eitb erasoan berriz

Sortzailea burrundaie, 2012ko Ekainaren 30a, 21:32:14

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Luzitzen ari dira gaur ere EITBkoak. Txistulari kontzertuak eta gero...MENORCAKO FESTAK!!! Hauxe aukera. Joder Surio, pixkat disimulatzea ere...

GS

Oso saio interesgarria Joseba Etxeberriarentzat, uharte horretan etxe bat duela eta.

Taichisan

Hau aprobetxatuko det esan behar dudana esateko.
Batzuk, batez be grabaketak egiten dugunok, egunero begiratzen dugu webgunea ezta? eta gehienok ikusi duzuenez ez da ia aldaketarik egon ETB3ko programazioan. Erein egun, etb3ko facebookeko atarian galdetu nien noiz hasiko ziren udako programazioa amoten eta hauxe esan zidaten: "Joseba, jada udako programazioarekin gaude, estreinaldi batzuk ditugu eta poliki poliki sartzen jungo gera".... Hau dela udako programazioa?? Ze ostia! Doraemonen 15 atalak berdin jarraitzen dute eta, shinchanen 2 atalak, megamanen 3 atalak, martin mistery, etxekaltetxoak, abeltxoroak... dena dabil berdin! Surio horri ia ipurzulotik obus bat sartzen ba dioten eta orbitan jarri zeren oso oso penagarria da! ah! eta hau bai dela traka! Webguneak dioen bezala, badirudi BREAKING BAD telesaila etb3n eman behar dutela ere!! Ikusiko dugu bai... ondiƱo BAMPIROEN KRONIKAK amaitu gabe emititu zuten eta, lehen denboraldia bikoizteko ahaztuta, Chuck berdin,... eta bostajola beraiei...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Alproja koadrilla zer diren! Ea Ajuriaeneko hurrengo apopiloak nola portatzen diren. Haiekin ere, larri ibilii gero.. Dena den,  nahita ere okerrago egitea kosta behar zaiek!

Aju

#4
Breaking Bad jarri eta ingeleraz dago, azpititulu putarik gabe. Interneten begiratzen hasi eta Taichisanen idatzi bat aurkitu dut kexatzen ea zergatik ez duten iragarri ETB3rako: ba hor daukazu, ez dutelako ez bikoiztu ez itzuli :haserre:

PD: 3xl.cat-en sartu naiz ikusteko eta katalanek badaukaten, eta konturatu naiz dauzkaten DBZko bideoak hobeak direla, esango nuke Selectaren DVDko edizioa erabiltzen ari direla, eta gu bitartean bideo zaharrekin. Zuzen nabil?, eta ala bada zer egiten dute zentsura dagoen lekuan?.

Taichisan

Bai, tamalez ikusi dut beaking bad telesailarekin egin dutena, bueltan berriz atzera... flipatzen nabil oso, ez dakit EUSKAL telebistaren hirugarren katea den edo BERTSIO ORIGINALAren katea... zeren zer zentzu dauko telesail bat ingeleraz botatzea inolango azpititulurik gabe?... ez dauko.
DBZri buruz ba ez dakit, dena den masterra berdina izan beharko leike bertsio guztietan. Baliteke erremasterizazio hobeagoarekin lortu izana diru pixkat gehiago gastatuz, hemen ezinezkoa litzake ikusten duzuenez pixkat hori gastatzea... eta gainera naiz ta 3xl askotxo aldatu, publikoari eskaitzen zaizkonean telesailak oso zorrotz jokatzen darie, eta ez ikuslea mareatzen etbn bezela. DB beti ikusi ahal den eta ordu finko baten emititzen dute, emen ez bezala, 12 atal segidan larunbat gaueetan 23:15tik hasita.... eta gero niri tontakeriak esaten "que si la audiencia gora que si la audiencia behera", bazilatzen gaituzte nahi duten moduan, ikusleaz totalmente paso,eta gainera aurpegia dute esateko egiten duten lana ezin hobea dela... bai, ezin hobea herri telebista baterako... Asko moskeatzen naute gauza hauek eta sekulako malaostia sartzen zait barruen gauza hauek ikusterakoan, ahin zaila da gauzak ondo egitea? Ba badirudi baietz...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Kaixo guztioi, oraintxe itzuli naiz oporretatik.
Etb3ko udako programazioa ikusteko irrikaz nengoen baina ikusten dudanez betikoa dago, eta zihurrenik ez dute aldatuko uda bukatu arte. Hau desilusioa, espero nuen zerbait berria egotea, edo behintzat aspaldian emititu gabeko serieren bat. Hau ikusita nahiago dut Super Mario Bros-ean jolastu telebista ikustea baino.

Bide batez oporretan katalunian egon naiz eta bai, DBZko bideoak askoz hobeak dira gureak baino. Diferentzia handia da nire ustez, hasieran DBZKAI zela pentsatu nuen.