WWW.IKUSEZAZU.COM

Sortzailea baronluigi, 2009ko Irailaren 08a, 23:11:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Hemen daukazue euskarazko gauza pila (filmak, telesailak, marrazki bizidunak) online ikusteko aukera ematen duen web-orria.

http://jane.h3m.com/~s02b99f7/ad/

Oraintxe bertan, Youtuben EUSKAL TELESAILAK hitza jartzerakoan atera zait. Interesgarria ematen du. Emaiozue begirada bat eta gero esango didazue zeuen iritzia.

Ikusi arte ^^

PD: Brinkolako atal batzuk ere badaude. Oraintxe bertan ikusiko ditut xD

Taichisan

Aspaldion emon zen webgune honen berri baronluigi, egia esan ia daukan material guztia geurea da, batez ere nire materiala, nik megauploaden sartutakoa aprobetxatuz ezer esan gabe... :manifa:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Ez nekien hori ba. Zer egingo diogu ba, horrelakoa da internet. Beno, baina ikuspuntu onetik begiratuta, zure lana jende gehiagori helarazteko balio izan du.

jonnydbz

#3
Gainera bi gai daude honen berri ematen: Ikusezazu.com (lehena, nik hasitakoa :silba:, jijiji) eta honen antzerako beste web bat.

Niri ez zait gaizki pentsatzen linkak eta horrelakoak erabiltzea. Gaizki iruditzen zaidana zera da: mini aipamen bat bakarrik egitea Laguntzaileak sailean (orain iruditxo bat ere jarri dute). Kontzeptu akats bat dago, nik dakidala ez dizuete eskatu laguntzaile edo kolaboratzaile izateko. Nik ere uste dut foro hontako gauzak direla gehiengoa web horretan (Zumarraren materiala ere egongo da, eta beraiek egindakoa ere, noski, edo hori espero dut), eta ematen du beraiek egin dutela dena... :smiley_1140:, eta beraiek egin dutena da Joomla erabili web bat egiteko eta materiala interneten bilatu... Dirudienez Taichisanek beraientzat lantxoren bat egin du, gauza xume bat, hori bai, patrozinatzaileak hor daude, en primera fila.

Esan beharra neukan.

edit:
Zer gara?
Aipatu2009. urteko otsailean, eta hainbat urtebeteko bilduma lanari esker, sortu berria da ikusezazu.com. Webgune hau da, edonon dagoen euskaltzaleren bideo webgunea. Gaur egun, euskaraz online filme, telesail edo dokumentalak ikusteko dagoen webgune bakarra dela esan dezakegu, beraz alor honetako lehen webgune euskalduna izan daiteke.
Online hitz hori dagoelako, bestela...

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Irailaren 08a, 23:31:13
Aspaldion emon zen webgune honen berri baronluigi, egia esan ia daukan material guztia geurea da, batez ere nire materiala, nik megauploaden sartutakoa aprobetxatuz ezer esan gabe... :manifa:
Ez dizut ulertzen, ematen du orain pixkat izorratzen dizula :blink
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Izorratzen dit esan zidatenean publizitatearengatik dirua batzen zutela.... ta hori moskeatzen hasi zidan zeren nire materiala izanda ez dut inork fin lukratiboentzako erabiltzea. ;tximuzoro
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Plubizitatearena ez dot jakin.  ::Vudu
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Ba publizitatea da ikusten den lehenengo gauza. Goialdean ederki asko ikusten da. Laguntzaileak sailean ere badaude gehiago.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum


Plubizitatea blokeatuteko programa bat dekot eta horregaitik ez nendun ikusten. Ondo dau; ezer esan barik gure gauzak hartu, moldatu eta hor igon, eta ganera publizitateagaz.  ;tximuzoro
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Nik serio diotzuet, pentsatzen nabil material guztia kendu ta berigotzea barriz, baino artxiboei extensioa aldatuz ta esanez, edo .rar-etan komprimatuz zeren pentsatzen baduzue publizitatea eukita guri kaltetzen digute ederki gainera, haiek gure materiala "Lukratibo" bihurtzen hari direlako, ta hori ya bai dala PIRATEOA, ta ni joku horietan ni pa?dios vamos!
Guk legalak gera zentzu horretan ez bait dugu dirurik atera nahi gure lanagaz, baino badirudi batzuek bai nahi dutela, ta hori nik behintzat ezin det onartu ere egin.

Zuek zer diozue?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Irailaren 10a, 00:36:19
Nik serio diotzuet, pentsatzen nabil material guztia kendu ta berigotzea barriz, baino artxiboei extensioa aldatuz ta esanez, edo .rar-etan komprimatuz zeren pentsatzen baduzue publizitatea eukita guri kaltetzen digute ederki gainera, haiek gure materiala "Lukratibo" bihurtzen hari direlako, ta hori ya bai dala PIRATEOA, ta ni joku horietan ni pa?dios vamos!
Guk legalak gera zentzu horretan ez bait dugu dirurik atera nahi gure lanagaz, baino badirudi batzuek bai nahi dutela, ta hori nik behintzat ezin det onartu ere egin.

Zuek zer diozue?
Ez dago puntu horretara iritsi beharrik.

Sin mas, komentatu egiten zaie egiten egiten dabiltzanak isuna izan dezakeela, halako webetan diruaren truk publizitatea egitea debekatuta dagola-eta. Hemendik hartutako material guztia kendu behar dutela, guk ez dugulako nahi gurea den ezer halako ezertan sartuta egoterik, eta publizitatearekin jarraitzen duten bitartean hala izan behar duela.

jonnydbz

Taichisan, agian galdu diren pelikulak ere bertan egongo dira :silba:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Ondo da Aju, ondo deritzot esaten dozuna, mail bat bidaliko diet gauza hauek esateko.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!