LEMONY SNICKETEN ZORITXARREKO GERTAERA

Sortzailea burrundaie, 2012ko Apirilaren 08a, 20:09:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Film hau ez dut grabatzerik izan, kaka zaharra! Ez dakit inork grabatu ote duen, itxura ona baitzuen.

zumarra

Hartuta. Atzo gauean eta gaur bazkal ostean bota dute. Taichisanek ere suposatzen dut grabatuko zuela.

Litusend-ek eskeini dituen pelikulak jeisten ari naiz ftp-tik (400 kb/s, miraria dirudi!).

Gero igotzen hasiko naiz denak.

burrundaie

Eskerrik asko zumarra! Beste filmak ere berreskuratzea primerako berria da. Ea lehenbailehen jaisten ditudan denak.

zumarra

Zeintzuk dira aipatzen dituzun "beste filmak" horiek?

Ni, beste batean aipatutako laguntzaile harek, Rapidshare-ra igotakoak jeisten ari naiz, baina egunean 2-3 bakarrik (30 kb/s. badakizu). Zu ere berdinak jeisten ari zara? ondo iruditzen zait, eh? Bakarrik jakietarren.

Taichisan

Nik ere hartu dut, atzo ez dakit zergatik ez dizan grabatu baino gaur arretsekoa bai hartu det, ia biharko prest edukita ahal dudan izan.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Litusenden filmez ari nintzen. Horiez aparte geratzen direnak jaisten laguntzeko prest nago. Zure martxa ez nuke izango baina egunero bat edo, igual bai. Kontua izango litzateke koordinatzea errepikapenak gerta ez daitezen.

zumarra

Bale. Linusend-enak jeitsi eta gero txukunketa egingo dut eta esango dizut.