FLV-etako soinuak azken zatia faltan

Sortzailea Arsenicum, 2013ko Abenduaren 22a, 12:35:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Eitb Nahieran-etik bideo bat jaitsi dot, eta FLV-a ondo jaisten da. Baie audioa ateratzerakoan, azken zatie, (ordubetekoa bada, ba agian azken ordu laurdena edo gehiago), faltan dago beti. FLV extract erabiltzen dot normalean. Baina besteren bategaz be proba egin dot eta bardin.

Norbaitek badaki zer egin daitekeen edo?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

Deskargatzeko Streamtransport izeneko programa erabili izan dut eta gero Total Video Converter-kin .avi formatora pasa... eta ondo orain arte.

Esan zein bideoarekin pasa zaizun eta proba egingo dut.

Arsenicum

Froga egin dot, eta programa honegaz ondo dabil dabil. Hala ere, ur marka bat uzten du "total video converter" "http://efec..."

Hori kendu daiteke?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

#3
Ezin dut ikusi jarri duzun lotura.

Hala ere, nik Total Video Converter programa Windows XP birtual batean erabiltzen dut eta ez dut arazo hori. Nire programa MEGA-ra igo dut serial-a eta guzti. Ea balio dizun (XP-rako bada ere... pasahitza ab):

https://mega.co.nz/#!DcJASZyJ!TPduRikeWQOOhzYALWjhyjgVurF44HA5r5Gk_ngjDAweta

Windows 7 erabiltzen duzula ikusita, oraintxe daukazun bertsioaren crak-a edo serial-a beharko duzu akaso... http://www.thepiratebay.org ona da horretarako.

zumarra

Windows 7-ko makina birtual batean probatu dut nik MEGA-ra igotakoa eta ondo dabil. Probatu zuk eta esan zerbait.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Zumarra, beste gauza bat.

Stream transport-ekin jaitsi eta gero, Total Video Converter erabilten dozu bideoan mozketak egiteko? Adibidez bideo batzuk 3 ordukoak dira ta nik tarteko zati bat baino ez dut nahi.

Ze aukera erabilten dozuz AVI-ra pasatzeko? Ze kodek?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

zumarra

Streamtransport-ekin jeitsitako .flv-ak Total Video Converter-ekin .avi-ra pasatzen ditut.

Gero, zuk esan bezala, aukeraketak egiteko, .avi horiek Avidemux-ekin ireki eta moldatu egiten ditut. .flv-ak Avidemux-ekin zuzenean ezin ditut erabili eta...

Avidemux nik nola erabiltzen dudan, hemen: http://marrazkiak.euskal-encodings.com/1-Avidemux.html

Ea zer moduz; esango didazu.