ETB edo Erdal Telebista

Sortzailea darko, 2006ko Irailaren 11a, 14:04:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

Hauxe ikusi dut etb-ren web orrian:



Programazio lehiakorra, sendoa eta kalitatezkoa eskaintzea ETBren helburua denboraldi berrian

2006/09/11



Informazioa eta entretenimendua oinarri izango dituen programazio lehiakorra, sendoa eta kalitatezkoa eskaintzea da ETBren helburua denboraldi berrian. Zinea, fikzioa, umorea eta aktualitatearen aldeko apustua egingo du ETB-2k. Aurkezpena ostiral honetan izan da Bilbon, Zarena zarelako-Es por ti lelopean.

Bingen Zupiria ETBko zuzendariak ETBko aurkezle eta aktoreak izan ditu lagun aurkezpenean. "Vaya Semanita" saioko Andoni Agirregomezkorta eta Iker Galarza eta Laura de la Calle aktore berriak, "P?salo"ko Adela Gonzalez eta I?aki Lopez, "La Noche De..."ko Felix Linares, "Eguraldia" tarteko Ana Urrutia eta "Mi Querido Klikowsky" telesaileko Martin Gervasoni, Janfri Topera, Esther Velasco, Naiara Arnedo eta Vito Rogado aktoreak izan dira, besteak beste, Bilbon. Horrez gainera, albistegietako aurkezleak ere ikusi ditugu: "Teleberri"ko Vanessa Sanchez, Aitzol Zubizarreta eta Africa Baeta; "Teleberri Kirolak" saioko Josu Loro?o eta "El Punto"ko Amaia Urkia eta Aitziber Fernandez.



Fikzioaren aldeko apustuari eusten dio orain ere ETB-2k. "Mi Querido Klikowsky" umorezko telesailaren hirugarren denboraldia estreinatuko du. Telesailak Eibarrera iritsi den Saul argentinarraren, Txomin aitaginarrebaren eta hauen famili eta lagunen gorabeherak ditu oinarri. Asteleheneko ordutegi nagusian leku sendoa lortu du saio honek.



Estreinaldi bat ere izango dugu kurtso honetan. "En Buena Compa??a" komedia ekarriko digute Toni Canto eta Eva Santolaria aktoreek. Lehen haurra izan duten gurasoen komeriak kontatzen ditu telesailak.



Felix Linares eta "La Noche De" saioak ez dute hutsik egingo astearte gaueko hitzorduan. Pelikula garrantzitsuak agintzen dizkigute asteartero. Hain zuzen ere ETBk film arrakastatsuen eskubideak eskuratu ditu. Hurrengo hilabeteetan ikusgai izango dira, besteak beste, Troya, Cuanto menos te lo esperas, Catwoman, Mystic river eta Deuda de sangre. ETBk datorren urtean emango dituenen artean ere beste izenburu garrantzitsuak topatu ditzazkegu: Million dollar baby, Being Julia eta Love actually esate baterako. Bestalde, udazken arratsaldeetarako bi zine sorta prestatzen ari da: bata Paul Newmanen inguruan eta bestea James Bond 007 agente sekretuaren inguruan.



Nazioarteko telesailak eskaintzeko asmorik ere badu ETBk udazken honetan. Bi telesail iparramerikar daude tartean: "Invasi?n" zientzia fikziozkoa eta "Fiscal Chase" epaileen munduan girotutakoa. Horrez gainera, "Dolmen" 2005. urtean Frantzian ikusien izan zen ekoizpena ere emango da.



"Vaya Semanita" saioak orain arte bezala goiari eusteko asmoz ekingo dio denboraldi berriari. Esketx eta pertsonaia berriak izango ditu. Aktore taldean bi lagun berri ikusiko ditugu: Iker Galarza "Goenkale"ko postaria izandakoa eta Laura de la Calle Txetxu Ugalderekin "Generaci?n XXI" lehiaketan aurkezten aritutakoa. Gainerakoan, Andoni Agirregomezkorta, Julian Azkarate, Diego Perez, Angela Moreno, Ramon Merlo, Itziar Lazkano, Manuel Elizondo, Javier Anton eta Susana Soleto arituko dira jardunean.



Carlos Soberak "Date el bote"ren seigarren denboraldiari ekin dio. Lehiaketa arrakastatsuak %23,4ko audientzia zatiaz itxi zuen aurreko denboraldia. Ekinaldi honetan helburuak berberak dira: ikus-entzuleek ondo pasa dezatela. Parte hartzen duten lehiakideek zer esan handia dute horretan.



Bazakalostean, "P?salo" aktualitate magazina aurkeztuko dute Adela Gonzalez eta I?aki Lopezek. Eguneko berriak tertuliakideen ikuspegi anitzetik eta egun-eguneko gaien inguruko kaleko erreportajeen bidez erakutsiz jarraituko dute. Politika, kirola, gizarte kronika, kultura, ekonomia, entretenimendua..., guztiak du lekua. Ohiko solaskideekin batera hizlari berriak izango ditugu saioan.



