Subtitle workshop-ekin arazoa

Sortzailea orionatk, 2007ko Ekainaren 08a, 17:23:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

orionatk

Dragoi bola muntatzen hasi naiz. Zentsura duten ataletarako azpitituluen denborak zuzentzen eta koloratzen ari naiz, subtitle workshop programarekin. Gordetzean, SSA formatuan egiten dut, virtualdub-en subtituluen filtroak onartzen duena delako. Arazoa hau da, nahiz eta subtititle workshop-en aurreikusketan ondo ikusi, koloreekin, gero virtualdub-en kargatzean kolorerik gabe ikusten dira, kolore zuri-transparente arraro batekin. Zein izan daiteke arazoa?
Edo bestela, beste programarik ezagutzen duzue hau egiteko?

Aju

Erabili Aegisub. Hasieran profil batzuk kreatzen dituzu, adibidez 'Goku' ta barruan kolore urdina hartzen duzu, ta ya hor daukazu betirako gordeta profil hori.

Gero subtituluak prest edukitzean, botoi bati eman eta subtituluak banan-banan agertzen zaizkizu, eta profilak aukeratzen dituzu subtituluei koloreak emateko.

MikelEiza

Nik ere aegisub gomendatzen dizut. Programa horrekin egin nituen probak sakuraren bideoekin eta oso intuitiboa eta erraza da maneiatzeko.
Ez dakit Ajuk emandako azalpenekin aklaratuko zaren, baina ez bazara aklaratzen animesubs orrian sartu, manual oso onak dauzkate.

orionatk