ESKU PILOTA VHS-AK

Sortzailea Arsenicum, 2006ko Maiatzaren 22a, 01:23:54

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Aspalditik nabil esku pilotako VHS-en bila. Partidu zaharrak, onak, finalak...
Retegi II eta Titin III-aren arteko lau terdiko txapelketa nik jarri nuen emulen adibidez, ez bait zegoen emulen esku pilotari buruzko ezer.

Urte honetako buruz buruko finala adibidez oso osorik daukat grabatuta eta avi formatuan. Norbaitek, nahi izanez gero edo... ba eska dezala eta norbaitek VHS zahar bat eukiko balu, ba gustatuko litzaidake beragaz hitz egitea avi-ra pasatzeko edo.

Bueno ba, hori zan guztia.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Era honetan, 1995, 1997, 2004, eta 2005ko buruz buruko finalak lortu ditut, Leintz Gatzagako Albertori esker. Eta beste partiduren bat ere. 2005ko Irujo Vs Patxi Ruiz adibidez (hau ere oso ona).



Ba bueno, eskerrikasko Albertori eta ia batenbat gehiago animatzen den. Beti dago batenbat partidu zahar bat grabaturik daukana.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Asko sentitzen dot,kale egin dotzuet.VHS-an Beloki eta Go?i II-aren buruz buruko partidua neukan grabatuta La Blancakoa 22-21 amaitu ebenekoa ba?a orduan ez neukan ez internet ezta ezer eta ez neban pentsatzen ezertarako balioko euztala ta atxindu neban.Holako fallo gehiagorik ez da egongo!!!Batez ere orain ez dekodalako ezer grabatu ahal izateko.

Arsenicum

Jaja, lasai ze nik ere holango akats bat euki nendun. Agirre 10-22 Barriola partidua grabaturik euki nendun, nire lagun bat Agirreren aldeko ohiuak egiten, (Euskitzek harrituta esaten zuen, zelango zarata Agirrezaleek). 2002koa zan, urte horretan Barriolak irabazi zeuen finala eta jolastu zeituzen 3 partiduetan aurkariek 14 tantu egin iotzezan bakarrik.



Ia batenbat animatzen dan edo hau aurkituten deuen. Egon behar da jenda VHS zaharrak dekozena. Eugiren lehenengo txapela... Retegiren batenbat... Barriolarena... Belokirena.... :cry:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Azken 2 egunetan aurrerapen nahiko egin ditudala uste dut. Esku Pilotako foro hori aurkitu eta han idatzi dut ia norbaitek VHS-ak dekiezen. Baita fronton.tvko foroan be. Momentuz foroan bi pertsonek erantzun didate partiduak dituztela esnanez. Orain nirekin harremanetan jartzea falta da eta akordio batera heltzea (akordioarena errezena dela uste dut).



Oraingoz ez da segurua baina badirudi partidu zahar gehiago izango ditugula. :D
Geuk egin ezean, gureak egin dau.