Nola sartzen da bideo bat beste baten barnean?

Sortzailea Barbadil, 2006ko Abenduaren 10a, 01:21:54

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Barbadil

DVDen menuekin proba bat egin nahi dut fondo bezla bideo bat jarriz eta bideo horren barnean botoi eran bideo txiki bat, baina ez dakit nola erantsi ezta ze programa erabili, ezta resoluzio edo fps berdina eraman behar duten edo horrelako mobidarik.

Norbaitek ideiarik?
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

FHarlock

Ez daukat oso argi, baina uste dut egin behar dena da authotiting programan sartu baino lehen materiala prestatzea, bideo bat sortu, pal standarrean, fondoa eta guztiz, botoiak barne, gero authoriting programan botoi kapa logiko bat sortuz bideo gainean jarriko dena.

Ze programa darabilzu dvdauthoriting egiteko?

Zertarako nahi duzu horrelakoak egitea, kapitulo indizerako al da? Horrela bada, dvdlabpro erabiltzen baduzu, berak automatikoki egiteko gaitasuna du modu automatiko bati esker.

Barbadil

Erabiltzen dudan programa DVDMaestro da. Materiala prestatzen badakit, duda fondoko bideoa eta batu beharreko bideoaren formatuan eta erresoluzioan dut, ez dakit nola joan behar duten, baina suposatzen dut batuko dituen programaren arabera izango dela.

Guzti hau kapituluen indizerako da, beraz agian gehiegi nahasten ari naiz eta dvdlabpro erabiliko dut zuk esan bezala.

Hala ere oso interesgarria iruditzen zait bi bideo bata bestearen barnean batzea, norbaitek hori egiten duen programa bat jakingo balu esan dezala.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

orionatk

Magix Video Deluxe erabil dezakezu. Duela gutxi aurkitu dut, eta uste dut balio izango dizula.