltzeko. Horregatik galerazi omen dute hemendik aurrera handik ezer hartzea.

Arsenicum


Edozer horren barruan dreamcast-a badago, nik normaltzat hartuko dot. Arraroa PS3 bat ikustea izengo zan.  :biggrin: Dreamcast-eko joko on bakarra, Virtua Tennis.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 21:04:11

Edozer horren barruan dreamcast-a badago, nik normaltzat hartuko dot. Arraroa PS3 bat ikustea izengo zan.  :biggrin: Dreamcast-eko joko on bakarra, Virtua Tennis.
Power Stone 2a ere nahiko ondo dago. Bide batez, komentatzen dizuet kriston emuladorea daukala gaur egun, nullDC izenekoa, eta ia edozein jokorekin dabil.

Taichisan, Sega Saturna badaukazu ezin zaizkizu falta DecAthlete eta Winter Heat!!! Honako ere aurkitu nuen emuladore on bat baina ez naiz gogoratzen izenaz, eta batzutan ez zebilen 100% abiadura normalean. Diotenez zaila omen da emuladorea egitea arkitektura arraroa daukalako.

baronluigi

#7
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 21:04:11

Edozer horren barruan dreamcast-a badago, nik normaltzat hartuko dot. Arraroa PS3 bat ikustea izengo zan.  :biggrin: Dreamcast-eko joko on bakarra, Virtua Tennis.

Hori zeure iritziaren arabera. Nire ustez DC-k joko on ugari dauzka: RE CV (beste kontsoletan aurkitu badaiteke ere, Dreamcast-ekoa da izatez lehenengoa, eta horrek besteen artean berezi egiten du), SHENMUE (nola ahaztu joko hau),Crazy Taxi, Sonic Adventure 1 eta 2, Virtua Tennis 2, Virtua Striker saga eta abar.

Hori bai, hau dena nire iritzia da. Beste batzuek ez dute nik bezalaxe pentsatuko xD

PD: Null DC da gaur egun dagoen dreamcast-eko emulatzailerik onena. Azkenengo bertsioa txartel grafiko moteletan gaizki baldin badabil ere, aurreko bertsioa oso ondo dabil edozein txartelekin, eta joko ugari jolas daitezke bertan. Gainera, ezin dugu ahaztu Interneten DC-ko jokoen bi bertsio daudela: RIP-ak, 700 MB okupatzen dutenak eta kontsoletan jolasteko prestaturik daudenak, Scene-ko taldeek ateratakoak, eta GDI dump-ak, ezertxo ere kendurik ez daukaten jokoak. Hauek aldiz 1.4 GB okupatzen dute (GD-ROMaren tamaina estandarra da), eta emulatzaileek bakarrik irakur ditzazkete.

Arsenicum


Pikea sortzearren zan  :biggrin:. Taichisanek eta nik Ps3a deku! eta bide batez nire ID portatila estreinatuko dot sinaduran. Gaur azkenean lortu dot es****-ko bendera kendu ta irlandakoa jartzea.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2009ko Irailaren 07a, 01:29:36

Pikea sortzearren zan  :biggrin:. Taichisanek eta nik Ps3a deku! eta bide batez nire ID portatila estreinatuko dot sinaduran. Gaur azkenean lortu dot es****-ko bendera kendu ta irlandakoa jartzea.

Ba, nik ez daukat PS3 beharrik xD, nahi dudadean nire lagun min baten etxera joan eta han daukat joko ugarietara jolasteko xD

Ta bestela badazkat etxean PS2TWO bat, PS2 lodia Disko gogorren irakurlearekin, WII-a, 3 dreamcast, PSP eta DS-a

Nahiko dibertsio emango zidatela uste det nik xD.

jonnydbz

Horrenbeste kontsola behar dituzue?? Jesus... Engantxatuta bizi zarete!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Irailaren 07a, 13:31:40
Horrenbeste kontsola behar dituzue?? Jesus... Engantxatuta bizi zarete!!
Ez da beharra, hobbya baizik, dena den jokuak kontxola bakar baterako irtengo beziren beti, batekin nahiko izango zan ta....
hobe bideojokuetara engantxatuta egon tabakora, ahalkolera edo ta drogetara baino (eta engantxatuta moderatua esaten dut ez flipau de las cosasXD). Esan dut! :egiptooo
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Orduan ez duzue interneten kedadarik egiten gauetan 3, 4 edo 5 orduko bizioak botatzeko? Baaaaaaaaaaaaaaa :Bromista:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Ni ez dot konsola askorik euki. Ps1-tik Ps3ra pasatu naz zuzenean. Ta urte askotan Ps1-a ikutu be ez dot in. Ps3-a pasadan urtean erosi nendun, iraileko azterketak eta gero.

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Irailaren 07a, 13:49:05
Orduan ez duzue interneten kedadarik egiten gauetan 3, 4 edo 5 orduko bizioak botatzeko? Baaaaaaaaaaaaaaa :Bromista:

Keba keba! Asteburutako gauetan juerga! Ez ps3 ez ezer.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Irailaren 07a, 13:31:40
Horrenbeste kontsola behar dituzue?? Jesus... Engantxatuta bizi zarete!!

Bueno, kontsola bakoitzean beti eta betiko jolastu nahi izan ditudan joko asko daude, horregatik dauzkat xD