"Objetivo Euskadi"ko atal berriak ere badakartza programazio honek. Erreportaje arinak izango dira eta ikuspuntu guztiak islatzen saiatuko dira. Halaber, apurka-apurka berriro izango dira ETB-2n Mirentxu Purroyren "Mundo.Hoy", "Teknopolis", "Palabra de Ley" eta "Sustraia".



Albistegiek lidergoari eustea dute asmoa talde sendoaren lanaren babesaz. Talde horren aurpegi ditugu Estibaliz Ruiz de Azua, Juan Carlos Etxeberria, Vanessa Sanchez, Aitzol Zubizarreta eta Africa Baeta aurkezleak. Eta "Teleberri"ren ostean, nola ez, "Eguraldia" tarteak giroaren berri zehatza emango digu, astegunetan Ana Urrutiarekin eta asteburutan Aurkene Iturriozekin orain arte legez.



"El Punto" goizeko albistegiak badu berrikuntzarik: Jonan Apaolaza kazetariak zuzenduta Amaia Urkia eta Aitziber Fernandez izango ditu aurkezle. Beraien ardura izango dira eguneko lehen berriak eta eguneko elkarrizketa. Ondoren, falta gabe, David Barberoren "Forum" tartea izango da.



Kirolari dagokiola, albistegietan Josu Loro?o eta Jose Ituarte izango ditugu kirol albiste guztien berriemaile. Horrez gainera, Jose Ituartek igandero "El Derby" tartean Izarren Ligak eman duen guztia azalduko du.



Azkenik, ETB "El Conquistador del Fin del Mundo" abentura lehiaketaren hirugarren edizioa prestatzen ari da. Julian Iantzik aurkeztuta, ezuste eta berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu hurrengo urtearen hastapenetan.



_____________________________________________________________



Eta zer gertatzen da etb 1-ekin? Euskara puta mierda insignifikante bat bezala hartzen dute!



Ze serie egiten dute? Martin bakarrik. Hori bai, etb 2-rako erosi barra-barra eta euskaraz umeentzako telenobela mexikar bat jarri. Ze zine jartzen digute? Daniel bihurria eta Beethoven. Noski, erdaraz oso filme onak. Vaya Semanita anuntziatu eta gero Wazemank ostiral gauean jartzen dute inork ikusi ez dezan? Erreportaiak, euskaraz urtean hiru edo lau eta erdaraz astero bat. Lehiaketak, euskaraz urtean bat eta erdaraz astebetean ematen dutena baino sari gutxiagorekin. Realityekin berdin. Etb 2-n beti sari hobeak. Hau al da euskal telebista? Total, zuzenean etb 1 kendu eta jar dezatela la 2en bezala astean programa bat euskeraz etb 2n.



Eta ez ahaztu publikoa dela eta euskaldun guztiok ordaintzen dugula gero hori egiteko. Egunean 10 ordu marrazki eta barrebus errepikatuak ikusteko.



Etb-ko arduradunak: oso ondo, horrela zabalduko dugu euskara.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Egia da, aurten futbola eman behar ez dutenez diru dezente daukate gauza berriak erosteko, eta badirudi guztia ETB2 berrizteko eta indartzeko erabili behar dutela... Baina nik uste erosi dituzten pelikulak euskeraz emango dituztela, ETBk pelikulak erostean lehen pase ETB1en botatzen du.



ETB1eko 'berrikuntza' nabarmenenak, egia esan beste ezer erosi dutenik ez datorkit burura, One Piece eta Mihiluze (berrikuntza diot orain astegun emango dutelako  :roll:  txarra da de kojones)



ETB2ra doa diru guztia, ETB1era 'zerbait' heltzen da, eta ETBSat eta Canal Vasco 199Xeko programazioa ematen ari dira.'Euskal Telebista' deitu bai baina... 4 kanal eduki eta 1 zaindu. Aurten ere Pacific Blue emango ote dute? 8 urte baino gehiago dira ya.

jonnydbz

Euskerazko gauzetatik zera irakurri dut: Sustraia, Teleberri eta Eguraldia (Forum ez dakit euskeraz edo erderaz den). Ta beste dena ETB2rako, hau nazka. Azkenean egia izango da nire lagun batek diona, ETB1 ume eta hizkuntza konplexutasunik ez duten programentzat da (eta broma artean umeentzat eta tontoentzat), gainontzeko guztia ETB2rako da. Hau nazka... ETB1ek dirua aurrezten du futbola zuzenean ezin duela eman (baina bai diferituan...), baina ez dakit ni ezer onik ekarriko dutenik...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Barbadil

Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Aju

Forum erderaz da.



Sustraia... Niri akademia ematen zidanak bakarrik ikusiko du seguraski, eta Sautrela beste horrenbeste ??



Egia da ETB1 gehienbat umeentzako dela, ze ETB1en helburua euskera zabaltzea da, eta umeengan zentratzen da gehienbat, txikitatik euskera sar diezaieten. Onartu behar da ez dela ideia txarra, ba?a ez dezatela zentratu programazio osoa 2-7 urteko jendeagan ??

jonnydbz

Orain konturatu naiz TeleBerri erderaz dela... bat gutxiago
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Eske horko listan agertzen diren gauza guztiak dira gazteleraz, ez dago ezer euskerazkorik