Filmak zuzenean ikusteko aukera

Sortzailea burrundaie, 2011ko Abenduaren 19a, 20:07:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

 Hemendik aurrera, eta filma igoko dudan bakoitzean, deskargaren ohiko loturaren ondoan filma zuzenean edo streaming-en bidez ikusteko aukera emango dut. Momentuz Videoweed zerbitzaria erabiliko dut, baina oraindik han eta hemen zokomiran nabil onena izan daitekeenaren bila.
Hona hemen igotako azken filmaren adibidea.

http://www.videoweed.es/file/n5e2hj2cwoavt

Nire ustez era honetan deskargen kontua dexente hobetuko da.

Godelet

Oso ondo, Burrundaie!
Hori bai serbitzu berria...

Eskerrik asko.
G o d e l e t

Taichisan

Benetan diotzut Burrundaie, zergatik zara ahin genioa?? Benetan ederra! aspaldi egin nahi nuena totalmente! Eskerrik asko zure lan paregabeagatik!! :rock:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Nik egia esango dizut: desastre doakit, denbora erdia kargatzen. Agian gauza puntuala da?

burrundaie

#4
Novamov dudarik gabe!! Videoweed-ekin ez nengoen oso gustura, etengabe moztu egiten baitzen eta ez zegoen pelikula bat lasai ikusterik. Azkenean bila eta bila ibili ondoren Novamov aurkitu dut. 2 gigako gehienezko kargarekin, ez zait behin ere eten. Eta itxuraz bestearen antzekoa bada ere, erantzuna askoz ere hobea da. Hemen uzten dizuet pelikularen helbidea zeuek ere ikus dezazuen. Hala ere probatzen ibili beharko dugu ea beste artxibotan hain funtzionamendu paregabea erakusten duen.
http://www.novamov.com/video/nqjfav7qruwgz

Taichisan

Hau bai doala aingeruak bezala!! Burrundaie, a zelako kurroa egiten duzun!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju


zumarra

Ez da ideia zapuzteagatik baina nik bietan berdin ikusten dut: etengabe eteten da kargatzen segitzeko. eta ADSL 12 mb. ditut... Megavideo-n oso ondo doaz beti.
Baina besteok ondo ikusten baduzue, nire arazoa izango da...